Arautegia
Inprimatu1951/2011 EBAZPENA, 2011ko abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1032
- Xedapen-zk.: 1951
- Xedapen-data: 2011/12/19
- Argitaratze-data: 2012/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun
Testu legala
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak ezarri ziren. Dekretu horren 20.4 artikuluak xedatzen duenez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak beharrezko iritzitako kontratazio-mahaiak sortuko ditu, entitate publikoaren erakundeen tamaina aintzat hartuta, eta Administrazio Kontseiluak horretarako baimena eman ondoren. Mahai horien egitekoa kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzea izango da, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluan ezarritako aurreikuspenak betez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak onartu zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak honako hau ezartzen du:
Sortzen diren kontratazio-mahaietako kideak honako hauek izango dira:
Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargu bat, kontratazio-organokoa ez dena.
Bi bokal, kontratazio-organoak izendatutakoak.
Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.
Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez (2011ko abenduaren 16ko EHAA, 237. zk.), Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua eratu zen, Gipuzkoako osasun-barrutiaren lurralde-eremuan. Erakunde horren barruan honako hauek zeuden: Debagoieneko Ospitalea eta Bergarako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Arrasateko lehen mailako atentzioko unitateak (dagoeneko desagertua den Gipuzkoa-Mendebaldeko Eskualdean zeudenak).
Osakidetza Erakunde Publikoaren estatutuetan ezarritako prozedurari jarraikiz, eta administrazio-kontratazioa planifikatu eta egikaritzea atzeraezinak direla aintzat hartuta, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua bateratu eta integratu beharra dago.
Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuta, hau
Debagoieneko Ospitaleko zerbitzu-erakundeko kontratazio-mahaien osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak indargabetzea, eta sortu berri den Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuarentzat mahai berri bat sortzea, aurrekoa ordeztuko duena, eta kide hauek izango dituena:
Lehendakaria:
Titularra: Jaime Ruiz de Eguino Langarica, Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.
Ordezkoak: M.ª Ángeles Murgoitio Lazcano, Zerbitzu Orokorretako burua.
Lehengo bokala:
Titularra: Itziar Etxebarria Azkargota.
Ordezkoak: José Ignacio Segovia Castro.
Bigarren bokala:
Titularra: José Miguel Martínez Llorente.
Ordezkoak: Jesús M.ª Mongelos Ramírez.
Bokal-idazkaria:
Titularra: Eugenio Alonso García.
Ordezkoak: Laura Bacigalupe Artacho.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeaz aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 1136/2019 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez aldatzen da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia.
- Ikus: ERABAKIA, 2011ko urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuak sortzen dira, Gipuzkoa Ekialdek
- Deuseztatzen du: 1451/1998 ERABAKIA, uztailaren 1ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Deba Garaia Ospitaleari atxikitako kontratazio mahaia sortzeko dena.
- Ikus: 255/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena.