Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1989.eko urriaren 16koa, Artekaritzako Zuzendariarena, «Osakidetza» Administrazio alorreko Autonomi Organuan artekaritza eginkizuna betetzeko araubideak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 2925
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/10/16
  • Argitaratze-data: 1989/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

ATARIKOA Osakidetzako zuzendaritza eta eraentzarako organuen egitura finkatzen duen irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 4-4 atalak dioenez, Autonomi Erakundeko Artekaritzak, bere eremuan, artekaritza eta kontaduritza-egitekoak beteko ditu, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritzako Zuzendariaren izenean eta ordez, Zuzendari horren menpe dagoela. Artekaritza-Iharduna arta ezberdinak eginez gauzatzen da Euskal Herriko Autonomi Elkartearen eremuan, artelaritza-ikuskaketa zermugatzen duten eta zernolako ezberdinak dituzten artak alegia. Horiek, Lege maila dutela, Euskal Herríko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango legemanuen Eraberritutako Idazkera onartzen duen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 60. atalean finkatu ziren. Guzti hori orohar ihardunean jartzeak zaingoaren beharra izan duen eta gaur egiten ari den arta bakoitza astiro garatzea ekartzen duenez, beharrezko gertatu diren egokitzapenak egin ondoren erabili den lege-bilduma, gehienbat, Diruegitamuetarako Lege Nagusia eta hori garatzeko emandako arauak izan dira, Autonomi Estatutoaren Aldibaterako xedapenetatik zazpigarrenean finkatutakoaren indarrez. Hori horrela dela, beharrezko gertatzen da Osakidetzaren baitan artekaritza-arta zehaztea, eta halaber, ihardutze-agintepide hori Ogasun eta Finantza Sailari dagokionez, Artekaritza-Zuzendaritzaren bidez bere esku jartzea, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen eremuan jarraitu beharreko ihardutze-moduari da gozkionetan eta uztailaren 18ko 177/1989 Dekretuaren 8. atalaren nahiz lehen aipatutako irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 4. atalaren indarrez. Osakidetzako Artekaritzan bihar etzi egon daitezen antolakuntza eta egituren kaltetan gabe, bereziki egokia eritzi zaio gaurko egunari bi artekaritza-organuen arteko agintepide-banaketa egitea, eta halaber, ez da ahaztu behar Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza Zuzendariak eskuduntzaz egin dezakeela, eta agintepide horrek, besteak beste, beretzakotzeko eta bat ez etortzeak ebazteko eginkizunak dakartzala. Horren ondorioz, Artekaritza Zuzendaritza honek bere dituen agintepideez baliatuz, ondoren adierazten diren araubideak eman ditu: ARAUBlDEAK Lehenengoa.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 LegegintzaDekretuaren 57. atalean zehazten den kontaduritzaikuskaketa eta Lege-idazki horren 60. atalean zehaztutako artekaritza-arta, Osakidetzako Administrazio Organu Autonomiadunaren eremuan, une bakoitzean erabilgarri izan daitezen legeei atxikiko zaizkie; hala ere, ihardutze-alderdiari dagozkionetan, arta bien egiterapena Erabaki honek dioenari jarraituz burutuko da, Osakidetzari buruzko 10/1983 Legearen 6.4 atalean eta Osakidetzako zuzentza eta kudeaketa-Organuen egitura finkatzen duen irailaren 8ko 298/ 1987 Dekretuaren 4.4 atalaren arauera. Bigarrena.- Osakidetzako artekaritzak, berariz, ondoren zehazten diren artak egiteratuko ditu: a) Kontaduritza-ikuskaketa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 57. atalaren arabera, bere osotasunean legeek dioteneantxe eta Autonomi Erakundearen eremuan. b) Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzk.o maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 60-3 atalaren arabera, bere osotasunean eta, Legeek ezarritakoari jarraituz inbertsioen egiaztapen materialean eskuhartzeko ahalmena ere baduela, Autonomi Erakundearen barruan; guzti hori, Erabaki honen laugarren eta seigarren araubideetan ezarritakoaren kaltetan gabe. c) Ekonomia-administrazio aldetikako arta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 60-5 atalaren arauera, bere osotasunean legeek dioteneantxe eta Autonomi Erakundearen eremuan. d) Ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei bu ruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 60-7 atalaren arauera, bere osotasunean legeek dioteneantxe eta Autonomi Erakundearen eremuan. Hirugarrena.