Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 17koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 4277
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/17
- Argitaratze-data: 2012/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abuztuaren 27ko 12/2012 Dekretuaren bidez (abuztuaren 28ko EHAA, 167. zk.), Eusko Legebiltzarra desegin eta 2012ko urriaren 21ean Autonomia Erkidegoan hauteskundeak egiteko dei egin zen, eta indarrean dagoen ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak ezartzen duenaren arabera (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa), alderdi, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek ez dute honako agindu honetan ezarritako mugez gaindiko hauteskunde-gasturik egiterik izango.
Hori guztia dela eta, aipatutako hauteskundeei buruzko Legearen 147.2 artikuluan ezarrita dauden hauteskunde-gastuen mugen baremoak aplikatuta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2012ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez eguneratu ziren zenbateko horiek (irailaren 4ko EHAA, 172. zk.) eta 2011ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetako zuzenbidezko biztanleriari buruz zeuden zifra ofizialak oinarri hartuta (abenduaren 16ko 1782/2011 Errege Dekretua), hautagai-zerrenden hauteskunde-gastuak mugatzeko zenbatekoak ezarri behar dira.
Adierazitakoagatik, hau
Lehenengoa. Arabako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga hirurehun eta berrogei mila, seiehun eta hirurogeita bederatzi koma laurogeita hamabost euro (340.669,95) izango da.
Bigarrena. Bizkaiko hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga bostehun eta bost mila, zazpiehun eta hemeretzi koma laurogeita zortzi euro (505.719,88) izango da.
Hirugarrena. Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako, hauteskunde-gastuen muga seiehun eta laurogeita hamalau mila, hirurehun eta berrogeita hamabost koma hogeita hamabi euro (694.355,32) izango da.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten diren alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteei dagokienez, hauteskunde-gastuen muga milioi bat, bostehun eta berrogei mila, zazpiehun eta berrogeita bost koma hamabost euro (1.540.745,15) izango da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 17a.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2012ko abuztuaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena.
- Ikus: 12/2012 DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.