Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abuztuaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena eta Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4107
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/08/02
- Argitaratze-data: 2012/09/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa
Testu legala
Kulturako sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.
Dekretuaren 4. artikuluan adierazitakoaren arabera, une bakoitzean hizkuntza-politikan eskuduna den organoak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) gutxienez hiru urtez behin egingo dute probetarako deialdi bateratua.
Hori dela eta, 88/2009 Dekretuari jarraituz, honako hau
Lehenengoa. Bai euskaratik frantseserako eta bai frantsesetik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egitea.
Bigarrena. Deialdiaren oinarriak argitaratzea (ebazpen honen 1. eranskina).
Hirugarrena. Epaimahaiaren funtzionamendua eta osaera zehaztea (ebazpen honen 2. eranskina).
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 2a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.
Bai euskaratik frantseserako eta bai frantsesetik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko proben deialdiaren oinarriak.
Proben hartzaileak.
Probetan parte hartzeko beharrezkoa da adinez nagusi izatea eta gutxienez diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea den beste tituluren bat izatea. Atzerriko tituluren baten jabe izanez gero, homologatua izan beharko du.
Prozesuan onartua izatea.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute. Onartuak izateko eta, hala dagokionean, probetan parte hartu ahal izateko, hautagaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte batetik eta, bestetik, eskabidea epe barruan aurkeztu beharko dute. Gainera, eskatutako baldintzak esandako epea bukatzen den egunerako betetzen dituztela adierazi behar dute.
Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak egutegiko hamar eguneko epean aurkeztu behar dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskabideak aurkezteko era.
Probetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Internet bidez egin beharko dute, helbide elektroniko honetako eredua betez: www.ivap.euskadi.net.
IVAPeko bulegoetan ere eskuratu eta aurkez daiteke eskabidea.
Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Donostia kalea 1 (Lakua), 01010 PK.
Bilbo: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.
Donostia: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.
Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Unibertsitate Zaharra, 20560 PK.
Jendearentzako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:00etara.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke eskabideak.
Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak, ziurtatu aurretik, irekita eman behar zaizkio postako funtzionarioari, hark eguna jarri eta zigilua bota diezaien.
Onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak onartutakoen behin-behineko zerrenda onartuko dute. Zerrenda horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) eta bere lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net
Zerrendak argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita egutegiko 5 eguneko epea izango dute eskatzaileek aurkeztutako eskabidea zuzendu edo/eta osatzeko.
Eskabideak zuzendu edo/eta osatzeko epea bukatu eta gehienez 5 eguneko epean behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Zerrenda hauek 5.1 puntuan zehaztutako tokietan egongo dira.
Proben egitura eta edukia.
Zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioa.
Zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioaren kasuan hiru proba egingo dira, guztiak gainditu beharrekoak:
Zuzenbidea:
Erantzun anitzeko 100 galderak osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona. Gaitegia eta horri lotutako galdera-sorta Interneteko helbide honetan argitaratuko dira: www.ivap.euskadi.net
Azterketa euskaraz zein gazteleraz egin ahal izango da.
Zuzenbide probatik salbuetsita egongo dira Zuzenbidean lizentziatuak edo Zuzenbidean graduondoko titulazioaren jabe direnak.
Onartu eta baztertutako eskabideen argitarapen egunaren eta aipatu probaren egunaren artean adierazitako agiriaren jabe eginez gero, proba hau egitetik salbuetsita geratuko da eskatzailea.
Euskara: Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.
Proba honen edukia honako agindu honetan zehazturik dago: Kulturako sailburuaren 2006ko martxoaren 13ko Agindua, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren laugarren mailari dagozkion eduki eta ebaluazio-irizpideak onartzen dituena (2006ko martxoaren 30eko EHAA, 63. zk.).
Euskara probatik salbuetsita egongo dira Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiriren bat dutenak, eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan euskara A hizkuntza izanik lizentziatuak edo gradu mailako titulazioaren jabe direnak.
Onartu eta baztertutako eskabideen argitarapen egunaren eta aipatu probaren egunaren artean adierazitako agiriaren jabe eginez gero, proba hau egitetik salbuetsita geratuko da eskatzailea.
Itzulpena:
Frantsesetik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat euskaratzea, hiztegiak erabilita.
Euskaratik frantsesera: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat frantsesera itzultzea, hiztegiak erabilita.
Zinpeko interprete lanetarako habilitazioa.
Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.
Interpretazio proba honako hau izango da: bost minutuko euskarazko mintzaldi bat aldi berean frantsesera interpretatzea. Proba hau interpretazio-kabinan egingo da eta grabatu egingo da.
Datak eta tokiak.
Zuzenbideko proba.
Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 5.3 puntuan aipatzen diren behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, probaren eguna baino gutxienez 10 egun lehenago.
