Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 19
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/18
- Argitaratze-data: 2014/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2013ko azaroaren 6ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2013ko azaroaren 14ko EHAA), hau
Lehenengoa. M.ª Carmen Aguiar Ruiz de Gauna andrea Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010, dotazioa: 53; destino-osagarriaren maila: 18, berariazko osagarria: VI - A).
Bigarrena. Izendapen horrek 2013ko abenduaren 20tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 18a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.