Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko ekainaren 24koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinarekin ondoko diru-laguntzak ematearena arautzen baita: Pasaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako direnak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2911
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/24
- Argitaratze-data: 2014/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2000ko urriaren 20an, Paisaiaren Europako Hitzarmena onartu zuen Europako Kontseiluak, eta, 2009ko uztailaren 21ean, hitzarmen horri atxikitzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Atxikipen horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoak, batetik. Bere egin zituen hartan ezarritako edukiak, eta, bestetik, edukiok bere bere erantzukizunpeko esparruetan kokatzeko obligazioa hartu zuen; hartarako, lurralde antolatzeko politiketan integratuaz paisaia, eta martxan jarriaz arloko prestakuntza-eta sentsibilizazio-ekintzak.
Paisaiaren Europako Hitzarmenaren hitzaurrean jasotzen den bezala, paisaiarena gai garrantzitsua da kultura, ingurumena, gizartea eta ekonomiaren arloetan, eta, gainera, Europako natur eta kultur ondarearen funtsezko osagaia da, eta gizakien ongizatea eta europar identitatea bermatzeko mesedegarri da. Halaber, bizi-kalitatearen funtsezko osagaitzat hartzen da paisaia honako leku hauetan: alde urbanoetan, baserrialdeetan, alde degradatuetan, kalitateko aldeetan, edertasun bereziko aldeetan edo ohiko lekuetan.
Aipatu hitzarmeneko artikuluko helburuen artean dira honako hauek: paisaiaren babesa, kudeaketa eta antolaketa sustatzea; hartarako, atxikitako parteek konpromisoa hartzen dute ildo horretako politikak inplementatzeko, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta heziketa-neurri berariazkoen bitartez, neurri horiek ezaugarritzen dituzte paisaiaren kalitatearen helburuak, eta bai paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko esku-hartzeko bitartekoak baliatzeko neurrien bitartez ere.
2014ko ekainaren 16an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara ekainaren 3ko 90/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeari buruzkoa, zeinaren helburua baita lurraldearen antolaketan integratzea paisaia; hartarako, lurraldeari eragiten dion elementu gisa garrantzizkoago eginez paisaia, eta lurraldeari eragiten dioten ekintzen koordinazioa ziurtatzeko behar diren prozedurak eta irizpideak sartuaz, betiere euren eskumenak baliatuaz administrazio ezberdinek garatu beharreko ekintzei dagokienez.
Abenduaren 20ko 4/2013 Legeren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren; eta lege horretan, lurralde antolatzeko programakoen artean, paisaiari balioa emateko helburua jasotzen da, eta, hartarako, honako aurrekontu-saila aurreikusten da: «Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak»; izan ere, horien bitartez, zenbait paisaiari balioa eman nahi zaie, aipatu neurrien bidez herritarrek pasaien gainean dituzten usteak zaindu eta begiratuaz.
Bestalde, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak, 9. artikuluko b) idatzi-zatian, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzaren esku uzten du: lurralde antolatzeko tresnen arloan, paisaia babestu eta antolatzea sustatzeko funtzioa.
Hortaz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak uste du ezen beharrezko dela honako aurrekontu-linea ezartzea: paisaiarako ekintza-planak idaztea bultzatzeko direnak, baldin eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko ekintzak gauzatzeko tresna badira planok.
Horren ondorioz,
Agindu honen helburua hauxe da: Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak emateko deialdia arautzea.
Paisaia kudeatu eta ordenatzeko esku-hartzetarako tresna gisa erazten dira Paisaiarako Ekintza Planak.
Ekintza planek gutxienik honako eduki hau izango dute:
Diagnostikoa. Paisaiaren eta paisaia-dinamiken azterketa.
Lortu nahi diren paisaiaren kalitate-helburuak.
Ekintzak definitzea. Jarduketa-programa.
Ekintza-planen bidezko esku-hartzeak ondo irizpideetatiko baten edo batzuen arabera egin beharko dira:
Narriadura edo degradazioa, batez ere hirietatik lan-lurretarako trantsizioko periferia urbanoetako lurraldeetan, ibai-bazterretan edo industria-eremuetan (itsas fatxadak eta ibai-fatxadak, industri-eremuetan haiek gutxitzea...).
Azpiegiturak direla-eta aipatu eremuen gaineko eragina (komunikazio-bideak, telekomunikazioak, antenak, parte eolikoak...).
