Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko azaroaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, «Ekonomia eta Ogasuna» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5098
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/11/20
  • Argitaratze-data: 2015/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartu ziren.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da «Ekonomia eta Ogasuna» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuen deialdirako berariazko oinarriak deitzea eta argitaratzea, horietan zehaztuta lanpostu bakoitzaren berezitasunak.

Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetan Funtzionarioentzako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua (190/2004 Dekretuak onartua) aintzat hartuta, lege horren 6.1.j) artikuluak esleitzen didan eskumenaz baliatuz eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman ondoren, hau

Lehenengoa. II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitzea.

Bigarrena. Lehiaketa horretarako berariazko oinarriak onartzea (I. eranskinean daude).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari helarazita, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

«Ekonomia eta Ogasuna» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketan bete beharreko berariazko oinarriak.

  1. Xedea.

    Hauxe da oinarrion xedea: «Ekonomia eta Ogasuna» jakintza-arloko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetakoak, lehiaketa bidez betetzeko balorazio-batzordea, eskabidea, proba-mota eta lanpostuak zehaztea (II. eranskinean datoz zehazturik lanpostu horiek).

  2. Eskabideak aurkeztea eta onartzea.

  1. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko, 15 egun balioduneko epea dago, berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Parte hartu nahi dutenek intranet bidez egin beharko dute eskabidea, lehiaketen atalean dagoen eredua betez. Eskabidea jaso izanaren agiri bat emango zaie eskabideak era horretan aurkezten dituztenei.

  2. Salbuespenez, deialdi honetako IV. eranskin modura datorren eredua aurkezteko aukera egongo da. Halakoetan, Funtzio Publikoko zuzendariari egin beharko zaio eskabidea. Lehiatzailea zerbitzu berezietan baldin badago edo seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian baldin badago, lanpostua non duen gordeta, lanpostu horri dagokion sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du eskabidea; borondatezko lan-uztaldian badago, berriz, azken lanpostua izan duen sail, erakunde autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren erregistroan aurkeztu beharko du.

  3. Eskabide baldintzadunak. Baliteke, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonak, familia-elkarbizitza dutela-eta, herri berean eta hurbileko herrietan lortu nahi izatea lanpostua, lehiaketa honetan. Halakoetan, lanpostua biek ala biek lortu beharra adieraz dezakete eskabideetan, baldintza modura; hala, baldintza hori betetzen ez bada, indarrik gabe geratuko dira dena delako herriko lanpostuetarako egindako eskabide biak.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da aldaketarik onartuko eskabideetan. Alabaina, lehiatzaileek, hala nahi badute, lehiaketan atzera egiteko eta ez parte hartzeko aukera ere izango dute, esleipenen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko epearen barruan.

  5. Lanerako baldintzak betez gero, iragarritako lanpostu hutsetatik nahi diren guztiak eska daitezke, lehentasunak zehaztuta betiere.

  6. Lehiaketa batean baino gehiagotan eskainitako edo kidego bateko baino gehiagoko lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero, lehentasunen arabera zehaztu beharko dituzte lanpostu horiek. Horretarako, iragarritako berariazko lehiaketa guztietako II. faseko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenaren bidez, 5 egun balioduneko epea irekiko da, lehiakide horiek beren lehentasunen arabera erregistra ditzaten lanpostu horiek, bai berariazko lehiaketan bai lehiaketa orokorrean, eta ezin izango da aldaketarik egin lehiaketa bakoitzaren barruan zehaztutako lanpostuen ordenan.

  7. Bai lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak, bai merezimenduak egiaztatzekoak, eskabidearekin batera aurkeztu behar dira, oinarri orokorretako 8. oinarrian zehazturik datorren moduan, eta, eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe beraren barruan egiaztatu beharko dira merezimenduak edo baldintzak.

    Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko dira.

  1. Merezimenduen balorazioa (II. fasea).

    Fase honetan, lanpostu bakoitzaren ezagutza- eta trebetasun-garrantzitsuenen arabera baloratuko dira merezimenduak, oinarri orokorretako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

    Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proba praktiko bat egin beharko dute.

    510040 Ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketako teknikaria

    510042 Ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketako arlo-arduraduna

    510240 Ekonomia-politikako teknikaria

    510450 Auditorea

    510452 Auditoretzako arlo-arduraduna

    510470 Zerga-administrazioko teknikaria

    510500 Kontu-hartzailea

    510530 Erakunde arteko finantzazioko teknikaria

    510541 Kontabilitateko arlo-arduraduna

    510550 Aurrekontu-azterketako teknikaria

    510570 Finantza-erakundeen teknikaria

    511641 Ekonomia- eta arau-kontrolaren arduraduna

    Honako lanpostu hauetako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituen atazei buruzko proiektu bat egin beharko dute.

    510211 Ekonomia-politikaren arduraduna

    510471 Zerga-administrazioaren arduraduna

    510481 Aurrekontuen arduraduna

    510531 Erakunde arteko finantzazioaren arduraduna

    511811 Finantza-kontrol iraunkorraren arduraduna

    512171 Barne kontroleko unitatearen arduraduna

  2. Balorazio Batzordea.

    Hauek izango dira batzordekideak:

    Batzordeburua:

    Titularra: M.ª Cristina Piquin Barruso

    Ordezkoa: Xabier Pascual Jimenez

    Kideak:

    Titularra: Ibon Barrenetxea Olasolo

    Ordezkoa: Jose Ignacio Iñiguez de Ciriano Fernandez de Larrinoa

    Kideak:

    Titularra: José Luis España Guzmán

    Ordezkoa: Miguel Angel Ortega Abad

    Kideak:

    Titularra: Alberto Alberdi Larizgoitia

    Ordezkoa: Fernando Espeja Carnicero

    Kideak:

    Titularra: Alvaro Díaz Aguirregoitia

    Ordezkoa: José Antonio Ceciaga Aguirre

    Kideak:

    Titularra: Basilio Simancas Miñon

    Ordezkoa: Jon Iñaki Usategi Diaz de Otalora

    Idazkaria

    Titularra: Nerea Barrenechea Errasti

    Ordezkoa: Aranzazu González López

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)