Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, e-Plus bingoaren erregelamendua onesten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4868
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/05
- Argitaratze-data: 2014/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Gernikako Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa ematen dio kasino, joko eta apustuen esparruan. Eskuduntza horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea onartu zen.
Lege hori garatze aldera, eta bingo-jokoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan bingo-jokoaren araudia onartzen duen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretua egin zen.
Bingo-jokoaren araudiaren azken xedapenetako lehenak Segurtasun Saileko titularrari ahalmena ematen dio jokoaren arauak, haren modalitate guztietan, onartzeko.
Hori horrela, bingo-jokoaren araudiak, bingo-jokoaren modalitateen artean, bingo eratorria jasotzen du eta; hain zuzen, horren bertsio diferituan, agindu honen xede den e-Plus bingoa izena hartuko duen jokoaren erregulazioaren oinarriak biltzen ditu.
Bingo eratorriaren joko-modalitateei dagokienez, bingo-jokoaren araudian dagoen erregulazioak araudi-garapena behar du, jokoaren segurtasuna eta gardentasuna indartze aldera, bertsio horri aplika dakizkiokeen ezaugarri teknikoak, funtzionalak eta eragileak arautzeko.
Plus bingoaren jokoak bere funtzionamenduaren erabateko argitasuna eta gardentasuna ditu oinarri, eta, horretarako, haren kontrola ahalbidetzen duten nahikoa berme ezartzen ditu, horien artean sistema horiek Administrazioarekin denbora errealean konektatzea.
Laburbilduz, agindu hau ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onartzen duen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa eta erregelamendu horren 45. artikulua eta horrekin bat egiten dutenak kontuan hartuz.
Horregatik guztiagatik, hau
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 5a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Agindu honen xedeak dira e-Plus bingo elektronikoaren antolamendua, kudeaketa eta ustiapena zuzentzen dituzten arauak; hain zuzen, otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren Araudian erregulatzen den bingo eratorriaren bertsio gisa.
1. E-Plus bingoa dugu ateratze-sekuentzia batean oinarritutako bingo-jokoaren modalitatea, gutxienez 6 eta gehienez 90 zenbaki dituzten txartelak erabiltzen dituena. Txarteletan zenbakizko konbinazioak eta konbinazio grafikoak daude, denak desberdinak, 6 eta 18 zenbaki artekoak, eta konbinazioetako edozeinek saria jaso dezake.
2. E-Plus bingoan bingo-areto batean, banaka hartuta, jardun daiteke edo; bestela, bingo-areto batzuetan, elkarri konektatuta, datuak prozesatzeko unitate zentral bat bingo-aretoetako areto-zerbitzariekin konektatuz.
1. E-Plus bingoaren jokoa erregelamendu honetan jasotako zehaztapenen arabera gauzatuko da eta, osagarri gisa, hurrenkera honetan, hauek kontuan hartuz: bingo eratorrirako bingo-jokoaren Araudian ezarritako arau orokorrak, bingo elektronikoaren Erregelamendua eta bingo tradizionalerako bingo-jokoaren Araudian ezarritako arau orokorrak.
Nolanahi ere, jokoa gauzatzeko arauen edozein interpretazio bideratu behar duten aplikazio-printzipioak hauek ditugu: gardentasuna, segurtasun juridikoa eta erabiltzaileen eskubideen babesa.
Plus bingoan jarduteko jokorako beharrezko elementu eta sistema guztiak jokoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ebazpenaren bidez aldez aurretik homologatu beharko dira.
Aretoek jokoa kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema izango dute, jokoaren segurtasuna eta gardentasuna eta funtzionamendu egokiaren kontrola bermatuko dituena. Horretarako, egindako eragiketen erregistroaren gaineko trazabilitate-mekanismoak izan beharko dituzte eta; halaber, burututako partida bakoitzaren datuak biltegiratzea ahalbidetu beharko dute. Datuak hauek izango dira: saldutako kartoien kopurua, salmenten zenbateko osoa, ateratako zenbakiak, saritutako kartoiak eta eskuratutako sarien kopurua.
