Arautegia
InprimatuOsakidetzako Zuzendariaren 1988.eko maiatzaren 6ko ERABAKIA, kredituetarako baimen eta horien erabilera, obligazioen kontratapen eta ordainketa-agindu eta administrazio-kontratapenak egite-arloei buruzko aginteak delegatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa; Osakidetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 1313
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1988/05/06
- Argitaratze-data: 1988/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osakidetzaren Sorketa Legean deszentralizaziorako jasotzen diren erizpideek ezartzen dutenez eta Osasunketa-Zerbitzuen kudeaketak, zerbitzu horiek elkarren artean inolako loturarik ez duten hainbat gastu-zentrutan eratuta daudenez, deszentralizazio hori eskatzen duenez, beharrezko bilakatzen da aginte batzuk eskuordetzea ekonomia-baliabideak hobeto kudeatu eta administratu ahal izateko. Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/ 1.983 Legeko 6. artikuluak, Zuzendari Nagusiari izendatzen dio Erakundearen lege-ordezkotza ondorio guztietarako. Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1.983 Legeak, Erakunde Autonomoetako Zuzendariei ematen dizkie gastuetarako baimenak emateko eta gastuak egiteko, obligazioak hartzeko eta ordainketak egiteko aginteak. Osakidetzako Zuzendaritza eta Kudeaketa Organuen egitura ezartzen duen irailaren 8ko 289/1987 Dekretuko 3. artikuluak, Kontratapen Errejimen Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/ 1981 Dekretuak eta Kontratapen-Mahaia, Osakidetzako Erakunde Autonomoan, sortzeari buruzko martxoaren 20ko 78/1981 Dekretuak ematen dizkioten aginteak, Kontratapen-Organu gisa, erabiltzeko egitekoak izendatzen dizkio Zuzendari Nagusiari. Osakidetzako Lurralde-Zuzendaritzetan Zerbitzuak bateratzeari buruzko Osasunketa eta Kontsumo Sailburuaren 1987.eko abenduaren 22ko Aginduak, esku ematen dio Zuzendari Nagusiari bateraketa hori egiteko beharrezko diren erabakiak har ditzan. Euskadiko Autonomia Elkarteko «Jaurlaritza Legea» delakoari buruzko ekainaren 30eko 7/1.981 Legeak, aginteak delegatzeko bideak ematen ditu orohar, bai administrazio-kontratuak egiteko, bai gastuak onartzeko, bai horiekiko konpromezua hartzeko baimena emateko eta bai horiek likidatu ahal izateko. Horiek horrela eta aurrekontu-kudeaketa eta obligazioen ordainketa arindu ahal izateko, eta Osakidetzaren iharduera emankorrago bat bermatu dezaten kontratuen eta zerbirzuen administrazio-kudeaketa indartu ahal izateko, eta eman zaizkidan aginteez baliatuz, honako hau XEDATZEN DUT: Lehenengoa.- Kredituetarako baimenak emateko eta horiek erabiltzeko, obligazioak kontratatzeko eta ordainketak agintzeko arloko aginteak, honako arau hauen arabera erabili ahal izango dira Zuzendari Nagusiaren delegazioz eta horiek aipatutako Zuzendariari eman dakizkionaren kaltetan gabe: 1) Goi mailako egitekoei dagozkienetan Ekonomia eta Administrazio-Kudeaketarako Zuzendariak, Zuzendari Nagusiak duen aginte-eremu berdinez Aurrekontuetarako Zuzendariordeak edo Ekonomia eta Administrazio-Kudeaketarako Zuzendariak hainbateko aginte-hedaduraz eta mugez beren egitekoak bete ditzaten pertsonak, Zuzendaria ordezkatu beharra, Zuzendaritza hutsik gelditzea edo Zuzendaria ez egotea gerta dadinean. Aurrekontuen Kudeaketarako Zerbitzu-Buruzagiak, Ekonomia eta Administrazio-Kudeaketarako Zuzendariak hainbateko aginte-hedaduraz, ordezkatu beharra, hutsik gelditzea edo ez egotea gerta dadinean. 2) Lurralde mailako egitekoei dagozkienetan Lurralde Zuzendariak, Lurralde mailako aurrekontuetan izendatutako aurrekontuak izango direla muga bakarrak. Zerbitzu Nagusietako Zuzendariordeak, Lurralde-Zuzendariari ematen zaizkion aginte-hedaduraz eta mugez, Lurralde-Zuzendaria ordezkatu beharra, Zuzendaritza hori hutsik gelditzea edo Zuzendari hori ez egotea gerta dadinean. Ospitale bakoitzeko Gerente eta Zuzendariak, Lurralde-Zuzendariak izan ditzakeen aginte-hedaduraz eta mugez, Zentruko aurrekontuetarako izendatutako kredituei dagozkienetan. Akonomia-Administrazio Zuzendaria edo Administraria, Zuzendari Gerenteak hainbateko aginte-hedaduraz eta mugez, Gerentea edo Zuzendaria ordezkatu beharra, Gerentetza edo Zuzendaritza hutsik gelditzea edo Zuzendaria edo Gerentea ez egotea gerta dadinean. Barneraketarik egiten ez duten Instituzioetako gastu-zentru bakoitzeko Administraria, bakoitzari dagozkion aurrekontuetan izendatutako diru-mugen barruan. Aginte berdinak izango ditu Sektore-Zuendariak, hau egon dadin lekuetan. Bigarrena: Obren administrazio-kontratuak egiteko, hornidurak, zerbitzu eta sorospidetza-kudeaketa eta bai Estatuaren Kontratapen-Legeak eta Erreglamenduak Kontratapen Organuari izendatzen dizkion aginte guztiak, Ekonomia Kudeaketa eta Administrazio Zuzendariarengan eta Lurralde Zuzendariengan eta Ospitaleetako Gerente-Zuzendariengan delegatzen dira orohar, honako zenbateko hauetaraino: a) Obra Kontratuak - Ekonomia Kudeaketa eta Adm. Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 75 milioi - Lurralde Zuzendariak . . . . . . . . . 10 milioi - Ospitaleetako Gerenteak . . . . . . . 2,5 milioi b) Horniketa Kontratuak. Zerhitzuen eta Sorospidetza Teknikoaren Kudeaketa - Ekonomia Kudeaketa eta Adm. Zuzendaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 75 milioi - Lurralde Zuzendariak . . . . . . . . . 50 milioi - Ospitaleetako Gerente-Zuzendariak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15 milioi Hirugarrena: Erabaki honen bidez delegatzen diren aginteak erabiltzean, espreski azaldu beharko da delegazio-baldintza hori. Laugarrena: Osakidetzako Zuzendari Nagusiak indargabetu ahal izango ditu dclegazioaren gai izan diren aginte horiek edozein unetan. Bostgarrena: 1988.eko maiatzaren 17an jarriko da indarrean Erabaki hau. sorosketa-sare osoan izango da aplikagarri eta Osakidetzan sartuta dauden instituzioetatik etor daitezkeen antzeko mailako edo maila bereko arau guztiak indargabetuta uzten ditu. Gasteiz, 1988.eko maiatzak 6. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, JOSE LUIS DE SANCHO MARTIN.