Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko uztailaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, «Urkiolako Parke Naturaleko Natura Baliabideen Antolamendurako Planaren Aldaketa» izeneko dokumentuari hasierako onespena eman eta jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 3446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/12
- Argitaratze-data: 2013/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko otsailaren 25eko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Urkiolako Parke Naturaleko Natura Baliabideen Antolamendurako Planaren lehengo aldaketa idazteko eta onesteko prozedurari.
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Planaren aurretiazko dokumentua idatzi du, eta dokumentu hori Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiari aurkeztu zaio, aldez aurretik txostena egin dezan. Halaber, partaidetza-prozesua ireki zaie interesdunei, gune horretako interes sozialen titularrei, elkarteei eta antolatu beharreko eremuko udalei. Naturzaintza-Natura Zaintzeko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak hasierako onespena eman behar dio PORNen aldaketari, eta, halaber, jendaurrean jarri behar da Plana, Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legearen 7. artikuluan ezarritako prozedura betez.
Hori dela eta, hau
XEDATZEn DUT:
Interesdunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.net) kontsultatu ahal izango dute dokumentu hori.
Halaber, erakunde hauetan ere aztertu ahal izango da dokumentua:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Abadiño, Amorebieta-Etxano, Aramaio, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza eta Mañariko udalak.
Alegazioak, iradokizunak eta oharrak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera bidaliko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 12a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.