Sistemak denbora errealean eta era seguruan konexioa egin ahalko du bingo elektronikoaren zerbitzari nagusiaren eta jokoaren kudeaketan eskuduna den administrazioaren organoen ekipo informatikoen artean, administrazio- zein zerga-ikuspuntutik.
Bingoek jokoa kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemarekin konektatutako terminalak izan ditzakete, partidaren datuak automatikoki jasoko dituztenak, ezar daitezkeen mugapen eta baldintzekin jokalariek erabili ahalko dituzten datuak baitira. Terminal horiek eta beren instalazioa jokoaren arloan eskuduna den zuzendaritzak aldez aurretik onartu beharko ditu.
Establezimendu bakoitzean instalatutako terminalen kopurua ez da bere joko-postuen ehuneko 40tik gorakoa izango eta; gainera, jokoan, partida bakoitzean eta terminal bakoitzeko, aldi berean erabili ahalko diren txartelen gehieneko kopurua ez da hirurogeitik gorakoa izango.
Jokoa txartel fisikoen bidez egiten bada, txartel horiek bingo-aretoek berek inprimatuko dituzte jokoa kudeatzeko eta kontrolatzeko sistematik, bingo tradizionalekoak alde batera utzita, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako titularrak ezarritako zehaztapen teknikoekin bat etorriz.
Joko-euskarrien edo -txartelen balio faziala 2, 3 eta 6 eurokoa izango da.
E-Plus bingo-jokoaren modalitateak lau txartel-serie izango ditu:
Izar 1eko EB-serie plus, 3.864koa. 2 izarreko EC-serie plus, 3.870ekoa. 3 izarreko ED-serie plus, 3.876koa. 5 izarreko EE-serie plus, 3.882koa.
Serie horietatik abiatuta, txartelak egingo dira adierazitako balio fazialekin, denak desberdinak beren konbinazioetan.
Zenbakiak, grafikoak edo biak ekipo elektromagnetikoen bidez zehaztu ahalko dira zenbakitutako bolak ausaz ateraz edo; bestela, ekipo elektronikoen bidez ausaz sortuz.
Aurreko paragrafoak xedatzen duenaren arabera, partidak egin bitartean zenbaki edo grafiko zehatza megafoniaz iragartzeko esatari edo irakurgailu edo esapide automatiko bidez egin daiteke.
Partida bakoitzean ateratzen diren zenbakiak edo grafikoak pantaila edo panel batean agertuko dira jokalari guztiek beren postuetatik ikusteko moduan.
Aretoaren enpresa titularrak e-Plus bingo-jokoa lokal bakoitzean ustiatuko du, jokoaren arloan eskuduna den zuzendaritzak baimendu ondoren.
E-Plus bingo-jokoa, bingo-areto bakoitzean egiteaz gain, beste bingo-areto batzuekin interkonektatuta egiten denean, bingo metatu interkonektatuarentzat xedatutakoa aplikatuko zaie. Nolanahi ere, jokoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren berariazko baimena beharko du.
E-Plus bingoa helburu horretarako eraikitako alboko aretoetan egiten bada, eskabidearekin batera lokalaren planoa, teknikari eskudunak prestatutakoa, aurkeztuko da. Bertan jokorako terminal informatikoen eta areto-zerbitzariaren kokalekua jasoko da, segurtasuneko araudi teknikoaren baldintzak betetzen direla ziurtatuta.
Interesdunari entzun ondoren, e-Plus bingoa ustiatzeko baimenak errebokatuko dira baldin eta jokorako elementuetan eta sistema eta instalazioetan anomaliak badaude edo; bestela, jokoari, jokatutako edo apustuetan jarritako kopuruei, emandako sariei edo itzulketei buruzko datuetan zehaztasun ezak edo faltsutasunak hautematen badira.
Konbinazio irabazleak hauek izango dira:
Lerroa: lerro horizontaletako bat betetzea lortzen duen lehenengo erabiltzaileari dagokion saria.
