Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko abenduaren 3koa, Segurtasuneko sailburuarena, 2009ko abenduaren 4ko Agindua bigarrenez aldatzen duena, zeinaren bidez joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen erregulazioa garatzen baita, eta; bestetik, joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehazten dituen 2012ko urriaren 30eko Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5308
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/12/03
- Argitaratze-data: 2014/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Herrizaingoko sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen erregulazioa garatu zen eta; aldi berean, kanpoko interkonexio-sistema bakoitzeko Erkidegoan elkarren artean konektatu beharreko makinen eta joko-lokalen gutxieneko kopurua xedatu zen.
Halaber, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 30eko Aginduaren bidez joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehaztu ziren, beren erregulazio-esparrua ezarrita, eta aurreko paragrafoan adierazitako mugapen bera sartu zen.
Agindu honen bidez bi xedapenetan puntu hori aldatu egin behar da, gutxieneko kopuru hori interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa bakoitzarentzat, sistema bakoitzarentzat izan beharrean; era horretan beroriek merkaturatzea eta ustiatzea bideragarria izan dadin.
Azaldutakoa kontuan hartuta, aitortu zaizkidan eskuduntzen arabera,
Elkarren artean konektatu beharreko makinen gutxieneko kopurua instalatuta dauden makinen ehuneko hogeita hamabostetik gorakoa izango da interkonexio-sistemen enpresa bakoitzeko.
Elkarren artean konektatu beharreko makinen edo atxikitako joko-lokalen gutxieneko kopuruak, kasuaren arabera, izan beharko du, kanpoko interkonexio-sistemen enpresa bakoitzeko, instalatuta dauden makinen ehuneko hogeita hamabostetik gorakoa eta atxikitako joko-lokalen ehuneko hogeita hamabostekoa baino gehiagokoa, betiere joko-makinen Erregelamendua garatzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduak xedatzen duenaren arabera.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 3a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: AGINDUA, 2012ko urriaren 30ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Honen bidez, joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehazten dira.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2009ko abenduaren 4koa, Herrizaingoko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baita joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen araubidea.