Zuzenbideko proba egin eta gehienez ere hiru eguneko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) eta bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net
Horiekin batera Euskara proba egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.
Euskara proba.
Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.1 puntuan aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.
Euskara proba egin eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) eta bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net
Horiekin batera itzulpen proba espezifikoa egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.
Zinpeko itzulpen proba espezifikoa.
Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.2 puntuan aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.
Itzulpen proba egin eta gehienez ere hilabeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) eta bere lurralde ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net
Horiekin batera interpretazio proba egiteko onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko da, bai eta proba hori egiteko tokia, eguna eta ordua ere.
Zinpeko interpretazio proba espezifikoa.
Tokia, eguna, eta orduaren berri emango da 7.3 puntuan aipatzen diren zerrendak argitaratzen direnean.
Interpretazio proba egin eta astebeteko epean argitaratuko dira probaren emaitzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) eta bere lurralde-ordezkaritzetan bai eta Interneteko helbide honetan ere: www.ivap.euskadi.net
Erreklamazioak.
Proba bakoitzeko emaitzak argitaratu ondoren astebeteko epea izango da erreklamazioak egiteko. Erreklamazioa aurkezten dutenek aukera izango dute hurrengo proba egiteko baina ez da beren azterketa zuzenduko erreklamazioa erabaki bitartean.
Izendapenak.
Bai itzulpen bai interpretazio probak gainditu dituztenek, interpretazio probaren behin betiko emaitzak argitaratu ondoren astebeteko epea izango dute honako agiri hauek aurkezteko:
NANaren kopia.
Diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitekto teknikoa edo baliokidea den beste titulu baten kopia.
Euskara-maila frogatzetik salbuetsita geratu direnek: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 maila egiaztatzen duen agiria edo Itzulpengintzan eta Interpretazioan euskara A hizkuntza izanik lizentziatuak edo gradu mailako titulazioaren agiriaren kopia.
Zuzenbideko probatik salbuetsita geratu direnek: Zuzenbideko lizentziatura edo Zuzenbideko graduondoko titulazioaren kopia.
Agiriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Gasteizen) aurkeztuko dira.
Izendapenak EHAAn argitaratuko dira.
Erregistroa.
2011ko maiatzaren 24an, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duen Kulturako sailburuaren Agindua argitaratu zen.
Agindu horretako 3. artikuluak dioenez, «bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitatutako pertsonak inskribatuko dira erregistroan».
Horrez gain, artikulu berean zehazten denez, «habilitazioa lortzen dutenen datuak horretarako berariaz sortutako inprimaki baten bidez jasoko dira, eta euskarri informatikoan erregistratuko dira. Inprimaki honen bitartez, habilitatutako pertsonen datuak jasotzeaz gain, datuak argitaratzeko baimena eskatuko zaie interesatuei (...)».
Halaber, agindu horretako 5. artikuluari jarraikiz, erregistroan jasotako datuetan oinarrituta, lortutako gaikuntza(k) egiaztatzen duten/dituzten ziurtagiriak egingo ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, interesatuak hala eskatuta.
Bai euskaratik frantseserako eta bai frantsesetik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko epaimahaiaren egitekoak, osaera eta funtzionamendua.
Epaimahaiaren egitekoak.
Euskarari, zuzenbideari eta beste hizkuntza eta modalitate bakoitzari buruzko probak diseinatzea, lantzea, kudeatzea, zuzentzea eta baloratzea.
Emaitzak onartzea.
Berrikusketarako eskaerak erabakitzea.
Epaimahaiaren osaera.
Presidentea: Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen arloko arduradunak izendatua, gutxienez zuzendari mailakoa.
Presidenteordea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkaria (IVAP).
Idazkaria: Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko kidea (IZO), botorik gabe.
Euskal Herriko Unibertsitatearen proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena.
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena.
Euskaltzaindiaren proposamenez izendatutako ordezkari bat, lege-, administrazio- edo ekonomia-arloetako itzulpengintza edo interpretazioaren ezagutza duena.
Gehienez sei bokal, Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen arloko arduradunak, IVAPekin adostuta, izendatutakoak, itzulpengintzan zein interpretazioan ospe aitortua duten pertsonen artean aukeratutakoak.
Epaimahaiaren osaera onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratzen denean emango da jakitera.
Epaimahaiaren funtzionamendua.
Epaimahaiaren funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoari lotuta egongo da.
Epaimahaiak, hala erabakiz gero, bere eginkizunak hobeto burutzeko, une bakoitzean hizkuntza-politika gaietan eskuduna den organoko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko edo kanpoko zerbitzu teknikoen laguntza izan dezake.
Epaimahaiko kideek dietak edota konpentsazioak jasotzeko eskubidea izango dute organo horretan parte hartzeagatik izandako gastuengatik. Ordainketa horiek zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarrean den araudian ezarritakoaren arabera egingo ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak.