Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko ekainaren 14koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen bulego judizial berria martxan jartzeko eguna finkatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2957
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/14
- Argitaratze-data: 2013/06/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Justizia
Testu legala
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea arautzen duen azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko bulego judizial berria bertako langileak egokitzeko prozesua amaitu ondoren jarriko da martxan.
Justizia Administrazioko zuzendariaren 2013ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen egokitzapen-prozesua; ondorioz, hau
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Justiziako sailburuordeari, ebazpena Justiziako langileen atarian argitaratu eta hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.
Justizia Administrazioko zuzendaria.
JON ARTURO URIARTE UNZALU.