Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/25
- Argitaratze-data: 2012/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko irailaren 24an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:
Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen zenbait artikulu direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea; hona hemen artikuluok: 8.3, 49, 50 eta 55.
Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.
Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko urriaren 6a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2012ko irailaren 24a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.