Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko uztailaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruan 2014. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko kredituen zenbatekoak iragartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3531
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/23
- Argitaratze-data: 2014/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Etxebizitza eta lurzoruaren arloan gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera, nahitaezkoa da urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragartzea etxebizitza eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza-ildo finantzatzeko esleituriko aurrekontu-kredituak.
Gaitutako aurrekontu-kredituak iragarri behar horrek hasierakoak direla zein eguneratuak direla, betiere kredituak aldatzeko legezko aukeren arabera herritarrei eman beharreko informazioaren maila hobetzeko asmo nabariari erantzuten dio, haiek baitira laguntza-sistema horien onuradunak.
Etxebizitza-programan badira jardun-ildo jakin batzuk, merkatuan zuzeneko esku-hartzeak dakartzatenak Sailaren edo haren sozietate publikoaren bidez lurzoruaren erosketan eta urbanizazioan eta etxebizitzen eraikuntzan, erosketan eta alokairuan, emaitzak jendaurrean zabaltzeko prozedura espezifiko eta bereiziak dituztenak (kontratu publikoak, kontratu-programak, lankidetza-hitzarmenak, eta abar), eta publizitate-mekanismo horretatik kanpo ebazten direnak, berezkoak dituzten beste batzuk dauzkatelako, lege- eta araudi-aginduak tarteko.
Diru-laguntza politika ugarik ere publizitate- eta deialdi-prozedura desberdinak dituzte, banakako deialdi espezifikoa dutenak (esaterako, itunpeko diru-laguntzen esleipena) edo deialdi publiko bereiziak, eta, aldi berean propioak, dituztenak (renove, irisgarritasuna, eta abar).
Hori guztia, betiere, indarrean dauden diru-laguntza politikak argitaratzeko mekanismoak beteta, baina erreferentziako agindu honen hedadura-esparrutik kanpo.
Bestalde, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuaren bigarren xedapen indargabetzaileak indargabetu egin du sustatzaile pribatuen titulartasunpeko etxebizitza libre berrien mobilizazio-programa, zeina Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko irailaren 24ko Aginduaren bidez arautu baitzen. Izan ere, modu horretako etxebizitzak Bizigune programaren barruan sartu dira, eta desagertu egin da etxebizitza mota horren stocka mobilizatzeko dotazioa.
Beraz, hauxe da laguntza-politiken eremua, zeinak 2014rako kredituen publizitate-baldintzen eragin zuzena baitu:
39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa (2008ko martxoaren 28ko EHAA, 59. zk.).
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Agindua, etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa. Bere 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan, honako gai hauei buruzko araubidea agertzen da: eskuragarri diren kredituak urtero jakinarazi beharra; kredituak formalizatu eta eguneratzea; jarraitu beharreko prozedura formala; eta eteteak ebazteko bidean diren espedienteen gainean dituen ondorioak (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zenbakia).
Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zenbakia).
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Agindua, babes publikoko etxebizitza sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzkoa; hitzez hitz eta termino beretan errepikatzen du bere 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan, aurreko aginduan azaldutako erregulazioa (2008ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zk.).
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Agindua, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa; honako hau biltzen du bere 1. eta 2. xedapen gehigarrietan: erabilitako etxebizitza libreak erostera bideratutako laguntzak finantzatzeko eskuragarri dauden kredituak urtero iragarri beharra; kreditu horiek osatzea eta eguneratzea; laguntza-ematea eten dela iragartzeko jarraitu beharreko prozedura formala; eta, azkenean, etete horrek bideratzen ari diren espedienteetan duen eragina (2010eko urriaren 21eko EHAA, 203. zk.).
Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena (2011ko irailaren 30eko EHAA, 187. zk.).
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko azaroaren 23ko Agindua, Etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Agindua aldatzen duena (2011ko azaroaren 29ko EHAA, 226. zenbakia).
268/2011 Dekretua, abenduaren 20koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan (2011ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zk.).
228/2012 Dekretua, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatu egiten baita kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko Dekretua, etxebizitzaren eta lurzoruaren arlokoa (2012ko azaroaren 15eko EHAA, 221. zk.).
Horren ondorioz, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitza eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau
Lehenengoa. 2014ko ekitaldian etxebizitza eta lurzoru arloko diru-laguntza lineak finantzatzeko ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. «Errentamenduaren sustapena» epigrafearen azpian, babespeko honako jarduera hauetarako diru-laguntzak daude: saltzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, etxebizitza berrien sustapena eta birgaitze bidezko sustapena barne direla; babespeko errentamenduan jartzeko etxebizitzen sustapena; babespeko errentamenduan jartzeko etxebizitzen erosketa, alojamendu dotazionalen sustapena eta titulartasun publikoko etxebizitzak landa-eremuan birgaitzea eta errendamenduan jartzea.
Hirugarrena. «2014ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak» epigrafearen azpian, sorospen-eskubidea duten figura hauek daude: babespeko errentamenduko etxebizitzen sustapena; babespeko errentamenduan jartzeko etxebizitzak eskuratzeko eragiketak; alojamendu dotazionalen sustapena; eta babes publikoko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak.
Laugarrena. 2014ko ekitaldian guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez ditu gaindituko lehenengo atalean aipatutako diru-zenbatekoak, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko. Aldaketak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Agindu bidez jakinaraziko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horrenbestez, zenbateko hori agortu ondoren, ez da diru-laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren Agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bosgarrena. Edonola ere, Agindu honetan adierazitako etxebizitza eta lurzoruaren arloko araudiaren arabera baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ezagatik soilik ukatzen diren eskaerak hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, baldin eta eskatzaileak Lurralde Ordezkaritzara edo eginkizun horretarako arloko dagokion Zuzendaritzara idazki bat bidaltzen badu, eskaerari baldintza beretan eusteko asmoa duela adierazita. Aukera hori baliatu ahal izango da, baldin eta hurrengo ekitaldian baliabide ekonomiko nahikoa badago.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 268/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzkoa.
- Ikus: ...agindua
- Ikus: 39/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.