Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzen duen 2006ko maiatzaren 8ko Agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 995
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/02/20
- Argitaratze-data: 2015/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzen da, organo aholku-emaile izateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren esparruan; dekretu horren bidez, Osasun Saileko aholku batzordeen araubidea arautzen da.
Zirkulazio aparatuko gaixotasunak lehentasunezko arlo bat dira jardun sanitarioaren barruan, eta, osasun-politikek diotenez, halako gaixotasunek inpaktu handia dute Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasunean. Hori dela eta, ekintzak eta helburuak zehaztu dira gaixotasun horiei aurre egiteko.
Agindu horren 3. artikuluan xedatutakoari jarraituz, «Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluak kide hauek izango ditu: lehendakaria, idazkaria eta 15 mahaikide, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak. Batzordekideak izendatzeko, agindu horren 4. artikuluan zehazten den banaketa hartuko da kontuan».
Sistema sanitarioaren egitura eta gaixotasun kardiobaskularren berezko konplexutasuna aintzat hartuta, komeni da zenbait zientzia-elkarte Kontseiluko kide egitea, haien jakintzaren bidez lagunduko baitiote kide anitzeko organo horri bere eginkizunak betetzen. Horregatik, handitu beharra dago Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan parte hartzen duten adituen kopurua, kide gehiago izendatuta. Kide-kopurua handituta, aholku batzorde horretan garrantzi handiagoa eman nahi diegu erizaintzari, lehen mailako arretari eta larrialdietako arretari, uste dugulako ez daudela behar bezala ordezkatuta batzordeak gaur egun duen osaeran.
Hori horrela, honako hau
Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Aholku Kontseiluak kide hauek izango ditu: lehendakaria, idazkaria eta 17 mahaikide, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuta. Ahaleginak egingo dira osaera hori paritarioa izan dadin.
Kideak honako banaketa honen arabera izendatuko dira:
Bi mahaikide, EAEko eta Nafarroako Kardiologia Erakundearen ordezkari.
Mahaikide bat, EAEko eta Nafarroako Angiologia eta Kirurgia Baskularreko Erakundearen ordezkari.
Mahaikide bat, EAEko Neurologia Erakundearen ordezkari.
Mahaikide bat, Familia eta Komunitate Medikuntzako EAEko Elkartearen ordezkari.
Mahaikide bat, EAEko Barne Medikuntzako Erakundearen ordezkari.
Mahaikide bat, Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkari.
Bi mahaikide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkari.
Bi mahaikide, Osasun Sailaren ordezkari.
Bi mahaikide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari.
Mahaikide bat, EKALME-SEMES Euskadi Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkari.
Mahaikide bat, SEMERGEN Landa Medikuntza eta Medikuntza Orokorraren Espainiako Elkartearen ordezkari.
Bi mahaikide, EFEKEZE Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen ordezkari.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.