Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 23koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, 2013-2014ko ikasturterako, lanbide heziketako heziketa-zikloetara sartzeko probarako deialdia egiten duen Ebazpena, 2013ko urriaren 18koa, aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 42
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/23
  • Argitaratze-data: 2014/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

2013ko urriaren 18ko Ebazpenaren bitartez (2013-11-15eko EHAA), 2013-2014ko ikasturterako, lanbide heziketako heziketa-zikloetara sartzeko probarako deialdia egin zen. Bada, deialdi horren aurkako gora jotzeko errekurtsoak onesteko zenbait ebazpen eman dira. Badira ebazpenak deialdiko 1. artikulua eta 2. artikulua baliogabetzen dituztenak; eta ondorioz, 3. artikulua (1. eta 3. paragrafoak) eta 4. artikulua aldatzen dira; eta guzti horrek argitara eman zen deialdiaren aldaketa dakar.

Horren ondorioz, honako hau

  1. Aipatu deialdiaren 1. artikuluko bigarren paragrafoa kentzea.

  2. Aipatu deialdiaren 2. artikulua kentzea.

  3. Aipatu deialdiko 3. artikuluko 1. paragrafoa aldatzea, zeina honelaxe geldituko baita:

    Proba egin ahal izateko, izangaiek ondoren zehazten den legez formalizatu beharko dute inskripzioa: 2014ko urtarriletik 13tik 22ra bitartean (biak barne), heziketa-zikloak ematen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetan; betiere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bidez.

    Matrikula egiterakoan, izangaiek ordaindu egin beharko dituzte sartze-probarako azterketa-eskubideak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez egin ahal izango da ordainketa. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2014ko urtarrilaren 24a izango da.

  4. Aipatu deialdiko 3. artikuluko 3. paragrafoa aldatzea, zeina honelaxe geldituko baita:

    1. Inskribatutako ikasleen sartze-probari buruzko dokumentazioa helarazi beharko dio ikastetxeak Lanbide Heziketako Lurralde Unitate egokiari, inskripzioak egiteko epea amaitzen denetik bi eguneko epean.

    4. artikulua aldatzea, zeina honelaxe geldituko baita:

    Probarako onartu direnen eta onartu ez direnen behin-behineko zerrenda 2014ko martxoaren 21ean emango da argitara, deialdiko 6. artikuluan aipatu ikastetxeetako iragarki-oholetan.

    Martxoko 24an eta 25ean, aipatu ikastetxeen idazkaritzetan egin ahal izango dira onartuen eta baztertuen zerrendari buruzko erreklamazioak. Apirilaren 11ko 12:00etan, aipatu lekuetan erakutsiko dira probarako onartutakoen behin betiko zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari; izan ere, ebazpen honek ez baitu agortzen administrazio-bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 23a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.