Arautegia
InprimatuERABAKIA, 1995eko ekainaren 26koa, HABEren Zuzendaritza-Batzordearena, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia aldatzea onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 2757
- Xedapen-zk.: 305
- Xedapen-data: 1995/06/26
- Argitaratze-data: 1995/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legeak bere bigarren idazpuruan HABEren gobernuorganoak arautzen ditu. Bere laugarren, bostgarren eta seigarren ataletan, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen osaketa, funtzioak eta iharduera zehazten ditu. Zuzendaritza-Batzorde honek, HABEren ZuzendaritzaBatzordearenberaren Barne-araudiaren aldaketa onartzen zuen 1987ko uztailaren 24ko Ebazpena HABEren araudi berrira egokitu behar dela ikusiz, bere 1995eko martxoaren 30eko ohizko bileran Barne-araudi hura aipatu Ebazpenaren Azken Erabakietako Bigarrenarenaren arabera hura aldatzea onartzen du. Ondorioz, ERABAKI DU: LEHENDABIZIKO IDAZPURUA HABEREN ZUZENDARITZABATZORDEAREN ZEREGINAK 1. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak, azaroaren 25eko 29/1983 Legearen eta martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren arabera, honako zereginok izango ditu: a) HABEren ordezkari izatea, auzitan nahiz auziz kanpo, nolanahiko egintza eta itunetan, eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean, azaroaren 25eko 29/1983 Legearen eta martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren arabera, eskumen hau bere ondorio guztietarako bere lehendakariaren eta/edo zuzendari orokorraren esku uzten duelarik. b) HABEren helburuak bete daitezen arduratzea. c) HABEren ihardunerako arauak jartzea, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak eta lege hori garatzeko araumanuek agintzen dutenaren esparruan. d) Erakundeak izendatuak dituen eginkizunen alorrean HABEren jardunerako programak Jaurlaritzari aurkeztea. e) Urteko Aurrekontuaren Aitzinproiektua onartzea Jaurlaritzari aurkezteko. f) Erakundearen urteko Memoria eta Egitasmoak onartzea. g) HABEren Batzorde Akademikoaren saloz HABEk araututako ikastaroak gainditzen dituzten ikasleei Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) eta bestelako agiriak eman dakizkien Kulturasailburuari edo, kasuan, HABEren lehendakariari proposatzea. h) Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia onartu, aldatu eta baliogabetzea. i) Lege eta araudietan izenda dakizkiokeen beste guztiak. BIGARREN IDAZPURUA BATZORDEKIDEAK 2. atala.- Honako hauek izango dira HABEren Zuzendaritza-Batzordeko partaideak: a) lehendakaria: Kulturasailburua izango da edo honek bere ordezkotza emandakoa, Erabakiz horretarako esleituko zaizkion aginpideekin. b) Bokalak: 1. Hizkuntza Politikarakosailburuordea. 2. Lurralde Autonomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien ordezkari bana. 3. sailburuak aukeratuko dituen Kultura Saileko bi ordezkari, Zuzendari maila gutxienez izango dutenak. 4. Euskaltzaindiaren ordezkari bat. 5. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat. 6. Euskaltegi publikoetako irakasleen artetik hautatutako bi ordezkari. 7. HABEren Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuetako pertsonalaren artetik hautatutako ordezkari bat. 8. HABEren zuzendari orokorra, hitz- eta boto-eskubidez. HIRUGARREN IDAZPURUA BATZORDEKIDEEN IZENDATZEA 3. atala.