Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko uztailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babesean 2014. ekitaldirako laguntzak emateko deialdia egiten duena. Dekretu horren bitartez, Leader ikuspegia aplikatzea arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programaren arabera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 3599
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/16
  • Argitaratze-data: 2014/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren bitartez, Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen da, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan bizi-kalitatea hobetzeko eta landa-ekonomia dibertsifikatzeko inbertsioak eta jarduerak finantzatzeko laguntzak ematea arautzen da.

Europako Batzordearen 2013ko apirilaren 12ko (EB) 335/2013 Betearazpen Erregelamenduak 2014an egungo 2007/2013 PDR eskualdeak garatzeko planaren kargura konpromisoak hartzea ahalbidetzen du, landa-garapeneko programa berrien aurkezpenean egon daitezkeen atzerapenek ez ditzaten eragin kaltegarririk izan landa-garapeneko politika hori aplikatzen jarraitzean. Europako Batzordearen 2013ko apirilaren 12ko (EB) 335/2013 Betearazpen Erregelamenduak aldatu egin du (EE) 1974/2006 Erregelamendua, Feader-aren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzko Europar Batasuneko Kontseiluaren (EE) 1698/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

Azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuko 7.2 artikuluan zehazten denez, laguntza-eskabideak aurkezteko epeak urtero irekiko dira; diru-laguntzak finantzatzeko diru-baliabideen jatorria eta zenbatekoak argitara emango dira eta laguntzen diren inbertsioen eta jardueren iraupena zehaztuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarriko dira programen diru-laguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat. Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legea onarturik, beharrezko da deialdia egitea.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Leader ikuspegia aplikatzea arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2014. ekitaldiko deialdia egitea da agindu honen xedea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programaren arabera.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

2014ko ekitaldian, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuan ezarritako laguntzen deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera kontatuta. Dekretu horren bidez, Leader ikuspegia aplikatzea arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programarekin bat etorriaz.

Hirugarrena. Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

  1. Deialdi honetako laguntzetara biltzeko eskabideen jatorrizkoa eta kopia aurkeztuko dira, zuzenean edo landa garapeneko elkarteen bitartez, «Mendinet Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea» toki ekintzako taldeari bidaliz. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahal izango da eskabidea egiteko.

  2. Eskabide-inprimakiak eskura daude www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian. Eredu horren arabera, eskabide-egileek adierazten dute ezen, ez daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 50. artikuluko 5. paragrafoan zehaztu ezein zirkunstantziatan (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren araberakoa da aipatu paragrafo hori).

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

    4.062.500 euro erabiliko dira, guztira, 2014ko diru-laguntzen deialdirako.

  1. Indarreko legerian ezarritakoaren arabera aurrekontu-aldaketarik gerta badaiteke ere, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren helburua betetzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako aurrekontu-kredituek 2.762.500 euro egiten dute: horietatik 1.652.500 euro 2014. urterako ordainketa-kredituetarako dira, eta 1.110.000 euro 2015. urteko konpromiso-kredituetarako.

  2. Feader erkidego-funtsari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programaren baitan, aipatu dekretuaren xedea betetzeko erabiliko diren kredituen kopurua 1.300.000 eurokoa izango da, hurrengo paragrafoan zehaztutakoaren arabera.

  3. Deialdiaren guztizko zenbatekoa, laguntza-lerro bakoitzari dagokionez, honela banatuko da:

    (Ikus .PDF)

    Bosgarrena. Proiektuak gauzatzeko epea.

    Inbertsioak zein gastuak egiteko gehienezko epea Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren laguntzak emateko ebazpenean ezarriko da. Urteko proiektuetarako, gehienezko epea 2014ko abenduaren 31ra artekoa izango da, eta hainbat urtetako proiektuetarako epea, berriz, 2015eko irailaren 30era artekoa izango da. Kasu horietan, ezingo zaio proiektuari ekin 2014ko ekitaldia hasi aurretik.

    Seigarrena. Justifikatzea, kitatzea eta ordaintzea.

    Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzak azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 13. artikuluan eta urriaren 29ko 7/2012 Legean aurreikusitakoaren arabera justifikatu, kitatu eta ordainduko dira. 7/2012 Legearen bidez, zerga- eta aurrekontu-araudia aldatzen da eta iruzurraren aurka egiteko eta iruzurra prebenitzeko jarduerak gehitzeko finantza-araudia egokitzen da, hornitzaile bakoitzak eskudirutan ordain dezakeen gehienezko zenbatekoei dagokienez.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa ezar dakioke Ingurumen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.