Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ikerkuntzako 2012ko Euskadi Sarirako deia egiten duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4639
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/02
  • Argitaratze-data: 2012/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatutako dekretuak 1.3 artikuluan zehazten du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bitartez urtero Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deia egingo dela. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: deialdiaren xedea, sarirako ezarritako zenbatekoaren eguneratzea eta hautagaiak aurkezteko epea, inolaz ere hilabete baino gutxiago izango ez dena.

Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,

Horregatik, honako hau

Agindu honen xedea da azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan arauturiko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2012ko ediziorako deia egitea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Agindu honetan adierazitakoaren arabera emango den sari gordina 40.000 eurokoa izango da. Sarituak, gainera, estatuatxo bat eta bereizgarri bat jasoko ditu, saria emateko ekitaldi publikoan.

Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita.

Deialdiaren eta deialdia arautzen duen dekretuaren testuak lortzeko Interneteko helbidea hau da «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.

  2. Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.

  3. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko, ordainketa-kreditu eta konpromiso-kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira, behin betiko ebazpen garaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Agindu honetan adierazi ez den guztian, azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan xedatutakoak aginduko du.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.