E-Plus lerroa: lerroarentzako sari gehigarria, bakarrik jaso ahalko dena baldintza hauek betez gero:
a Bola-erauzkailuak edo zenbakiak ausaz sortzeko sistemak gainerakoen kolorekoa ez den eta zenbakirik ez duen bola bat, e-Plus bola izenekoa, izan behar du.
a Jokalariek erabiltzen duten joko-euskarriak hiru lerro horizontaletako bat gutxienez markatuta izan behar du, bingo-enpresak ezarri duenaren arabera, eta horrek e-Plus lerroa izena izan behar du.
a Modu metatuan, osatutako lerroa e-Plus lerroa izena duena izango da.
a E-Plus lerroaren konbinazio irabazlea osatu baino lehen e-Plus bola atera behar izan da.
Bingoa: txartelaren konbinazio osoa osatzea lortzen duen jokalariari dagokion saria.
Jokatutakoa itzultzearen saria: antolatzailearen irizpidearen arabera, joko-euskarriak «izarra» izeneko zenbaki bat edo grafiko bat gutxienez markatuta izango du, edo biak. Sari hori lortuko dute «izar» bat duten txartel guztiek, baldin eta izar hori partidan ateratako edo sortutako eta ozen adierazitako azken zenbakiarekin edo grafikoarekin bat badator.
Hobaria: 30 eta 3.000 euro arteko saria. Era metatuan eskuratzen denaren ondorengo partidan bingoaren konbinazioa lortzen duenari ematen zaio. Kopuru hori, bingo-aretoaren enpresak aldez aurretik finkatuta baitago, establezimendu zehatz batean partida bakoitzean saldutako txartel guztien balio fazialaren portzentaje bat modu jarraituan kenduz hornituko da.
Konbinazioa lortu beharko da bingo-aretoaren enpresak zehaztuko duen baino ateratze-kopuru txikiago batez edo kopuru beraz.
Hobaria deritzona jokoaren arloan eskuduna den zuzendaritzak berariaz onartu beharko du.
Lerroaren saria lortzeak ezeztatuko du partidaren ondorengo konbinazioetan e-Plus lerroaren saria eskuratzeko aukera, artikulu honen 1.b) puntuko baldintzak bete arren.
Egindako partida guztietan sarien banaketa-ehunekoa gutxienez txartelen salmentagatik bildutako kopuruen %70 izango da.
Nolanahi ere, motak eta sarietarako gutxieneko ehunekoa jendaurrean jarriko dira eta dena modu argian azalduko da harrera-zerbitzuan zein e-Plus bingoan ari diren aretoan.
Sariak eskudirutan edo baimendutako beste ordainketa-modu batzuen bidez ordainduko dira, arau hauei jarraituz:
Hautatutako aukera eskudiruzko ordainketa edo txeke adostua izanez gero, ordainketa edo txeke hori saria lortu den joko-saioa amaitu ostean egingo da.
Banku-transferentzia egitea aukeratzen bada, ordainketa saria lortu ondorengo lehenengo egun baliodunean egingo da; halaber, jokalariaren adostasuna jasota utzita.
Plus bingoaren funtzionamendu-ordutegia bingo tradizionalaren aretoentzat baimendutako ordutegi orokorra izango da. Modalitate horretan jardun ahalko da nahiz eta bingo tradizionalaren modalitatean ez aritu, eta alderantziz.
Plus bingo-jokoaren modalitatea erantzukizun sozial korporatiboz jardunez gauzatuko da, kontzeptu hori honela ulertuta: balio etikoetan eta langile eta jokalariekiko eta, oro har gizarte eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako enpresa-jardunbide ireki eta gardenen multzoa.
Plus bingo-jokoa era arduratsuan egin beharko da; horregatik, horretan aritu bitartean printzipio hauek errespetatuko dira:
Jokoan mendekotasuna sortzeko eran edo era patologikoan aritzeko ez bultzatzea.
Jokoak mendekotasuna sor dezakeela eta adingabeentzat jokoan aritzea debekatuta dagoela dioten mezuak sartzea.
Jokoa problema pertsonalen ihesbidea dela edo finantza-arazoen konponbidea izan daitekeela adierazten edo iradokitzen duten mezuak saihestea.
Joko batean parte hartzen dutenei mailegu- edo kreditu-eskaintzarik ez egitea.