Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko otsailaren 6koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, proba bidez euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioa eskuratu dutenen izendapenak egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1064
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/02/06
- Argitaratze-data: 2013/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa
Testu legala
Kulturako sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.
Horrez gain, 2012ko irailaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2012ko abuztuaren 2ko Ebazpena, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten zuena. Ebazpen horretako I. eranskinean arautzen ziren bai euskaratik ingeleserako eta bai ingelesetik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko proben deialdiaren oinarriak.
Horri jarraituz, honako hau
Lehenengoa. Mikeldi Miranda Odriozola jaunaren izendapena egitea, proba bidez eskuratu baitu euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioa.
Bigarrena. Izendapen hori Zinpeko Itzultzaile eta Interpreteen Erregistroan jasotzea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 6a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO.