Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzen duen agindua, behin betiko destinorik ez duten edo betetzen ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo irakasle lan-kontratudun finkoei dagokienez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2647
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/06/20
  • Argitaratze-data: 2016/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Ikasturtearen hasierak planifikazio eta pertsonalaren prozesu batzuk egitea dakar, eta prozesu horien azken fasea ikasturtearen hasierako esleipena da. Prozesu horiek urtero gauzatzen dira, eta hezkuntza-erkidego guztiari eragiten diote.

Horiek horrela, pertsonala lehiatzen den prozesu bat da esleipena, eta parte hartzen duten pertsona guztiek izan behar dute beren aukerez baliatzeko ahalmena. Dena den, kalitateko hezkuntza-sistema lortzeko ere izan behar du lagungarri, ikastetxeen egonkortasuna eta irakasleen trebakuntza kontuan hartuz lanpostuak esleitzeko orduan.

Oro har, lanpostu gehienek betetzen dituzten behin betiko titularrak dituzte. Beste batzuek, ordea, ez dute titular hori edo, titularrak ez dituelako beteko, libre egongo dira ikasturtean. Azken lanpostu horiek dira esleipenean eskaintzen direnak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 6ko Aginduak arautzen du, behin betiko destinorik ez duten edo betetzen ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo irakasle lan-kontratudun finkoei dagokienez, ikasturte hasierako esleipen-prozesua.

Agindu hori lehen aldiz aldatu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez. Aldaketaren xedea zen horrela nahi duten karrerako irakasle funtzionarioei edo irakasle lan-kontratudun finkoei lurralde historikoz aldatzeko aukera ematea, ikastetxe berean bi ikasturte eman ez arren; agindua Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoari egokitzea; eta espresuki agertzea esleipen-prozesuan parte hartzen duten pertsonen hizkuntza-eskubideak.

Agindu honek bigarrenez aldatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko ekainaren 6ko Agindua. Kasu honetan, aldatu egiten dira 6. eta 17. artikuluak, eta kendu egiten dira Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan egin beharreko argitalpenen aipamenak, artikulu hauetan jasoak: 2. artikuluan, 3. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan, 27. artikuluan eta 28. artikuluan. Horrez gain, kendu egiten dira II. eta III. eranskinak, eta eranskin horiei buruzko aipamenak, artikulu hauetan jasoak: 3. artikuluko 5. zenbakian, eta 25. artikuluko 4. zenbakian.

Aldaketa horiek helburu hauek dituzte:

  1. artikuluak prozesuan parte hartzen dutenek egiaztatutako hizkuntza-eskakizunaz dihardu, eta horren gorabeheran eskura ditzaketen lanpostuez. Haren idazketa berregin da, lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizunaren eskakizuna betez gero edozein lanpostu eskuratzeko aukera emateko; gainera, esleitze-prozesuan parte hartzen duten guztiek lanpostu bat eskuratzeko duten eskubidea babestu da. Ondorioz, kendu egiten da c) letra, lanbide-heziketako zenbait espezialitateri buruzkoa, baliagarria ez zelako.

  1. artikuluan aipatzen da zein den maisu-maistren kidegoko talde bakoitzaren barruan dagoen ordenamendu-lehentasuna. Alde batetik, erreferentziako ikastetxearen arloko ordenari dagokionez, zehaztapen bat gehitzen da: lehenik eta behin, ikastetxe horretan karrerako funtzionariotzat etengabeko antzinatasun handiena duena hartuko dela kontuan. Beste alde batetik, berdinketarik izanez gero, egiaztatu da berdinketa hausteko irizpideak ez zirela aski. Beraz, azken irizpide bat gehitzen da horri buruzko arazorik ez izateko, eta esleitze-prozesuan parte-hartzaileen borondatezko aukerak baliatzeko eskubide handiagoa bermatzeko.

    Egin beharreko argitalpenei dagokienez, kendu egiten dira Hezkuntzako lurralde ordezkaritzen iragarki-tauletakoak, eta bere horretan uzten dira irakaslegunearen bidez eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunearen bidez egiten direnak, baldin eta hala badagokie; izan ere, gaur egun, teknologia berriek esleipen-prozesuari buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen dute, ohiko euskarri fisiko batean eduki beharrik gabe, eta horregatik interesdunen eskubideak kaltetu gabe.

    Azkenik, II. eranskinean «Ikastetxeen antolamendua» eta III. eranskinetan «Taldeen, espezialitateen eta lanpostuaren beste ezaugarri batzuen antolamendua» aldaketa ugari egin dira ikasturteetan zehar. Hori dela eta, eranskin horien edukia eguneratu ahal izateko, agindu hau aldatu beharrik gabe, eranskin horiek urtero ikasturte-hasierako esleipen-prozesuaren deialdia egiten duen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpenean sartuko dira. Hartara, ordeztu egiten dira artikuluetan eranskin horiei egindako aipamenak, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen horri buruzko aipamenak jarri. Ondorioz, I. eranskina («Eskabidearen eredua») izango da aurrerantzean aginduko eranskin bakarra.

    Hori dela eta, honako hau

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 6ko Agindua honela aldatuta geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 2. artikulua, «Prozesua irekitzea eta egutegia», eta honela gelditzen da idatzita:

Agindu honetan araututako prozesua urtero irekiko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez, eta ekainaren bigarren hamabostaldian jarriko da jendaurrean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus), eta bertan zehaztuko da prozesuaren egutegia.