Paisaia arraro edo galzorikoa, singularra, hauskorra edo adierazgarria (hirien profila, mendien gailur-lerroa, begiratoki diskordanteak...).
Herritarrek begi-bistan dituzten aldeak izatea (lurraldeko zona garaiak, eszenako hondoa...).
Eremu funtzionalaren identitatea osatzeko osatzeko erabakigarria izatea (sinboloak, irudi esanguratsuak, identitate-elementu espezifikoak...).
Nolanahi ere, paisaiaren ekintza-planak lantzeko prozesuan, ziurtatu egin beharko da eragile publiko eta pribatuen eta dagokien herritarren parte-hartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek jaso ditzakete diru-laguntzak, baina udaleko eskabide bakarra aurkeztu ahal izango da, zeinetan Paisaiarako Ekintza Plan bakarrari egin zaion erreferentzia; guztiarekin ere, udalaz kanpoko ekipo batek prestatu beharko du plan hori.
Agindu honetan araututako diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta artean izapidetzen ari bada.
Agindu honetan araututako diru-laguntzei dagokienez, ezingo dira onuradun izan honako erakunde hauek: diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdurik zigor administratiboa edo penala dutenak; eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabetekoa izango da eskariak aurkezteko epea.
Udaletako alkate direnek honako honi zuzendu beharko diote euren eskabidea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Lurralde Plangintza eta Hirigintza Zuzendaritzari; zeinaren helbidea hauxe den: Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz. Eta honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira: herritarrak atenditzeko Zuzenean zerbitzuan (informazioa: 012 telefonoa edo www.euskadi.net ataria), edo, bestela, Saileko Erregistro Orokorrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluak aurreikusitako edozein eratan.
Eskaerari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:
Ekintza Planaren Proiektua:
Proposamena 2.3 artikuluan zehaztu irizpideei egokitzen dela egiaztatzeko agiria jaso beharko du Proiektuaren Esplikaziozko Memoriak.
Paisaiarako Plana prestatzeko prozesuan parte hartzea ziurtatzeko erabilitako metodologia.
Ekintza Planaren bideragarritasuna.
Ekintza Plana idazteko egutegia.
Ekintza Plana idatziko dutenentzako ordainsarien aurrekontua.
Ziurtagiria, non jasoko baita honako hau: ia xede bererako, eskatu eta, hala badagokio, lortu diren ala ez diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak. Eta lortu badira, zehaztu egin beharko dira zenbatekoak ere. Beste diru-laguntzarik eskatu edo eman ez bada, jaso egin beharko da zirkunstantzia hori.
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non zera jasotzen den: ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio- edo zigor-zehapenik, eta ez duela horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariari dagokio: agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako diru-laguntzak kudeatzeko lanak burutzea.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza aurkeztutako eskaeran akats edo zehaztasun-ezak antzemanez gero, erakunde eskatzaileari jakinarazi eta hamar eguneko epea emango dio horiek zuzentzeko; eta ohartaraziko dio, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, aldez aurretik dagokion ebazpena eman ondoren. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraituz emango da.
Aurkezturiko eskabideak aztertu eta egiaztatzeko, balorazio-epaimahai bat osatuko da, eta honako kide hauek izango ditu:
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzaren titularra, zeinak lehendakari legez jardungo duen.
Lurralde Antolamendurako eta Planeamendurako Zerbitzuko burua.
Zuzendaritzako arlo teknikoaren ordezkoak egin dituen pertsona.
Epaimahaiak proposamena helaraziko dio Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordeari, betiere eskabideak esleipen-irizpideen arabera aztertu eta egiaztatu ostean; guztiarekin ere, honako puntuazioa izango dute:
2.3 artikuluan ezarritako irizpideei egokitzea Ekintza Plana - 6 puntu.
Ondorio horietarako, aipatu artikuluan zehaztutako orden bereko lehentasuna izango dute:
Irizpiderako, 6 puntura arte.
Irizpiderako, 6 puntura arte.
Irizpiderako, 4 puntura arte.
Irizpiderako, 4 puntura arte.
Irizpiderako, 4 puntura arte.
Eragile publikoek eta pribatuek eta herritarrek parte hartzeko prozesu diseinatua. 3 puntu.
Ekintza Planaren bideragarritasuna. puntu 1.
