Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4709
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/14
  • Argitaratze-data: 2013/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak bere 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordeko (COVSEDOC) kideak izendatu ziren Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko ekainaren 29ko Aginduz.

Batzorde horretako kide den José Ignacio Fraile Estebanek utzi egin behar dio batzordekide izateari, eta, beraz, bere ordezkoa jarri behar da.

Lehenengoa. Encarnación San Emeterio Martinez andrea Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordeko kide izendatzea, José Ignacio Fraile Estebanen ordez (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretaren ordezkaritzan).

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.