Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretu-proiektuari entzunaldi-tramitea emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 869
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/27
  • Argitaratze-data: 2010/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Justizia eta Herri Administrazio Sailarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera, dekretu-proiektua egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazteko. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztutakoaren arabera tramitatu behar da.

Aipatutako legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Proiektuan adierazitako dekretuak gai horren inguruan indarrean dagoen dekretua ordeztuko luke (161/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena). Izan ere, araudia egokitu egin behar da, diru-sarrera publiko horien kudeaketa hobetzearren. Hala eta guztiz ere, zerga-presioa handituko ez duen arren, dekretu-proiektuan araututako salbuespenen subjektu pasibo izan daitezkeen herritar guztiei eragingo die.

Kontuan hartuta herritar horiek ez daudela subjektu pasibo gisa biltzen edo ordezkatzen dituen erakunde edo elkarteren batean ere, herritarrei zuzenean entzunez egin beharko da entzunaldia, 8/2003 Legearen 8.3 artikuluari jarraituz. Horretarako nahikotzat jo da hogei asteguneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuaren 11.1.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

  1. Entzunaldi-tramitea emango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazteko dekretu-proiektuari. Hogei asteguneko epea ezarriko da horretarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  2. Edozein pertsona fisikok zein juridikok, publikok nahiz pribatuk kontsulta dezake aurreko zenbakiak aipatzen duen dekretu-proiektuaren espedientea, baldin eta eragin litekeen bidezko interesen baten titularra dela uste badu. Kontsulta hori egiteko epea lehenago adierazitakoa izango da, eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) egin ahal izango da. Epe eta toki berean aurkez daitezke egokitzat hartu diren alegazioak, dokumentuak nahiz egiaztagiriak.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.

    Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

    FERNANDO DE LA HUCHA CELADOR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.