Diruz laguntzea proposatzen dituen eskabideen lehentasun-orden bat jasoko du aipatu proposamenak, betiere gorago idatzi-zatian seinalatutako irizpideetarako puntuazioarekin bat etorriaz, eta honako hauek jasoaz: udal onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua eta proposatutako zenbatekoa, aurrekontu-kreditua agortu arte. Halaber, ezezkoa emango zaien eskabideen zerrenda ere jasoko du, betiere hartarako arrazoiak ere zehaztuaz.
Balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, hiru hilabeteko epearen barruan, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hara zenbatuta. Ebazpen horren bitartez beherazko hurrenkeran esleituko dira diru-laguntzak, balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte; gainontzeko eskabideei ezezkoa ematen zaielarik. Esleipendunei dagokienez, honako hauek adierazi beharko dira: udal onuraduna, diruz lagundutako proiektua eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinaraziko da ebazpen hori.
Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Epe hori amaitu eta interesdunak inongo jakinarazpenik jaso ez badu, diru-laguntza eskabidea gaitzetsitzat jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Agindu honen bitartez araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek honako obligazioa hauek ere bete beharko dituzte: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluak xedatutakoak (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi baitu), eta zehazki honako hauek:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretan, diru-laguntza onartutzat joko da kasu honetan: diru-laguntza eman denetik harako hamabost eguneko epearen barruan, erakunde onuradunak idatziz eta berariaz uko egin ez badio.
Diru-laguntzak zein helburu duen, bada horrexetarako erabiltzea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari informazioa ematea deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruz, betiere organismo horiek dagozkien funtzioak betetzen badihardute.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik beste diru-laguntza batzuk edo bestelako laguntzak jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da; betiere, diru-laguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Baldin eta jardunaren behin betiko kostua txikiagoa bada laguntza ematean aurreikusitako aurrekontuan jasotakoa baino, emandako diru-laguntzaren zenbatekoari behar den proportzioa murriztuko zaio. Orduan, diru-laguntzaren zenbatekoa oinarri berrian aplikatuko da.
Jasotako diru-laguntza eskatu eta eman zeneko xederako erabiltzen ez badu erakunde onuradunak, edo diru-laguntza eragin zuen jarduera burutzen ez badu, edo aurrekontua argudiatu zituen helburuetarako erabili izan justifikatzen ez badu, edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, agindu honetan edo emakida-erabakian ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, honako obligazioa izango du onuradunak: emandako eta jasotako zenbatekoa itzultzekoa, eta, halaber, aplikatzekoak diren interes legezkoak; betiere, hartarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituaz dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da.
Paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90a diruz lagunduko da, planeko maximoa 30.000 eurokoa delarik, harik eta dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte. BEZa eta gainontzeko zergak ez dira sekula lagunduko diruz.
Agindu honen bitartez deialdia duten diru-laguntzak bateragarriak honako diru-laguntza edo laguntzekin: helburu bererako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoekin, eta, halaber, beste edozein sarrera edo bitartekorekin, betiere jarduerarengatik jasotzen diruen guztiek ez badute eragiten gainfinatzaketarik. Kasu horretan, deialdi honen arabera emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da neurriz kanpo emandako zenbatekoari doakion heinean.
Diru-laguntzak emateko zenbateko guztizkoa 280.000 eurokoa izango da, 14.0.1.09.12.0000.4.722.01.43130.004.H aurrekontu-sailaren kargura, zeinetik 84.000 euro 2014. urteari dagozkion, eta 196.000 euro 2015. urteari.
Kasu bakoitzean emango den diru-laguntza ordainketa bitan pagatu da, honako egutegian:
Lehen ordainketa, emandako diru-laguntzaren % 30era artekoa gehienez ere, 2014ko abenduaren 15a baino lehen, honako agiriak aurkeztuak izan badira: 2.2 artikuluak zehazten duen agiria, diagnostikoari buruzkoa, eta pagatutako ordainsariak egiaztatzeko agiriak.
Bigarren eta azkena den ordainketa, emandako diru-laguntzaren enparuari dagokiona, 2015eko urriaren 31 baino lehen, baldin eta honako agiriak aurkeztuak izan badira: Paisaiarako Ekintza Plan idatzia, eta pagatutako ordainsariak egiaztatzeko agiriak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 24a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 90/2014 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2014ko uztailaren 29ko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak ematea arautzen duen agindua aldatzen duena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko ekainaren 24koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinarekin ondoko diru-laguntzak ematearena arautzen baita: Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal