Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak eguneratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3423
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/29
- Argitaratze-data: 2015/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Funtzio publikoa
Testu legala
5/2014 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten ditu 2015eko ekitaldirako. Lege horren IV. eranskinean, hauek jasotzen dira: itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluak, horien osagaiak eta zenbatekoak, hezkuntza-maila bakoitzerako.
Eranskin horren 5. atalean jasota dagoenaren arabera, derrigorrezko irakaskuntzetako irakasle gastuen osagaia eguneratu egingo da 2015eko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez, ordezkapenei dagokien kontzeptua % 2tik % 3raino areagotuz. Agindu honek ekonomia-moduluen zenbateko berriak ezarriko ditu, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Beraz, 2015eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legearen IV. eranskinaren 5. atalean ezarritakoa oinarri hartuta, eguneratu egiten da hezkuntza-maila hauei dagozkien ekonomia-moduluen ordezkapenen kontzeptua, eta ekonomia-moduluei dagozkien zenbateko berriak ezartzen dira: Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza Berezi irekia, hezkuntza indartzeko proiektuak eta curriculum desberdinak eratzea.
Hori dela eta, hauxe
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: LEY 5/2014, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko irailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016ko ikasturterako itundu beharreko unitateen zehaztapena ebazten duena, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan