Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 25ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresarioei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko Programaren lehen deialdia argitara emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1626
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/25
- Argitaratze-data: 2013/04/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
183/2013 Dekretuak, martxoaren 19koak, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresarioei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2013rako programa garatzen duenak, aipatu kolektiboei laguntzeko finantziazio-lerro bat irekitzen du, gehienez 600 milioi eurokoa, horien kapital zirkulatzaile-beharrei erantzuteko.
Dekretu horrek kreditua lortzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguak lortzeko baldintzak arautzen ditu, baita elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileen aurrean finantzaketa-eskabideak izapidetzeko prozedura ere. Horretarako, Ogasun eta Finantza Sailak programara atxikitako elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin hitzartu beharreko lankidetza-hitzarmenak izenpetuta ditu.
Aipatu dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da finantzaketa-lerroaren lehen deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ezartzea. Horrenbestez, hau
Agindu honen helburua martxoaren 19ko 183/2013 Dekretuan xedatutako finantzaketa-lerroaren lehen deialdia egitea da. Dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresarioei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen da 2013rako.
Finantza-erakunde laguntzaileek honako mailegu-kopuru hau emango dute: 280 milioi euro enpresa txiki eta ertainentzako, eta 20 milioi euro banako enpresario eta profesional autonomoentzako, betiere hurrengo deialdietan zenbateko hori handitzeko aukera alde batera utzi gabe.
eranskinean jasota dago elkarren bermerako sozietate laguntzaileen eta horien sukurtsalen zerrenda. II. eranskinean, finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda dago jasota.
Eskabideak eta gainerako agiriak elkarren bermerako sozietate laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu behar dira. Bulego horien zerrenda I. eranskinean dago.
Eskabide-eredua eta formularioak agindu honen I. eranskinean agertzen diren sukurtsaletan eskuratu ahalko dira, edo, baita ere, interneten, www.euskadi.net helbidean.
Finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira programan. Mailegu- eta kreditu-kopurua agortzen denean, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri; ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 25a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.
ELKARGI, S.G.R.: www.elkargi.es
Egoitza nagusia:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 90 60
mail: elkargi@elkargi..es
Arabako Lurralde Zuzendaritza:
Posta kalea, 24-1.a
01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945 23 12 12
mail: earaba@elkargi.es
Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza:
Plaza Biribila, 4-2.a
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 423 82 28
mail: ebizkaia@elkargi.es
Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 91 77
mail: egipuzko@elkargi.es
OINARRI, Gizarte Ekonomiarako Bermearen Sozietatea, E.B.S. www.oinarri.es
Egoitza nagusia: Arabako Teknologi Elkartegia. E-3 eraikina, 2. solairua.
Miñao
01510 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945 29 82 80
mail: sgr@oinarri.es
Bizkaiko Ordezkaritza:
Kale Nagusia, 38-8.a esk. Granada eraikina
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 424 87 08
mail: bizkaia@oinarri.es
Gipuzkoako Ordezkaritza:
Idiakez kalea, 13-1.a, 6. bulegoa.
20004 Donostia.
Telefonoa: 943 44 66 60
mail: gipuzkoa@oinarri.es
Bankuak:
Kutxabank, S.A.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
Banco Santander, S.A.
Caixabank, S.A.
Banco de Sabadell, S.A.
Banco Popular Español, S.A.
Bankinter, S.A.
Bankoa, S.A.
Kreditu Kooperatibak:
Euskadiko Kutxa
Caja Rural de Navarra, S.C.C.