Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortzen duen 2009ko urtarrilaren 14ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/05
  • Argitaratze-data: 2014/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2009ko urtarrilaren 14ko Aginduak Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Aholku Batzordea sortu zuen organo aholku-emaile izateko, 2005eko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren esparruan; dekretu horren bidez Osasun Saileko aholku batzordeen araubidea arautzen da.

Jaioberriak bahetzeko programak funtsezko jardueratzat hartzen dira prebentziozko medikuntzaren barruan; izan ere, medikuntza horren helburua da sortzetiko gaixotasunak garaiz atzematea eta gaixotasun horiek dituztenak ahal bezain laster tratamenduan jartzea. Esku-hartze sanitario egoki batek eta une aproposean egiten denak gutxitu egiten ditu gaixotasun horiekin erlazionatutako morbilitatea, hilkortasuna eta desgaitasunak.

Agindu horren 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, «Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta 8 kidek osatuko dute. Osasun sailburuak izendatuko ditu guztiak». Kideak izendatzeko, kontuan hartu behar da Agindu horren 4. artikuluan adierazitako banaketa.

Bada, Euskadin, sortzetiko gaixotasunak jaioberriengan bahetzeko programak sortu zenetik gaur egunera bitarte zer nolako bilakaera eta emaitzak izan dituen ikusita, Osasun Sailak aurreikusi du beste patologia batzuk gehitzea bahetzeko, etorkizun hurbilean. Horregatik, ezinbestekoa dela ikusi da Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordean aditu gehiago sartzea, batzorde horretako kide kopurua handituta. Kide-kopurua zabalduta, eremu epidemiologikoari eta osasun publikokoari ordezkaritza handiagoa eman nahi zaio, uste dugulako ez dagoela behar beste ordeztuta batzordeak gaur egun duen osaeran.

Hori dela-eta, hau

  1. Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakariak, idazkariak eta 10 kidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak. Osaera paritarioa izan dadin ahaleginduko da.

Kideak honako banaketaren arabera izendatuko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Programako koordinatzaileak.

  2. Kide bat, Euskal Herriko Pediatri Elkartearen ordezkari.

  3. Kide bat, Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari.

  4. Kide 2, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari.

  5. Kide 2, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 5a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.