Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 327
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/01/16
  • Argitaratze-data: 2013/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2012ko abuztuaren 20ko Ebazpenaz (EHAA, 2012-09-06; 184. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion lehenengo azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

Gasteiz: HAEE, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbao: HAEE, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostia: HAEE, San Bartolome kalea 28, 2007 PK.

Oñati: HAEE, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak beren beregi prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I eranskinean eta IVAPeko web gunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.