Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko irailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, landa-inguruetan enplegua sortzeko 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusita daude (Erein programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 4058
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/11
- Argitaratze-data: 2013/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
2008ko urriaren 21eko EHAAn (201. zk.) argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko landa inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein programa) arautzen zituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretua. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dira.
Dekretu horren 6.2 artikuluan, besteak beste, ezartzen da urtero laguntza-deialdia egingo dela, laguntzak-eskariak aurkezteko epeak irekiko direla, eskuragarri dagoen aurrekontu-kredituari zabalkundea emango zaiola eta laguntza jaso behar duten proiektuen iraupena zehaztuko dela.
2013ko ekitaldirako, kontuan izanik bizi dugun krisialdi ekonomikoa eta baliabide ekonomikoen urritasuna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak beharrezko ikusi du urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren IV. Kapituluan araututako enplegu-sorrerarako laguntza-lerroaren deialdia egitea, langabeei eta gaur egungo egoeraren zailtasunak gorabehera autoenplegua sustatzen eta hazten saiatzen diren enpresei laguntzeko asmoz.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Agindu honen helburu da Erein programa arautzen duen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren IV. Kapituluan (24-28 artikuluak) araututako enplegu-sorrerarako laguntza-lerroaren deialdia 2013ko ekitaldian egitea.
Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
2013ko ekitaldian, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren IV. Kapituluan (24-28 artikuluak) araututako enplegu-sorrerarako laguntza-lerroaren deialdian parte hartzeko eskaria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek ondorioak dituen egunetik hasita.
Hirugarrena. Eskabideak.
Hemen deitutako laguntzak jasotzeko eskariak (jatorrizkoak eta kopiak) erakunde laguntzaileetan edo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan aurkeztu behar dira, bai zuzenean, bai landa-garapeneko elkarteen bidez. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahal izango da. Agindu honetan onartzen diren eskabide-inprimakiak eskura daude www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean. Eredu horren arabera, eskatzaileek adierazten dute ezen ez daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 50. artikuluko 5. paragrafoan zehazten diren zirkunstantzietan (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren araberakoa da aipatu paragrafo hori).
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren IV. Kapituluan ezarrita daude. Laguntza-eskaria baino lehenagoko gastuek diru-laguntza jaso ahal izango dute, 2013ko ekitaldian hasitako jardueretarako badira.
Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.
Deialdiaren zenbateko osoa 156.000 eurokoa da.
Legerian ezarritakoaren arabera aurrekontu-aldaketarik gerta badaiteke ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako aurrekontu-kredituak, 2013rako luzatu zirenak, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren xederako bideratu dituztenak, 156.000 eurokoak dira, 2013. urterako ordainketa-kreditukoak.
Ekitaldi baten barruan esleitutako diru-laguntzek ezingo dute gainditu urtero deialdi honetan ezartzen den finantzaketarako gehienezko dotazio orokorra, edo eguneratzetik ateratzen dena, legedian adierazitako kreditu-loturako edo aurrekontu aldaketako erregimenaren arabera.
Funtsak diru-laguntza eskari guztiei erantzuteko behar bestekoak ez badira, Dekretuaren 10.3 artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera puntuazio altuena lortzen dutenek jasoko dute laguntza, harik eta kreditua agortzen den arte, eta gainerako eskabideak ezetsita geratuko dira.
Bosgarrena. Proiektuak betearazteko epea.
2013ko ekitaldirako, urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren IV. Kapituluan aipatutako diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatzeko epea beranduenez 2013ko abenduaren 31n bukatuko da.
Seigarrena. Justifikazioa, likidazioa eta ordainketa.
Deialdi honen babesean ematen diren diru-laguntzak urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren 15. eta 16. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera justifikatu, likidatu eta ordainduko dira.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 11.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko urriaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, landa-inguruetan enplegua sortzeko 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko iraila
- Ikus: Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituena (EREIN programa).
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko otsailaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein