Arautegia
InprimatuHABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1984.eko Abenduaren 14eko EZABAPENA, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen beraren Barne-araudia onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 2496
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1984/12/14
- Argitaratze-data: 1984/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Azaroaren 25eko HABESEA 29/1983 Legeak bere bigarren idazpuruan HABEren gobernu-organoak arautzen ditu. Beren laugarren, bostgarren eta seigarren artikuluetan HABEren Zuzendaritza-Batzordearen osaketa, funtzioak eta iharduera zehazten da. Zuzendaritza-Batzorde honek 1984.eko abenduaren 14eko bere ohizko bileran, Azaroaren 25eko HABESEA 29/1983 Legearen bostgarren artikuluaren c) atalaren arabera, HABEren Zuzendaritza -Batzordearen Barne-araudia aztertu, estabaidatu eta onartu egin zuen. Ondorioz, EBAZTEN DUT: LEHENDABIZIKO ATALA HABEren ZUZENDARITZA-BATZORDEAREN EGITEKOAK 1. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 29/1983 Azaroaren 25eko Legeak bere bostgarren artikuluan ezartzen dizkion eginkizunak izango ditu: a) HABEren ordezkari izatea, auzietan nahiz auziz kanpo, nolanahiko egintza eta itunetan. eta edozein pertsona edo erakundearen aurrean, horretarako behar diren eskumenak emanez. b) HABEren helburuak bete daitezen arduratzea. c) Lege honek eta Lege hau gara dezaketen aru-aginduen esparruan HABEren funtzionamendurako manuak ezartzea. d) Izendatuak dituen eginkizunen alorrean HABEren jardunerako programak Jaurlaritzari aurkeztea. e) Urteko Aurrekontuaren Aitzinprojektua onartzea Jaurlaritzari aurkesteko. f) Erakundearen urteko txostena onartzea. g) Lege eta araudietan izenda dakizkiokeen beste guztiak. BIGARREN ATALA BATZORDEKIDEAK 2. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 29/1983ko Azaroaren 25eko Legeak bere laugarren artikuluan adierazten duen osaketa izango du: a) Lehendakaria: Kultura Sailburua izango da edo honek bere ordezkotza emandakoa, horretarako emango zaizkion aginpideekin. b) Bokalak: 1. Hizkuntz Politikarako Idazkaria. 2. Lurralde Autonomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien Ordezkari bana. 3. Sailburuak izendatuko dituen Kultura Saileko bi ordezkari gutxienez Zuzendari maila izango dutenak. 4. Euskaltzaindiaren ordezkari bat. 5. Herri Arduralaritza Euskal Erakundearen ordezkari bat. 6. Euskaltegi Publikoetako eta HABEren Zerbitzu didaktiko pedagogikoko lankideen artean aukeratutako hiru ordezkari. 7. HABEren Zuzendari Orokorra, hitza duelarik baina botorik gabe, eta idazkaritza bere gain izango duelarik. HIRUGARREN ATALA BATZORDEKIDEEN IZENDATZEA 3. Artikulua HABEren berezko Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua da. HABEren Lehendakaria izango da Eusko Jaurlaritzak Kultura Sailburu izateko dekretuz izendatzen duen unetik. 4. artikulua Hizkuntz Politikarako Idazkaria HABEko Zuzendaritza-Batzordekidea izango da, Eusko Jaurlaritzak Hizkuntz Politikarako Idazkari izateko dekretuz izendatzen duen unetik. 5. artikulua Lurralde Autonomoan dauden Lurralde Historikoetako Aldundien ordezkariak Foru-Aldundi bakoitzak aukeratuko ditu. eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko Foru-Diputazioak izendatzen dituela idatziz jakin eraziko diote HABEren Lehendakariari. 6. artikulua Kultura Sailburuak izendatu beharreko bi ordezkariek gutxienez Zuzendari maila izan behar dute, eta Kultura Sailburuaren ebazpenez izendatuko dira HABEren Zuzendaritza Batzordeko kide izateko. 7. artikulua Euskaltzaindiaren ordezkaria Euskaltzaindiak aukeratuko du. eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko izendatzen duela idatziz jakin eraziko dio HABEren Lehendakariari. 8. artikulua Herri Arduralaritza Euskal Erakundearen ordezkaria Herri Arduralaritza Euskal Erakundeak berak aukeratuko du, eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko izendatzen duela jakin eraziko dio HABEren Lehendakariari. 