Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1984.eko Ekainaren 27ko ERABAKIA, OSAKIDETZA Euskal Zerbitzuaren lanarigoa atxikitzeaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 1519
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1984/06/27
  • Argitaratze-data: 1984/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Itsasaldean, "agarra" sortarazteko itsas-belarraren tonaketa neurtzeko beharra ikusi ondoren, 1983.eko urtearen bitartean, lehorreratutako itsas-belarrak edo "argazoak" eta ez beste edozein hartzeko baimena emanez, itsas belarrak moztu eta erauztea debekatuta gelditu zen. Egindako azterlanek, gure itsas-belardien zentzuzko ustiaketak, erauzpen-alorrak eta atseden-aldiak ezarriz egiteratzea eskatzen duela adierazi dute. Horren ondorioz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak 101/84 Dekretoz bere dituen agintepideak eta ahalmenak kontutan izanik, honako hau erabakitzen da: Lehenengo Atala.- "Gelidium" moetako itsas-belarraren mozketa, agindu hau argitara dadineko egunean bertan hasi eta 1984.eko Irailaren 30ean bukatuko da. Bigarren Atala.- Aurtengo aldiaren bitartean, itsas-belar biziak ateratzeko baimena Ite Amuizen (Higuer Lurradarra) eta Izkiro muturraren artean dagoen aldean bakarrik emango zaio. Hirugarren Atala.- Ateratzeko baimena ematen zaion "Gelidium" moetako itsas-belarren tonaketa osoak, bustirik dagoela, 400 tn. jotzen du; aurtengo aldiak dirauen artean 100 tn. gehituz zabaldu ahal delarik. Laugrren Atala.- Uhinen edo beste berezko gertakizunen eraginez, itsasondotik atera eta hondartza eta beste itsasaldeetan pilatzen diren argazo edo itsas-belarak biltzeko baimena ematen zaio. Bostgarren Atala.- Lehorreratutako itsas-belarrak biltzea, eskuz edo urgaineko sare ingurutzailez edo eskuarez egingo da. Biltzeko beste edozein moduak, Sail honek emandako berarizko baimenaren beharra izango du. Seigarren Atala.- Lehorreratutako itsas-belarrak bildu edo erosi nahi ditzaten eraldatze-industriek dagokien baimenak eta garraio agiriak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari eskatu behar izango dizkiote eta horiek, aldia bukatu ondoren, Sail honi itzuliko zaizkio. Zazpigarren Atala.- Baimendutako eraldatze-industriek, garraio-agiria egitean, igarritako itsas-belar edo argazo kilogramoari dagokion laka ordainduko diote Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari. Argipide gisa, igarritako itsas-belar edo argazo kilogramo batek bustitako itsas-belar edo argazo 4 kilogramoen bezelako balioa dauka. AZKEN ERABAKIA Itsas-belar eta argazoak biltze, industria bidez ustiatze eta salerosteari buruzko 1972.eko Ekainaren 20ko Agindua, Agindu honetan ezarritakoaren aurka egon ez dadin guztian izango da erabilgarri eta hori bera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan indarrean jarriko da. Gasteizen, 1984.eko Uztailak 11. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.Erresumako Arduralaritzak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Osasunketa-alorrekoak diren agintepideak eskuratzeari buruzko Irailaren 7ko 2209/1979 Errege-Dekretoak, besteak beste, Herri-Osasunarekiko zerbitzuak eskuratu zituen. Halaber, Irailaren 26ko 2768/1980 Errege-Dekretoz, Bular-aldeko Eritasunen aurkako Soroztegiak eskuratu zitzaizkion Autonomia-Elkarteari. OSAKIDETZA Euskal Zerbitzuari buruzko Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak, Ihardutze-Erakunde Burujabe Zerbitzu hori osatuko duen lanarigoa zehazten du. Hori dela eta, zera ERABAKITZEN DUT: Erabaki honetako Eraskinean zehazten den lanarigoa, OSAKIDETZA Euskal Zerbitzuari atxikitzen zaio. Gasteiz, 1984.eko Ekainak 29. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, ANGEL LARRAÑAGA, BOLINAGA. OSAKIDETZA EUSKAL OSASUN-ZERBITZUARI ATXIKITZEN ZAIZKION LANARIEN ZERRENDA RELACION DE PERSONAL QUE SE TRANSFIERE AL SERVICIO VASCO DE SALUD OSAKIDETZA TAULA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.