Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baita atzerrian ondorioak sor ditzaten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen agiri akademikoetan egindako izenpeak aitortzeko prozedurarako eskumena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1410
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/17
  • Argitaratze-data: 2014/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Atzerrian ondorioak sortzeko egindako agiri akademikoen legeztapena Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 1990eko apirilaren 16ko Aginduaren bidez arautu zen (apirilaren 19ko BOE). Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ikasketen ofizialtasuna aitortzeko eta Estatu osoan balioa izan dezaten, beharrezkoa da hezkuntza-administrazio honek izenpeak aitortzea aldez aurretik.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 8ko 149/1996 Dekretuaren 8.c) artikuluak urriaren 7ko 421/2013 Dekretuak emandako idazketan Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari ematen dio atzerrian ondorioak sortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek egindako agiri akademikoak legeztatzeko eskumena. Aipatu 149/1996 Dekretuaren ondorioetarako, legeztatzea izenpea aitortzeko izapidea egitea da, dekretu horren 2.f) artikuluaren arabera, eta, izapide horren bidez, administrazio-agiri bat izenpetzen duen pertsonaren izenpea kautoa dela aitortzen da.

Atzerrian ondorioak sor ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek egindako agiri akademikoak legeztatzeko prozedurari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko irailaren 24ko Aginduak eskumen hori gauzatzeko erregimena ezartzen du, zeina, garai hartan, sail honetako Ikastetxeen zuzendariari esleitu baitzitzaion.

421/2013 Dekretuak aipatu aldaketa egin ondoren egun, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak du eskumen-esleipen hori, zehaztu behar da, aipatu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza barnean, nork gauzatu behar duen, atzerrian ondorioak sor ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako unibertsitateaz kanpoko ikasketa ofizialak Estatu osoan baliozkoak direnak egiaztatzen dituzten agiri akademikoen izenpeak aitortzeko eskumena.

Dena den, komeni da eskumena duen pertsona kargudun titularrari edo funtzionarioari esleitzea izapide horren egintza; horren adibide asko daude Estatuan, hain zuzen. Aipatu denez, izapide horren bidez ikastetxeek edo organo eskudunek egindako unibertsitateaz kanpoko agiri akademikoak izenpetu dituen pertsonaren izenpea kautoa dela aitortzen da.

Horren guztiaren ondorioz, hau

Baliogabetu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko irailaren 24ko Agindua, atzerrian ondorioak sor ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek egindako agiri akademikoak legeztatzeko prozedurari buruzkoa.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.