9. artikulua Euskaltegi Publiko eta HABEren Glotodidaktika-Zerbitzuko eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko lankideen artean aukeratutako hiru ordezkariak horrela banatuko dira: -ordezkari bat HABEko Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko plantilako lankideen artean aukeratua; -ordezkari bat HABEren menpeko euskaltegi publikoetako plantilako lankideen artean aukeratua; -ordezkari bat eskubide publikozko beste Erakundeen menpeko erakundeetako plantilako lankideen artean aukeratua. 9.1. Aukeratzea egin eta hamabost egunetako epean, HABEren Lehendakariak Ebazten baten bidez, boturik gehien jaso dituzten Glotodidaktika-Zerbitzu eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko ordezkaria, HABEren menpeko euskaltegi publikoetako plantilako lankideen ordezkaria eta eskubide publikozko beste Erakundeetako plantilako ordezkaria, HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izendatuko ditu. Hainbana eginez gero, dagokion Erakundean aintzinatasunik handiena duena izango da izendatua, eta aintzinatasun bera izanez gero, adinez zaharrena. 9.2. Ebazpen horren arabera aukeratutako HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideen karguaren izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren argitaratu egunetik hiru urtetakoa izango da. LAUGARREN ATALA ZUZENDARITZA-BATZORDEKIDEEN ESKUBIDEAK 10. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kideek Zuzendaritza-Batzordearen bilera ohizko eta berezietara joateko eskubidea eta eginbeharra dute, baita HABESEA 29/1983 Legearen eta Lege honen garapenerako eman daitezkeen dekretu, agindu, ebazpen eta araudiei jarraiki, eginbeharreko duten ihardunean aritzekoa era. 11. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordekoek beren egitekoak ahalik eta ondoen bete ahal izateko, HABEren Lehendakariari Erakundeari buruzko edozein xedapen, argibide eta agiri eska diezaiokete. Eskaria Erakundearen Lehendakarian idatziz zuzenduko zaio, honek eskaria egin eta 30 egun baino lehenago erantzun beharko duelarik, edo epe berean erantzun ezin izateko arrazoiak zehatz-mehatz idatziz emanez. BOSTGARREN ATALA IZENDAPENAK 12. artikulua HABEren berezko Lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua da. Erakundearen ordezkotza ofiziala, goreneko superbisioa eta zerbitzuen arteko koordinazioa berari dagokio; eta, era berean, Zuzendaritza-Batzordearen akordioak bete eta gauza daitezen arduratzea eta HABEko beste Sailei espreski izendatu gabeko beste eginkizun guztiak. Azaroaren 25eko 29/1983 HABESEA Legearen bederatzigarren artikuluaren arabera. 13. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeko Idazkaria Erakundeko Zuzendari Orokorra da, 29/1983ko Azaroaren 25eko Legeak bere laugarren artikuluaren 7. atalean dioen bezala, hitza duelarik, baina botorik gabe. SEIGARREN ATALA LAN-PROZEDURA 14. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzerakoan, 1958.eko Uztailaren 17ko Prozedura Administratiboen Legeari loturik aritu beharko du, HABESEA 29/1983 Legeak bere seigarren artikuluan dioen moduan. 15. artikulua Zuzendaritza-Batzordeak gutxienez hiruhilabetero behin egingo du ohizko bilera eta, salbuespen gisa, Lehendakariak deialdia egin dezanean edo Batzordekideen herenak idatziz eskatutakoan, Batzordekideen herenak eskatuko balu, Lehendakariaren deialdia luzeenik eskariaren ondorengo berrogeitazortzi orduen barruan egingo da. 16. artikulua Zuzendaritza-Batzordearen ohizko eta ez-ohizko bileretararako deialdia bilera ospatu baino zazpi egun lehenago egin beharko da, deialdiarekin batera aztertubo diren gaien zerrenda batzordekide bakoitzari bidaliko zaiolarik. 17. artikulua Batzordekideren batek Zuzendaritza-Biler bateko aztergaien zerrendan gaiaren bat sartu nahiko balu, bilera ospatu baino hamabost egun lehenago idatziz eskatuko dio HABEren Lehendakariari·aztertu nahi duen gaia zein den azalduz eta dagokion txostena eskariari atxikiz. 