Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 31koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Horren bidez, 10/2014-A zenbakiko prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei dei egitea xedatzen da epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/31
  • Argitaratze-data: 2014/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak errekerimendua egin du epaitegi horretan abiatutako 10/2014-A prozedura laburtuan interesdun diren hirugarrenei dei egiteko; hain zuzen, Segurtasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 25eko Aginduaren aurka, non Akordio Arautzailearen 52. artikuluan norberaren gauzetarako baimen-egunen ordez emateko aurreikusitako diru-konpentsazioa erabakitzen baita.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz,

  1. Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenei dei egitea 9 eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egokitzat jotzen badute, 10/2014/A zenbakiko prozedura laburtuan beren bidezko interesak defendatzera.

  2. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 31.

    Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

    EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.