Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2012 an emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2377
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/04/26
- Argitaratze-data: 2013/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretu honek honako helburu hau dauka, irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz: nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bitartez, batetik, 2012. urteari dagokionez, kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzerako deialdia egiten zen, eta, bestetik, argitara eman zen nekazari gazteek jarduera hasteko laguntza osagarriaren nazionalaren guztizko zenbatekoa.
Dekretu horrek ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, aipatutako xedapenaren babesean eskatutako kalte-ordainak ematea erabaki zuen.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onesteko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko 2. puntuan aurreikusitakoarekin bat, egoki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea laguntzak eta onuradunak
Horri jarraikiz, honako hau
Lehenengoa. Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko 2012an emandako laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzea, guztiak jakitun egon daitezen. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
(Ikus .PDF)