18. artikulua Lehenengo eta bigarren deialdiz bilerak egiteko behar den quoruma batzarkideen erdia izango da. Bigarren deialdia lehengoaren ondorengo ordubetera izango da. 19. artikulua Erabakiak: Zuzendaritza-Batzordearen osaketa gehiengotzat hartuz, gehiengo soilaren botoez hartuko dira. Halabaina, Zuzendaritza-Batzordeak honako erabaki hauek hartzeko bi herenetako gehiengoa beharko du: - Barne-Araudi honetako artikuluak aldatzeko. - Erakundearen urteroko plangintza eta egitasmoak onartzeko. - Ikasleen tasak eta kuotak erabakitzeko. - HABEren Aurrekontuen Egitasmoa onartzeko. 20. artikulua Eguneko zerrendaz kanpoko gaiak ere zilegi izango da lantzea, aurrez prestakotzat joko balira Lehendakariaren aldetik edota bildutakoen bi herenen aldetik. 21. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordean, Erakundearen Zuzendariak, Zuzendaritza-biler batetik bestera Erakundean gertatu diren gorabeheren berri emateko behar adinbat denbora hartzeko eskubide izango du. 22. artikulua Bilera guztietako akta jasoko da, eguna, ordua eta lekua, bildutakoen ize-deiturak eta duten ordezkaritza, gaiak, emandako eritziak eta hartutako akordioak jasoz. 23. artikulua Zuzendaritza-Batzordearen akta. Zuzendaritza-Batzorde horren hurrrengo bileran irakurriko du Idazkariak edo batzordekide guztien eritzira jarri. Batzordekideren batek zuzenketarik egingo balu, zuzenketa onartua izateko gehiengo soilaren botoak nahikoak izango dira. 24. artikulua Zuzendaritza-Batzordearen akta Idazkariak sinatuko du lehenbizi eta Batzordekide guztiei igorri bilera ospatu eta hamabost egunen barruan beren ezagutzarako eta dagokion ondorioetarako. Hurrengo Zuzendaritza-Bileran akta irakurri eta Batzordekideek onartutakoan sinatuko du Lehendakariak, aktari Zuzendaritza-Batzordearen adostasuna bere izenpearekin emanez. 25. artikulua Zuzendaritza-Batzorde batean hartutako erabakiek ondorioak izateko akta onartua izatea behar izango balute, Zuzendaritza-Batzordeak bere kideetatik hiru izenda ditzake presazko prozeduraz, Idazkariak akta idatzi eta berehalakoan, aktari beren adostasuna batzordekide guztien izenean emateko. 26. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeko bileretan HABEren Lehendakariagatik espreski deitua izan den edozein kidek parte har dezake deitua izan deneko aztergai sakontzen den bienbitartean, hitzarekin baina boturik gabe. 27. artikulua Dena delako arrazoiengatik Zuzendari Orokorrak bileran parte hartzerik izango ez balu, Batzordekideen artean gazteenak burutuko ditu idazkari lanak. 28. artikulua Zuzendaritza-Batzordeko eztabaidak HABEren Lehendakariak edo bere ordezkoak zuzentzen eta bideratzen ditu. 29. artikulua Ezein batzordekidek ezingo du Lehendakariari hizpidea eskatu eta hartu gabe hitz egin. 30. artikulua Zuzendaritza-Batzordeak ondorengo eta hauetakoren batez hartuko ditu bere erabakiak. a) Lehendakariaren proposamena aho batez onhartuz. b) Botu-emate arruntez eskua altxatuz. c) Txartelak erabiliz, banan-banako botu emate isilez. 31. artikulua Lehendakariaren proposamena aho batez onartua joko da, proposamenaren aurkako eragozpenik inork azaltzen ez duenean. 32. artikulua Botu-emate arrunta eskua altxatuz horrela burutuko da lehenengo, proposamenari baiezkoa ematen diotenak; gero, ezezkoa ematen diotenak; eta, azkenik, botua zurian ematen dutenak. 33. artikulua Txartelen bidezko banan-banako botu-emate isila egiteko, gutxienez Batzordekideetatik heren batek eskatu beharko du botu-emate arruntez. 34. artikulua Botu-emateren batean hainbana eginez gero, Lehendakariak kalitate-botua erabil dezake, berak nahi izanez gero. ZAZPIGARREN ATALA LAN-BATZORDEAK 35. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeak HABESEA 29/1983 Legeak ezartzen dizkion egitekoen eremuan, zehazturik dituen helburuetara iritsi ahal izateko. Zuzendaritzak-Batzordeak berak erabaki adinbat lan-batzorde sor ditzake. Batzorde hauek ohizkoak eta iraunkorrak ala ez-ohizkoak eta epe baterakoak izan daitezke. 