Arautegia
InprimatuNekazaritza eta Arrantzu Sailaren Industria eta Merkatalbide Artezkaritzaren 1987ko ekainaren 17ko ERABAKIA, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatze arloan, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeetako Orotariko Zerbitzuen Buruzagitzerara eginkizunak igorriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 1489
- Xedapen-zk.: 230
- Xedapen-data: 1987/06/17
- Argitaratze-data: 1987/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Apirilaren 8ko 88/1986 Dekretuak, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duena, zera finkatzen du bere 10.2.c) atalean: Artezkaritzak bereganatzen dituen gaietan administral eginkizunen ihardutea Industria eta Merkatalbide Artezkariari dagokio, gaien artean nekazal elikadur-industriena aurkitzen delarik. Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienean, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatze administral espedienteak, behar den eraginkortasunez eta arintasunez, izapidatzeko eta burutzeko, beharrezko da dagozkien eginkizunen eskuordetza egitea Sailaren Inguru-Zerbitzuetan, Estatuko Administraritzaren Erregimen Juridikoaren Legearen 22 atalean ezarritakoaren arabera. Ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehendabizi.- Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienean, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatzearen arloan, 88/1986 Dekretuaren 10.2.c) atalaren bitartez, Artezkaritza honi gomendaturiko eginkizunen eskuordetza egitea Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeetako Orotariko Zerbitzuen Buruzagitzeran. Bigarren.- Eskuordetza hau hurrengoaren kalterik gabe gauzatzen da: edonoiz, eskuordetza dagien Organuak egoki uste ditzan arazo guztien ezagutze eta burutzea bereganatu ahalko du. Gasteizen, 1987ko ekainaren 17an. Industria eta Merkatalbide Artezkaria, JAVIER GOIRIGOLTZARRI MALAXETXEBARRIA.