Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzeko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/04
  • Argitaratze-data: 2011/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeari ematen dizkion egitekoak aurretiaz Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bete izan ditu, eta aldi berean, erakunde autonomo honek izendatuta dituen egitekoekin bat datoz partez. Ondorioz, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen artean eskumen-gatazkak ekiditeko edo egitekoak bikoiztea saihesteko, eta zuzendaritza bakarra egoteko, 4/2005 Legea aldatzeko lege-aurreproiektuaren izapideak egin dira, xede bakarra izanik Defentsa Erakundeak organo independente izateari uztea, eta, beste zerbitzu baten modura, Emakunden txertatzea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Egin nahi den arautzeak zehaztugabeko hainbat pertsona fisiko eta juridikori eragiten die, eta pertsona horiek ez daude beti guztiak biltzen edo ordezkatzen dituzten antolakundeetan sartuta; horregatik komeni da jendaurrean jartzea.

Lege-aurreproiektu hau egiteko prozedurari ekitea agintzen duen lehendakariaren irailaren 22ko 15/2010 Dekretuak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari agintzen dio hartarako izapideak egitea.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzeko lege-aurreproiektua. Hogei egun baliodunez jarriko da ikusgai, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, lege-aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusian (Manuel Iradier, 36), interneteko atarian (www.emakunde.euskadi.net) eta Gobernu Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.