- Autonomi Erakundearen eremuan eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuaren 60-6 eta 60-4 ataletan hurrenez hurren adierazten deneatxe burutuko dira ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta eta ekonomia-dirubidetzaren aldetikakoa, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza-Zuzendaritzari dagokiola horretarako bakarreango agintepidea. Laugarrena.- Artekaritza-eragozpenak gertatu izanez gero, bat ez etortzeak, 3307/77 Errege Dekretuaren 5. atalean zehaztutako bideari jarraituz, eta zehazkiago, ekainaren 8ko 1878/1979 Errege Dekretuan emandako idazkera berriari jarraituz erabakiko dira, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza Zuzendaritzak ihardungo duela bere agintepeko gaietan. Horretarako, eragozpena Osakidetzako Artekaritzatik sor dadinean edo horrek Alorreko edo Tegiko Artekaritzaren baten eragozpena sendetsi dezanean, eragozpena dirauela, Autonomi Erakundeko Zuzendari Nagusiaren esku jarriko da ordurarte egindakoa. Zuzendaria Artekaritzak agertutako eritziarekin bat etortzea gertatu izanez gero, bukatutakotzat joko da. Baina, bat ez etortzeak bere hartan jarraitzen badu, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza Zuzendaritzaren esku jarriko da ordurarte egindakoa, eta honek, Artekaritzak Osakidetzan hartutako jarrera sendesten ez badu, Erakundeko Zuzendari Nagusiaren erabakia egiteratzezkoa izango da. Aitzitik ere, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza-Zuzendaritzak sendesten baldin badu Artekaritzak Autonomi Erakundean emandako erizpena, Artekaritzari nahiz Erakundeko Zuzendari Nagusiari eta Osasun eta Kontsumo Sailburuari emango die horren berri. Hala ere, Sailburua bat ez datorrela gertatu izanez gero, Jaurtze-Batzordearen esku jarriko da ordurarte egindakoa, gaiarekiko behin betiko erabakia har dezan. Bosgarrena.- Artarako kanpoko organuari edo Euskal Herriko Autonomi Elkarteko edozein organuri Autonomi Erakundeak agertu beharreko kontuen azterketa, eta hala badagokio, eragozpena, Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza-Zuzendaritzaren egitekoak dira. Seigarrena.- Osakidetzako Artekaritzari berez dagokion edozein iharduketa edo espediente beretzakotu ahal izango du Ogasun eta Finantza Saileko Artekaritza Zuzendaritzak, eta, ondorioz, artekaritza-iharduna Betetzeari darion guztia egin ahal izango du horiekiko; hori, guzti hori, beretzakotzean ezarritakoari jarraituz. Zazpigarrena. - Osakidetzako Artekaritzaren eta administrazio alorreko menpeko unitateen egitura eta antolatze-modua finkatu artean, araubide hauek ihardunean jarri eta betetzeko ondorengo egiteko hauek finkatzen dira: a) Indasrean dauden legeek Gizarte Segurantzako Artekaritza Nagusiari aitortzen dizkioten egiteko eta agintepideak izango ditu Osakidetzako Artekaritzak, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen lurralde-eremuan eta abenduaren 30eko 391/1987 Dekretuaren bidez INSALUDeko egiteko eta zerbitzuen eskualdaketari dagozkienetan, jarraibide hauetan zehazten dena salbu. b) Indarrean dauden legeen arabera Isaludeko Artekaritza Nagusiari aitortzen zaizkion egiteko eta agintepideak burutuko ditu Osakidetzako Artekaritzak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldeeremuan eta abenduaren 30eko 391/1987 Dekretuaren bidez INSALUDeko egiteko eta zerbitzuen eskualdaketari dagozkienetan. Gasteiz, 1989.eko urriak 16. Artekaritza Zuzendaria, FRANCISCO JAVIER LOSA CIGANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.