Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko ekainaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina (dekretu horrek ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunak, eta titulu eta ziurtagiriak errekonozitzen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/06/03
  • Argitaratze-data: 2019/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren bidez aitortzen dira atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dira.

Dekretu horren eranskin bakarrean hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuko B2, C1 eta C2 mailetako titulu eta ziurtagiriak jasotzen dira, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan gaiak edo ikasgaiak emateko behar den hizkuntza-gaitasuna frogatzen dituztenak.

Baina titulu eta izendapen berriak agertu direnez, eranskina eguneratu behar da, titularren eskubideak zaintze aldera.

Azken xedapenetatik aurrenekoaren indarrez, arlo honetan eskumena daukan sailburuak daukanez ahalmena maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzeko. Zehazki, B2 maila edo goragokoa ziurtatu ezin duten titulu edo ziurtagiriak zerrendatik ken ditzake edo maila hori egiaztatuta daukaten beste batzuk gehitu. Hezkuntza Berritzeko Zuzendariak egindako proposamena aintzat hartuta, eta nahitaezko txostenak egin ondoren,

(Ikus .PDF)

FRANTSESA

(Ikus .PDF)

ALEMANA

(Ikus .PDF)

(*) Trebetasun denak urtebetean gainditu beharra dakar.

Oharra: indarraldi jakin baterako emandako ziurtagiriak onartutzat ematekotan, ziurtagiria eman duen erakundeak markatutako epe horren barruan egon beharko dute.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.