Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 11koa, Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariarena, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan jasotako xedapen iragankorren babesean emandako dirulaguntzen diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematen duena. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu ziren (Erein programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 347
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/11
  • Argitaratze-data: 2009/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko urriaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (201. zk.) urriaren 7ko 171/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko landainguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituena (Erein programa).

Aipatutako dekretuan jasotako xedapen iragankorren bitartez dekretuan bertan araututako dirulaguntzetarako deialdia egin da 2008. urterako. Hirugarren xedapen iragankorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura deialdi horretarako jarritako diru-baliabideak jasotzen ditu. Diru-baliabide horiek 8.180.000 eurokoak dira; horietatik 3.430.000 euro 2008. urterako ordainketa-kredituetarako dira, eta 4.750.000 euro 2009. urteko konpromiso-kredituetarako. Bere aldetik, dekretuaren hirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan emango diren laguntza guztien zenbateko osoak ez du gaindituko deialdiaren aginduan urtero hura finantzatzeko ezarritako gehienezko zuzkidura, ezta hura eguneratzetik ateratzen den kopurua ere, indarrean dagoen legedian aurreikusitako kredituen edo aurrekontu-aldaketen arabera. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Hala gertatuz gero, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da.

Horren harian, Landa Garapeneko Zuzendaritzak, egin beharreko izapideak egin ondoren, laguntzetarako kreditu propioen zenbatekoari 6.030.000 euro gehitzea erabaki du. Kopuru horretatik 3.630.000 euro 2008. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.400.000 euro, 2009rako konpromiso-kredituari.

Gehitze horren ondoren, 2008ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura emango diren laguntzak 14.210.000 eurokoak izango dira. Kopuru horretatik 7.060.000 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio eta 7.150.000, berriz, 2009ko konpromiso-kredituari.

Hori dena kontuan izanik, honakoa

Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren xedapen iragankorren itzalpean, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko dirulaguntzetarako (Erein programa) deialdia finantzatzea helburu duen krediturako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura 6.030.000 euro gehiago bideratu direla argitara ematea. Horietatik 3.630.000 euro 2008ko ordainketa-krediturako dira eta 2.400.000 euro 2009ko konpromiso-krediturako. Horrenbestez, 2008ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura emango diren laguntzak 14.210.000 eurokoak izango dira. Kopuru horretatik 7.060.000 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio eta 7.150.000, berriz, 2009ko konpromiso-kredituari.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 11.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.