- Lehendakaria, idazkaria eta Hizkuntza Politikarakosailburuordea HABEren ZuzendaritzaBatzordeko lehendakari, idazkari eta kide izango dira hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzak Batzorde horretako kidetza dakarren karguetarako Dekretuz izendatzen dituen unetik beretik. HAEEren ordezkaria edo, horrela balitz, honen ordezkoa, Erakundeak berak aukeratuko du eta izendapen horren berri idatziz emango dio HABEren lehendakariari. 4. atala.- Lurralde Autonomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien ordezkariak eta, horrela balitz, hauen ordezkoak, Foru-Aldundi bakoitzak aukeratuko ditu, eta idatziz jakinaraziko dio izendapen hori HABEren lehendakariari. 5. atala.- Euskaltzaindiaren ordezkaria eta, horrela balitz, honen ordezkoa, Euskaltzaindiak aukeratuko du, eta idatziz jakinaraziko dio izendapen hori HABEren lehendakariari. 6. atala.- 1.- Euskaltegi publikoetako irakasleen artetik eta HABEko Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuetara atxikitutako langileen arteko hiru ordezkariak honela aukeratuko dira: a) ordezkari bat, Araba eta Bizkaiko euskaltegi publikoetako plantilako irakasleen artetik hautatua. b) ordezkari bat, Gipuzkoako euskaltegi publikoetako plantilako irakasleen artetik hautatua. c) ordezkari bat, HABEren Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuetako plantilako pertsonalaren artetik hautatua. 2.- Aukeratzea egin eta hamabost egunetako epean, HABEren lehendakariak Erabaki baten bidez, HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izendatuko ditu goian aipatutako plantiletako langileengandik botorik gehien jaso dituztenak. Botoen berdintasuna gertatuz gero, dagokion Erakunde edo Zerbitzuan antzinakoena izango da izendatua eta, antzinatasun bera balute, adinez zaharrena. 3.- Erabaki honen arabera aukeratutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideen karguaren baliotasuna Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hiru urtetakoa izango da. LAUGARREN IDAZPURUA ZUZENDARITZA-BATZORDEKIDEEN ESKUBIDEAK ETA EGITEKOAK 7. atala.- 1.- Kulturasailburua izango da HABEren berezko lehendakaria. Honi dagokio Erakundearen ordezkotza ofiziala, Erakundearen zerbitzuen gainbegiraketa eta koordinazio gorena, ZuzendaritzaBatzordearen erabakiak bete eta aurrera eraman daitezen zaintzea, HABEren beste organu bati espreski atxiki gabeko zereginak eta baita indarreango lege-arauetan izenda dakiokeen beste edozein ere. Era berean, HABEren Zuzendaritza-Batzordeko lehendakari denez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 23. atalak ezarritako eginkizunak dagozkio eta boto-berdintasunik denean, akordioak hartzeari buruz bere botoaz erabakitzekoa. 2.- lehendakaria Hizkuntza Politikarakosailburuordeak ordezkatuko du, haren postua bete gabe dagoenean edo bera falta denean edo gaisorik dagoenean edo legezko beste arrazoirik dadinean. 8. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideek Zuzendaritza-Batzordearen bilera ohizko eta berezietara joateko eskubidea eta eginbeharra dute, baita HABESEA 29/1983 Legearen eta Lege honen garapenerako eman daitezen Dekretu, Agindu, Erabaki eta Araudiei jarraiki, eginbeharreko duten ihardunean aritzekoaere. Bazkide titularren batek bilera horietara etortzerik ez balu, bere ordezkoak, baldin badu, ordezkatuko du. 9. atala.- HABEren ZuzendaritzaBatzordekoek beren egitekoak ahalik eta ondoen bete ahal izateko, HABEren lehendakariari erakundeari buruzko edozein argibide eta agiri eska diezaiokete. Eskaria erakundearen lehendakariari idatziz zuzenduko diote eta honek eskaria egin eta 30 egun baino lehenago erantzun beharko du, edo epe berean erantzun ezinaren arrazoiak zehatz-mehatz idatziz eman. 10. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko idazkaria Erakundeko zuzendari orokorra da, hitza eta botoarekin. HABEren zuzendari orokorrari dagozkio azaroak 25eko 29/1983 HABESEA Legeak eta martxoak 29ko 155/1994 Dekretuak eta azaroak 26ko 30/1992 Legeko 25. atalean zerrendatutako eginkizunak. BOSTGARREN IDAZPURUA LANPROZEDURA 11. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzerakoan,. Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo arrunta arautzen duen azaroak 26ko 30/1992 Legearen II idazpuruko II. atalburuan agindutakoari loturik aritu beharko du. 12. atala.- Zuzendaritza-Batzordeak hiruhilabetez behin egingo du, gutxienez, lehendakariaren erabakiz deituta, ohizko bilera, eta ez-ohizkoa, lehendakariak bere kabuz erabaki edo Batzordeko kideen heren batek idatziz eska dezanero. Eskaria Batzordeko kideetatik datorrenean, eskari hori jaso ondorengo berrogeita zortzi orduen barruan egingo da luzeenik deialdia. 13. atala.- Zuzendaritza-Batzordearen ohizko bileretarako deialdia bilera ospatu baino zazpi egun lehenago egin beharko da eta, deialdiarekin batera aztertuko diren gaien zerrenda batzordekide bakoitzari bidaliko zaio. Ez-ohizko bileretarako deialdia, bilera ospatu baino gutxienez 48 ordu lehenago egingo da, gaizerrenda erantsiz. 14. atala.- Batzordekideren batek ZuzendaritzaBatzordeko aztergaien zerrendan gairen bat sartu nahikobalu, idatziz eskatuko dio HABEren lehendakariari, bilera ospatu baino hamabost egun lehenago, eskariari aztertu nahi duen gaia zein den azalduz eta dagokion txostena atxikiz. 15. atala.- Lehenengo deialdiz bilerari hasiera emateko, arauz eratutzat joko da lehendakaria, idazkaria eta Zuzendaritza-Batzordea osatzen duten Administrazio Publikoetako kideak edo hauen ordezkoak bertan daudenean. Bigarren deialdia lehenengotik orduerdira egingo da eta bilera egiteko, Batzarraren gehiengoa izango da beharrezko quoruma. 16. atala.- Erabakiak bileran daudenen erabateko gehiengoaz hartuko dira. 17. atala.- Ez da akordiorako gai izango eguneko gai-zerrendan sartu gabekorik ezer, bazkide guztiak presente egonez, gehiengoaren botoz presazkoa dela erabaki dadinean salbu. 18. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordean, Erakundearen zuzendariak, ZuzendaritzaBatzordearen bilera batetik bestera Erakundean gertatutako gorabeheren berri emateko behar adinbat denbora hartzeko eskubide izango du. 19. atala.- Bilera guztietako akta jasoko da, eguna, ordua eta lekua, bildutakoen izen-deiturak eta duten ordezkaritza, gaiak, emandako iritziak eta hartutako akordioak jasoz. Zuzendaritza-Batzordekideek akordioren baten aurkako botoa eman dezatenean, aktan azalarazi dezakete aurkako botoa eta honen arrazoiak. Horrelakoetan, bazkide horiek Batzordearen akordioetatik letorkeen erantzukizun orotatik aske geratuko dira. 20. atala.- Zuzendaritza-Batzordearen akta idazkariak sinatuko du lehenbizi eta batzordekide guztiei igorriko die, bilera ospatu eta hamabost egunen barruan, beren ezagutzarako eta dagokion ondorioetarako. 21. atala.- Zuzendaritza-Batzordearen akta, idazkariak aldez aurretik igorritakoa, batzordekide guztien iritzira jarriko da Zuzendaritza-Batzorde horren hurrengo bileran eta Zuzendaritza-Batzordeko kideek onartu ondoren, lehendakariak emango dio oniritzia. 22. atala.