Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez bigarren aldiz aldatzen baita merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituen agindua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3495
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/28
- Argitaratze-data: 2015/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2010eko urriaren 25eko EHAA, 205. zk.), merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezarri eta arautu ziren.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduak (2014ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.) aurrekoa aldatu zuen, berau aplikatzearen eraginkortasuna hobetzeko zenbait alderdi eguneratu eta zehaztu zituen, eta, gainera, zenbait irizpideri laguntza horietara aurkezten diren proiektuak ebaluatzean emaniko haztapena zehaztu zuen.
Laguntza hauen ordainketa-egitura aztertuta, ohartu gara desoreka handia dagoela deialdiaren urtean erakunde onuradunek egindako lanaren eta Administrazioak egindako aurrerapen ekonomikoaren artean. Bada, egoera hori partez zuzentzen da diru-laguntzen deialdira aurkezten den proiektuaren zati bat, nahitaez deialdiaren urtean egin behar dena aldatuz, eta, hiru hilabete ezarriz, gutxienez.
Halaber, laguntzen eskabideak aurkezteko modua arindu behar da bide telematikoez baliatuz eta eskabidea betetzea erraztuz, horretarako prestatutako ereduan beharrezko agiriak eta egiteko modua ezarriz.
Azkenik, bulegoen izena egokitu nahi da eurek egin behar duten lanera, zeina dinamizatzea baino gehiago baita; beraz, Merkataritzako Bulego Teknikoak izena hartzen du, bere errealitatea hobeto islatzen baitu horrela.
Horrenbestez, honako hau
Proiektuak 12 hilabete hartu beharko ditu, eta, deialdiaren urtean izango dira horietatik gutxienez 3.
«1. Diru-laguntza hauek eskuratzeko aurkeztutako eskabideak elektronikoki gauzatuko dira, Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuarekin eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenarekin bat.
Eskabidea bide elektronikoz baizik ez da eskuratuko, ez beteko, http://www.industria.ejgv.euskadi.net egoitza elektronikoaren bidez, Merkataritzaren gaineko eskumena duen sailburuordetzak ebazpen bidez egiten duen deialdia argitaratu eta gero. Eskabide-eredua esandako egoitza elektroniko horretan egongo da eskuragarri.
Eskabidea egin eta gero, espedientera sartzea, eskakizunak, jakinarazpenak eta gainerako izapideak helbide honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.net/misgestiones
Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailearen izenean jarduteko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta, Administrazioak Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala, eska litzakeen guztiak ere aurkeztuko dira.
Hau da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Jardun-eremua.
Ekintza-proiektua eta diru-laguntza eskuratzeko aurkeztutako lan-plana, 11.2.a) Kalitatea eta aginduaren helburu eta eskakizunekiko lotura artikuluko alderdiei jarraituz, banan-banan eta aipatu ordenan egituratua.
Horrela, burutzen diren ekintzek jarraian zehazten den formatua izango dute nahitaez:
Ekintzaren deskribapena.
Erakunde eskatzailearen esku-hartzea.
Bere aukera neurtzeko adierazleak.
Burutzapen-egutegia.
Bideratutako aurrekontua.
Kontratatu beharreko teknikariaren esku-hartzea.
Halaber, kronograma bat aurkeztu beharko da, hilekakoa, aurreikusitako ekintza guztiak eta bulegoko teknikariak horiek burutzen emandako lan-orduak biltzen dituen diru-laguntzaren aldiarena.
Hala badagokio, hauekin izenpetutako hitzarmena: gainerako merkatarien elkarteekin edo banaketa-sektorearekin harremana duten erakundeekin, Bulego Teknikoaren gune edo jarduera-eremuko enpresa eta erakundeekin. Halaber, aurreko atalean adierazitako ereduaren arabera aurkeztuko dute proiektua.
Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak; hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarriko ditu.
Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko, kasuan kasu eskumena duen organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.
Beharrezkoa izanez gero, erakunde eskatzailearen legezko ordezkarien NANaren kopia eta ordezkari horien ahalordetze-agiria.
Elkarte, federazio edo taldeentzat, deialdiaren ekitaldiko sarreren eta gastuen aurrekontuak, behar bezala xehakatuak, eta deialdiaren aurreko ekitaldiko sarreren eta gastuen kontuak. Udalen eta garapen agentzien kasuan, merkataritzaren eremuari buruzkoak izango dira agiri horiek.
Memoria bat, non adierazten baita Bulego Teknikoaren egoitza eta proiektua garatzeko eskuragarri dauden bitarteko material, tekniko eta pertsonalak.
Bulegoaren arduradunaren curriculum vitae-a (argazkia barne).
Aplikatu beharrekoa den hitzarmen kolektiboaren jakinarazpena.
Hala dagokionetan, kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen zinpeko aitorpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.
Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako programen kontura edo beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. Aitorpen horretan, gainera, aurreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren diru-laguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.
Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia eta, onuradun berria izanez gero edo lehenago aurkeztutako datuak aldatuz gero soilik, Hirugarrenen Altaren agiria.
Kasuan kasu, dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ziurtagiri eguneratua, erakunde eskatzailearen Merkatarien Elkarteen Erroldako inskripzioari buruzkoa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren araberako elkartekideen kopurua adierazita.
Paragrafo honetako d), f) eta m) letretan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte enpresek, baldin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari ez badiote inolako laguntzarik eskatu azken bi ekitaldietan, edo eskatu arren, orduan aurkeztutako agiri horiek aldatu badira. Betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa bete beharko da.
Nolanahi ere, beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio Merkataritza Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari, beharrezkotzat jotzen badu hark aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Diru-laguntza emateko eta hala badagokio ordaintzeko, diru-laguntzen programa hau kudeatzen duen organoak egiaztatu egingo ditu hala zerga-betebeharren ziurtagiriak nola Gizarte Segurantzarekiko betebeharrenak.
Bai Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan, zeinen bidez ezartzen eta arautzen baitira merkataritza dinamizatzeko bulegoentzako laguntzak, eta bai Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduan, zeinak aurrekoa aldatzen baitu, merkataritza dinamizatzeko bulegoei egindako erreferentziak Merkataritzako Bulego Teknikoei egindakotzat hartuko dira.
LEHEN XEDAPEN IRAGANKORRA.
Merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituen aginduaren 4.3 artikuluan eskatutakora egokitzeko, 2015eko irailaren 30ean amaituko da 2015eko deialdian oraindik onuradun diren erakundeek 2014ko deialdian jasotako diru-laguntza justifikatzeko epea. Diruz lagundutako aldia epe hori igarota amaitzen den kasuetan, likidazioa era proportzionalean egingo da, hau da, hasten denetik zehaztutako denbora-mugara arteko aldi horren zatiaren arabera.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
2014ko deialdian aurkeztutako kontratua amaitzen den unera rte atzeratzen da 2014ko eta 2015eko ekitaldietako erakunde onuradunek Merkataritzako Bulego Teknikoak kontratutako pertsonaren kontratua aurkezteko unea. Gutxienez, 2016ko irailaren 30era arteko indarraldia izango du kontratu berriak edo lehengoaren luzapenak, eta diruz lagundutako aldi osoan eskainiko da zerbitzua.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritzako bulego teknikoetarako laguntzak emateko deialdia 2017ko ekitaldirako.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.