Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko azaroaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez aldatu egiten baita 2013. urteko laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua. Laguntzok maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan -Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzkoan- ezarri ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5085
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/13
  • Argitaratze-data: 2013/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretua argitaratu zen 2012ko ekainaren 25ean. Agindu honen helburua da abereen ongizatea hobetzeko neurriak hartzen dituzten esnetarako behien abeltzaintzako ustiategiei laguntzea; eta dagoeneko betebeharrekoak direnak baino baldintza gogorragoak ezartzeaarlo horretan.

Irailaren 3an argitaratu zen 2013ko uztailaren 31ko Agindua, zeinen bidez deialdia egin baitzen 2013. urteko laguntzetarako, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan ezarritakoetarako. Agindu horren bosgarren ebazpen-zatian zehaztu zen eze, agindu honen arabera 2013. ekitaldirako EAEko aurrekontu orokorren kargura esleitu beharreko laguntzen gehienezkoa 400.000 eurokoa izango dela.

Hori horrela izanik ere, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko erakunde-arteko akordioak aukera ematen du laguntza-programa hori finantzatze aldera aurrekontu-baliabideak gehitzeko. Akordio horretan garatu egin ziren ekonomia suspertzeko jarduerak eta inbertsio proiektuak, guztiak ere EAEk 2013. ekitaldirako duen defizit-marjina berria alde biek erabiltzearen kargura.

2013ko uztailaren 31ko Aginduaren bosgarren ebazpen-zatia aldatzea da Agindu honen helburua, zertarako eta, aurrekontu-dotazioa gehitzeko, zein 2013ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez 2013. ekitaldirako deitutako laguntzetarako baita. Hori dela eta, hau

Lehenengoa. Diru-laguntzen zenbateko osoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzkoa da maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretua, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Aginduak deia egiten du Dekretuan ezarritako 2013. urteko laguntzetarako. Aginduaren bosgarren ebazpen-zatiak honelako erredakzioa izango du aurrerantzean:

Bosgarrena. Diru-laguntzen zenbateko osoa.

Agindu honen arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2013ko ekitaldian eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, 600.000 euro da.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Administrazioaren bidea amaitzen duen agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

Hirugarrena. Ondorioak.

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara badaiteke ere.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.