Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean, mikroenpresak sortu eta garatzeko eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatu dekretuak Leader ikuspegiaren aplikazioa erregulatzen du, Euskal Herriko 2007-2013 Landa Garapen Iraunkorreko programari jarraikiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1392
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/30
  • Argitaratze-data: 2014/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak 2013ko irailaren 11ko Aginduaren babesean 2013. urterako aurkeztutako laguntza eskariak eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa. Eskari horiek ebazpen honen (1, 2 eta 3) I., II. eta III. eranskinetan daude zerrendatuta. Aipatu aginduan iragarri ziren azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak 20. artikuluan erregulatutako laguntzak. Dekretu horrek Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen du, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera.

Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek LGENF eta landa garapenerako europar laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Europako Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.

Kontuan hartuta aipatuta erregelamenduei jarraiki LGENFari dagokiola europar finantzaketa.

Kontuan hartuta urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, LGENFaren kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta aurkeztutako eskariak aztertzeko eta ebaluatzeko ardura duen Tokiko Ekintza Taldearen ebazpen proposamena (eskariak aurkeztu dira azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz).

Kontuan hartuta aurreko guztia

Lehenengoa. Ebazpen honen (1) I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak 20. artikuluan erregulatzen dituen mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak ematea. Laguntza horiek 2013. urterako iragarri ziren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 434.612,78 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontutik ordainduko da.

Jarduerak eta/edo inbertsioak burutzeko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da, ezin izango delarik hasi ekitaldi hau baino lehenago.

Edozein modutan, 2013ko abenduaren 31n amaitu gabe dauden proiektuei 2014ko abenduaren 31ra arte luzatuko zaie burutzeko epea automatikoki.

Kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikuluak eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoak), jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu beharko da diru-laguntza ordaindu aurretik.

Onartutako proiektua ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo azken hau egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 15. artikuluari jarraiki.

Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.

Bigarrena. Ebazpen honen (2) II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak 20. artikuluan erregulatzen dituen mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak ematea. Laguntza horiek 2013. urterako iragarri ziren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 204.523,64 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) medio finantzatzen da.

Jarduerak eta/edo inbertsioak burutzeko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da, ezin izango delarik hasi ekitaldi hau baino lehenago.

Edozein modutan, 2013ko abenduaren 31n amaitu gabe dauden proiektuei 2014ko abenduaren 31ra arte luzatuko zaie burutzeko epea automatikoki.

Kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikuluak eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoak), jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla egiaztatu beharko da diru-laguntza ordaindu aurretik.

Onartutako proiektua ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo azken hau egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENFren konturako ordainketa-konpromisoa kendu egingo da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Europako Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraiki.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuari jarraiki.

Onuraduna eratze bidean dagoen pertsona juridiko bat bada, kontuan hartu diru-laguntza jasotzeko erakunde pertsonifikatu gisa erabat eratua egotea ezinbestekoa dela.

Hirugarrena. Ebazpen honen (3) III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak 20. artikuluan erregulatzen dituen mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak ukatzea. Laguntza horiek 2013. urterako iragarri ziren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Diru-laguntza jaso duen inbertsio-proiektua egiten ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen eta bereziki, dirulaguntza jaso duten inbertsioak gauzatzen direnetik, gutxienez, datozen 5 urteetan zehar mantentzen ez badira, dirulaguntza kendu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egin beharko da.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 30a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.