Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 42
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/05
  • Argitaratze-data: 2013/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 979/2012 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori, Kristau Eskola Elkarteak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 17ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz bideratu da. Agindu horren bidez, titulartasun pribatuko haur hezkuntzako lehen zikloko eskolentzako laguntzak deitu ziren 2012-2013 ikasturterako (2012k irailaren 14ko EHAA, 180. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari bidaltzea eskatu duen administrazio-espedientea.

Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero, prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.