- Zuzendaritza-Batzorde batean hartutako erabakiek eraginik izateko akta onartua izatea behar izango balute, Zuzendaritza-Batzordeak bere kideetarik hiru izenda ditzake presazko prozeduraz, idazkariak akta idatzi eta berehalakoan, aktari beren adostasuna batzordekide guztien izenean emateko, akordioa bazkide botodun guztiak bileran daudela hartzen baldin bada. 23. atala.- HABEren lehendakariak espreski deitutako edozeinek parte har dezake HABEren ZuzendaritzaBatzordekobileretan, deiaren zio izan den gaia aztertzen den bitartean, hitzarekin baina botorik gabe. 24. atala.- Dena delako arrazoiengatik zuzendari orokorrak bileran parte hartzerik izango ez balu, bilduta daudenen arteko kiderik gazteenak ordezkatuko du idazkaria eta haren lanak burutuko. 25 atala.- Ezein batzordekide ezingo da lehendakariak hitza eman gabe mintzatu. 26. atala.- Txartelen bidez banan-bana boto egiteko, gutxienez batzordekideetatik batek eskatu beharko du. SEIGARREN IDAZPURUA LANBATZORDEAK 27. atala.- HABEren ZuzendaritzaBatzordeak HABESEA 29/1983 Legeak ezartzen dizkion egitekoen eremuan zehazturik dituen helburuetara iritsi ahal izateko, berak erabaki adinbat lan-batzorde sor ditzake eta batzorde hauek ohizkoak eta iraunkorrak ala ezohizkoak eta epe baterakoak izan daitezke. 28. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak sor ditzakeen lan-batzordeetako kideak ZuzendaritzaBatzordeak berak izendatuko ditu gehiengo soilez. ZuzendaritzaBatzordearihorrela balerizkio, ZuzendaritzaBatzordekoak ez diren pertsonek parte har dezakete, hitzarekin, baina botorik gabe. 29. atala.- Lan-batzordeak beren kideen erdia eta bat gehiago bertan izan daitezenean joko dira balio osoz eratutzat. 30. atala.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak sortutako lan-batzordeek bere txostenak eta proposamenak HABEren Zuzendaritza-Batzordeari luzatuko dizkio honek azter ditzan eta, horrela balerizkio, bere onarpenerako. ZAZPIGARREN IDAZPURUA ORDAINKETAK 31. atala.- Zuzendaritza-Batzordeko kideek ez dute inolako diru-saririk jasoko HABEren ZuzendaritzaBatzordeko kide izateagatik, dietak eta bilerek eta lanbatzordeek eragindako gastuak ezik. 32. atala.- Zuzendaritza-Batzordearen bileretako joan-etorri eta ostatu-gastuak HABEren Zuzendaritza Orokorraren bidez ordainduko dira ziurtagiriak aurkeztean. ZORTZIGARREN IDAZPURUA HABEREN ZUZENDARITZA-BATZORDEKO KIDE IZATEARI UZTEA 33. atala.- Honako egoera hauetan galduko da HABEren Zuzendaritza-Batzordeko bazkidetza: a) Partaidetza HABEren ZuzendaritzaBatzordean aurretiazko izendapen politiko batetik datorkionak, Eusko Jaurlaritzak kargu horretatik Dekretuz kentzen duenean. b) HABEren Zuzendaritza-Batzordeko partaide Erakunde baten ordezkari bezala denak, Erakunde horrek HABEren lehendakariari bere ordezkaria aldatu nahia idatziz azaltzen dionean. c) HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko zuzenean izendatutakoak, dagokion agintariaren Erabakiz izendapen hori kentzean. d) Bere partaidetza HABEren ZuzendaritzaBatzordean hauteskunde batzuen ondorioz duenak, bere izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hiru urteko epean. e) Batzordekideak berak HABEren ZuzendaritzaBatzordearen aurrean bere dimisioa aurkeztu eta honek onartzen dionean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Barne-araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Bigarrena.- Erabaki honek baliorik gabe uzten du 1987ko uztailaren 24ko Ebazpenez onartutako Barne-araudia, eta hortxe amaitzen da, helegiteei dagokienez, bide administratiboa. Vitoria-Gasteiz, 1995eko ekainak 26. HABEren lehendakaria, M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.