Bi. Aldatu egiten dira 3. artikuluko («Lanpostuak») 5. eta 6. zenbakiak, eta honela gelditzen dira idatzita:

  1. Zenbait lanpostu ezaugarri bereziko lanpostu gisa kalifikatu ahal izango da berariaz, beren osaeraren edo haietan jarduteko berezitasunak kontuan hartuz.

    Lanpostu bereziak eskaera zehatz gisa eskatzen direnean baino ez dira kontuan izango, eta ondorioz, ez dira kontuan izango eskaera generikoak garatzean eta nahitaezko eskaerak sortzean.

    Dena den, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ikasturtearen hasierako esleitze-prozesura urtero deitzeko ematen duen ebazpenean adierazitako espezialitateetan jaso gabeko lanpostuak, edo ebazpen horretan jaso ez den tipologiako ikastetxeetako lanpostuak esleitu behar badira, ezaugarri bereziak dituzten lanpostutzat joko dira.

    Horien eskaera-kodeak eta ezaugarriak Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez jarriko dira jendaurrean, eta ebazpen hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean argitaratuko da.

  2. Prozesu honetako lanpostuak lehenago jarriko dira jendaurrean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, bere ezaugarriak jasoko dituen zerrenda baten bidez. Ezaugarri horien artean agertuko da ezaugarri bereziko lanpostuaren kalifikazioa, hala badagokio.

    Argitaratzeko egunak prozesurako deialdia egiten duen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko eta jakinaraziko dira.

    Lanpostuak interesdunei jakinarazteko bestelako modu batzuk ere erabil daitezke.

Hiru. Aldatu egiten da 6. artikulua, «Hizkuntza-eskakizunari buruzko berariazko xedapenak», eta honela gelditzen da idatzita:

  1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten pertsonek 2. hizkuntza-eskakizuna duten derrigortasun-data beteko lanpostuak besterik ez dute eskuratuko. Hala ere, 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetara sartu ahal izango dute kasu hauetan:

    1. Erreferentziako ikastetxean, eta a), b), c) eta d) taldeetakoentzat, eskola-barrutian ere, 2. hizkuntza-eskakizuna duten derrigortasun-data beteko lanposturik ez bada.

    2. Lurralde historikoan, baldin aukera hori baliatzeak ez badu galarazten eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez dutenek lanpostua eskuratzea.

Lau. Aldatu egiten da 17. artikuluko («Maisu-maistren kidegoan, talde bakoitzaren barruan ordenatzea») 1. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

  1. Parte-hartzaileak erreferentziako ikastetxean etengabeko antzinatasun handiena lehenetsita ordenatuko dira talde bakoitzaren barruan, salbuespen hauekin: behin betiko destinoa erreferentziako ikastetxean izatea, edo bertan kentzea behin betiko azken destinoa. Kasu horietan, ikastetxe horretan behin betiko izendapenez etengabeko antzinatasun handiena lehenetsita ordenatuko dira, eta kenduaren izaeran betetako zerbitzu-denbora gehituko zaio horri, egoera horretan dauden pertsonen kasuan.

    Berdinketa badago, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzu-denbora luzeena izango da kontuan.

    Berdinketak irauten badu, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionariotzat izendatutako data izango da kontuan; eta, izendapen horren barruan, hautatze-prozesuan lortutako puntuazio handiena.

Bost. 25. artikuluko («Eskaera generikoak garatzea») 4. zenbakiko a) eta b) letrak honela gelditzen dira idatzita:

  1. Langileak Kudeatzeko zuzendariak ikasturtearen hasierako esleitze-prozesura urtero deitzeko ematen duen ebazpenean ezarritako lurralde historikoa - barrutia - udala - ikastetxea ordenaren arabera.

  2. Ikastetxe bakoitzaren barruan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ikasturtearen hasierako esleitze-prozesura urtero deitzeko ematen duen ebazpenean ezarritako espezialitateen ordenaren arabera.

    Sei. Aldatu egiten da 27. artikulua, Datu pertsonalen tratamendua, eta honela geratzen da idatzita:

Parte-hartzaileen datu pertsonalak agindu honetan araututako prozesua kudeatzeko bakar-bakarrik erabiliko dira, eta, horretarako, datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendaria da fitxategi horren arduraduna, eta haren aurrean erabili ahal izango dira atzitzeko, aldatzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Parte-hartzaileek onartzen dute beren datu pertsonalak agindu honetan zehaztutako eran eta helbururako tratatuak izan daitezen, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean eta irakaslegunean argitaratzea ere, baina prozesua honi dagozkion izapideei dagokienez soilik betiere. Halaber, baimena ematen diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari bere artxiboetan eurei buruz duen bestelako informazioa ere erabiltzeko, baldin eta prozedurarako aproposa bada.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak izapidetze osoan zehar zainduko du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Izaera Pertsonaleko Datuen Fitxategien eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeko 2004ko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa bete dadin.

Zazpi. Aldatu egiten da 28. artikulua, «Esleipena ebaztea», eta honela geratzen da idatzita:

Prozesua fase guztiak amaitutakoan ebatzi eta erabakiko da, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori eta irakaslegunean eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean jarriko da jendaurrean.

Zortzi.- Kendu egiten dira II. eranskina («Ikastetxeen hurrenkera») eta III. eranskina («Espezialitateen eta lanpostuaren beste ezaugarrien hurrenkera»), eta I. eranskinari («Eskabidearen eredua») izenburua aldatzen zaio, izen hau izan dezan: «Eranskina: Eskabidearen eredua».

Kentzen diren eranskinak urtero ikasturte-hasierako esleipen-prozesuaren deialdia egiten duen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpenean sartuko dira.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.