36. artikulua HABEren Zuzendarita-Batzordeak sor ditzakeen lan-batzordeen kideak Zuzendaritza-Batzordeak berak erabakiko ditu gehiengo soilez. Zuzendaritza-Batzordeari horrela balerizkio, Zuzendaritza-Batzordekoak ez diren kideak parte har dezakete, hitzarekin, baina boturik gabe. 37. artikulua Lan-batzordeak berenezko kideen erdia eta bat gehiago bertan izan daitezenean joko dira balio osoz eratutzat. 38. artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordepeko lan-batzordeak bere txostenak eta proposamenak HABEren Zuzendaritza-Batzordeari luzatuko dizkio bere azterketarako, eta, horrela balerizkio, bere onarpenerako. ZORTZIGARREN ATALA ORDAINKETAK 39. artikulua Zuzendaritza-Batzordeko kideak Administrazio Publikoaren langile edo kargu politikoak badira, ez dute inolako diru-saririk jasoko HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateagatik. 40. artikulua Zuzendaritza-Batzordeak bilerak ditueneko joan-etorri eta ostatu gastuak, ziurtagiriak aurkestean, HABEren Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuaren bidez ordainduko dira. 41. artikulua Zuzendaritza-Batzordeko kidea aurreko artikulupean sartzen ez bada, edota HABEren Lehendakariak bilerarako edota lan-batzordearen batera deitua izan bada, dieta bat jasotzeko eskubidea izango du bilera egun bakoitzeko. Dieta horren diru-kopurua Zuzendaritza-Batzordeak berak onartu beharko du bere ohizko bilera batean, baita ere, urtez urte dagokionean kopuru hori aldatu nahi denean. BEDERETZIGARREN ATALA HABEren ZUZENDARITZA-BATZORDEKO KIDE IZATEAREN UZTEA 42. artikulua Honako egoera hauetan utziko dio batzordekideren batek HABEren Zuzendaritza-Batzordeko kide izateari: a) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean aurretiazko izendapen politiko batetik badatorkio. Eusko Jaurlaritzak duen kargu horretatik dekretuz kentzen duenean. b) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean Erakunde baten ordezkari bezala denetan, Erakunde horrek HABEren Lehendakariari bere ordezkaria aldatzeko nahia idatziz azaltzen dionean. c) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean Zuzendaritza-Batzorde honetako partaide izateko zuzenean egin denetan, dagokion agintariaren ebazpenez izendapen hori atzera botatzean. d) Bere partaidetza HABEren Zuzendaritza-Batzordean hauteskunde batzuen ondorio bada, bere izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hiru urteko epean. e) Hil edo ezinean gelditu izateagatik. f) Batzordekideak berak HABEren Zuzendaritza-Batzordearen aurrean bere dimisioa aurkestu eta Zuzendaritza-Batzordeak onartzen duenean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeko Euskaltegi Publiko eta HABEren Glotodidaktika-Zerbitzuko eta Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio-Zerbitzuko hiru ordezkarien aukeraketa HEBEren Lehendakariaren ebazpenez arutuko da, Barne-Araudi hau onartu eta, gehienez, sei hilabetebo epean. Bigarrena.- Barne-Araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Hirugarrena.- Barne-Araudi honetan aldaketak egiteko, Zuzendaritza-Batzordearen ohizko bileran aldaketarako proposamenak bi herenetako botua hartu beharko du batzordekideen aldetik. Laugarrena.- Barne-Araudi honetan "gehiengo soila", "erabateko gehiengoa", "herena", "bi heren" esaten denetan, Zuzendaritza-Batzordeko osaketa gehiengotzat hartuz ulertu beharrekoak dira. Gasteiz, 1984.eko Abenduaren 14a. Kultura Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Azaroaren 25eko 29/1983 LEGEA, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeako Erakunde Sortaraztezkoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa.
- Ikus: HABEaren Lehendakariaren 1985.eko otsailaren 8ko EBAZPENA, HABEko Glotodidaktika, Ikuskatzailetza, Ekonomia eta Administrazio Zerbitzuetako eta Euskaltegi Publikoetako plantilako lankideen artean, HABEren Zuzendaritza-Batzorderako hiru ordezkari hautatzek