Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirolariak eta teknikariak deklaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5102
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/12
- Argitaratze-data: 2014/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak 4.2 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere dekretuan bertan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta Dekretuaren hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Dekretuaren 6.2 eta 7.2 artikuluen arabera, bestalde, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio dekretuan bertan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari eta goi mailako epaileen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.
Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen deklarazioak lehen aipaturiko dekretuan ezartzen diren ondorioak izango ditu, eta haren indarraldia, oro har, lau urtekoa izango da, dekretuan finkatzen den eran.
Aurkeztu diren eskabide guztiak banan-banan aztertu eta baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak 2014ko azaroaren 10ean egindako bilkuran, bidezko proposamena egin zuen.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusita, I eranskinean aipatzen direnak deklaratzea goi-mailako kirolari eta teknikari, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako ondorioekin.
Bigarrena. Deklarazioa indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen denean.
Hirugarrena. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hileko epearen barruan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatutakoaren arabera.
Laugarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)