Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko irailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4296
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/09/21
  • Argitaratze-data: 2016/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

9/2015 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten ditu 2016ko ekitaldirako. Lege horren IV. eranskinean, hauek jasotzen dira: itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak, horien osagaiak eta zenbatekoak, hezkuntza-maila bakoitzerako.

Eranskin horren 4. atalean jasota dagoenaren arabera, derrigorrezko irakaskuntzetako irakasle gastuen osagaia eguneratu egin ahal izango da 2016ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez, ordezkapenei dagokien kontzeptua % 3tik % 4raino areagotuz. Agindu honek ekonomia-moduluen zenbateko berriak ezarriko ditu, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Beraz, 2016ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearen IV. eranskinaren 4. atalean ezarritakoa oinarri hartuta, eguneratu egiten da hezkuntza-maila hauei dagozkien ekonomia-moduluen ordezkapenen kontzeptua eta ekonomia-moduluei dagozkien zenbateko berriak ezartzen dira: Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Berezi Irekia, hezkuntza-errefortzuko proiektuak eta curriculum-aniztasuna.

Hori dela eta, hauxe

Eranskinean ezartzen diren irakaskuntza-mailetako itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak eguneratzea. Modulu horiek 2016ko irailaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.