Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015-2016ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzeko espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak deitzen dituen Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4774
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/03
- Argitaratze-data: 2015/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Aginduak (2015eko abuztuaren 24ko EHAA, 159. zk.), hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015-2016ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak deitzen dituenak, 1. artikuluan zehazten du diru-laguntza horiek finantzatzeko erabiliko den zenbatekoa.
Programa honi emandako guztizko zenbatekoa berrikusita egiaztatzen denez, zenbateko hori aldatu behar da, honako hauek kontuan hartuta: Hezkuntza Berriztatzeko (Hezkuntza Berezia) lurralde teknikariek egindako ikerketa; hezkuntza-premia berezietako ikasleen balorazioak eta Hezkuntza Laguntzako pertsonal espezialistak zonalde mailako berritzeguneetako Hezkuntza Premia Berezietarako Aholkularitzen bidez egindako proposamenak.
Azaldutakoarengatik, indarreko legeriak ematen dizkidan eskuduntzez baliatuz, hau
Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015-2016ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak ematea du helburu agindu honek. 11.092.000 euroko zenbatekoa erabiltzen da agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko eta honela banatuko dira: 3.455.158 euro 2015eko ekitaldian, eta 7.636.842 euro 2016ko ekitaldian.
«13. artikulua. Diru-laguntza ordaindu eta justifikatzea.
Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da: guztizko zenbatekoaren % 31,15 lehenengoan, eta gainontzeko % 68,85a, erdibana hurrengo bietan. 2015-2016ko ikasturtean egingo dira lehen bi ordainketak, eta hirugarren atalean exijitutako dokumentazioa egiaztatu ondoren hirugarrena.»
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 3a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.