Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko otsailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 874
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/02/10
- Argitaratze-data: 2022/02/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduak (EHAA, 29. zk. 2009ko urtarrilaren 11koa), 2014ko martxoaren 5eko Aginduak eta 2015eko otsailaren 13ko Aginduak aldatutakoak, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortu zuen, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezarri zuen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuak xedatutakoaren esparruan. Agindu horren 3. artikuluaren arabera, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta 12 kidek osatuko dute, eta Osasun sailburuak izendatuko ditu guztiak, 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Osasun sailburuaren 2017ko martxoaren 29ko Aginduaren bidez, Osasun sailburuak azken aldiz berritu zuen Batzordearen osaera.
Horregatik, eta aipatutako arau-aurreikuspenak betetze aldera, Batzordearen osaera berritu behar da.
Ondoioz, honako hau
Lehenengoa. Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea eguneratzea. Honako hauek osatuko dute:
Lehendakaria: Itziar Larizgoitia Jauregui andrea.
Idazkaria: Ana Audicana Uriarte andrea.
Kideak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Programako koordinatzaileak:
Aitziber Pérez Fernández andrea.
Miguel Ángel Cortajarena Altuna jauna.
Ana Aguirre Unceta-Barrenechea andrea.
Idoia Martínez Fernández de Pinedo andrea.
Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari gisa:
Ignacio Díez López jauna.
Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari gisa:
Mercedes Fraca Padilla andrea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari gisa:
Enrique Peiró Callizo jauna.
Adelina Pérez Alonso andrea.
Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari gisa:
José Antonio Municio Martín jauna.
Nerea Ferrero Saiz andrea.
Mercedes Espada Sáez-Torre andrea.
María Jesús Lázaro-Carrasco de la Fuente andrea.
Bigarrena. Osaera hori Osasuneko sailburuaren agindu bidez berrituko da, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi ondoren.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 10a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2017ko martxoaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 14koa, Osasun sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen duena.