Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko irailaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda onartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4822
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/10
  • Argitaratze-data: 2012/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuan Teknologia Garbien EAEko Zerrendaren erregulazioa ezartzen da, ingurumenaren ikuspegitik lehentasuna duten teknologiak identifikatzeko eta zerga-politika horietarantz zuzentzeko, bere bi alderdietan: bai zergen arloko neurriekin enpresen ekoizpen-prozesuan teknologia horiek sartzea bultzatuz, eta bai gastuaren politikaren bidez.

Aipatutako dekretuan xedatzen denez, zerrendan sartzeko teknologiak hautatzean, ingurumenaren arloan eskumena duen sailak prospekzio aktiboa egingo du, industriaren arloan eskumena duen sailaren laguntzaz.

Martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuan adierazten den bezala, ingurumenaren arloan eskumena duen sailburuaren aginduz onartu eta eguneratuko dira teknologiak Teknologia Garbien EAEko Zerrendan. Dekretuaren hirugarren artikuluan zehazten den edukia jasoko da, eta laugarren artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Prospekzio aktibo zorrotz bat egin ondoren, aipatutako dekretuaren lehenengo artikuluan ageri den teknologia garbiaren definizioarekin bat datozen teknologia batzuk aurkitu dira; teknologia garbia izango da azken xedetzat ingurumen-hobekuntzaren bat lortzea xede duen edozein ekipamendu edo instalazio; soilik joko dira teknologia garbitzat hobekuntza eragiten duen ekipamendua edo hobekuntza eragiten duten instalazioko osagaiak. Aurkitutako teknologiak bat datoz dekretuaren laugarren artikuluan adierazitako irizpideekin ere.

Hori dela eta, eta Jaurlaritzaren legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak ematen didaten eskumena betez, hau

Agindu honen xedea da eranskinean zerrendatu diren teknologiak onartu eta martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuak arautzen duen Teknologia Garbien EAEko Zerrendan sartzea.

  1. Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren erregulazioa ezartzen duen martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuaren 3.1 artikuluan xedatutakoa betez, teknologiak hautatzeko aintzat hartu diren irizpideak hauek dira:

    Aplikagarria den sektoreetan duen ezarpen-maila: sektorean teknologiak duen ezarpen-maila % 40 baino gutxiagokoa da.

    Teknologiaren transferigarritasuna, ponderazio honen arabera:

    0 eta 10 enpresa artean: 2 puntu.

    10 eta 50 enpresa artean: 4 puntu.

    50 eta 300 enpresa artean: 7 puntu.

    300 enpresa baino gehiago: 10 puntu.

    Gutxieneko inbertsioa: 2.000 euro baino gehiago eta 500.000 euro baino gutxiago.

    5 urte baino gehiagoko amortizazio-aldia, honela kalkulatuta: aparteko inbertsioaren kostua zati urteko aurrezki gehigarriak, ken urteko kostu gehigarriak.

  2. Aurreko atalean zehaztutako hautapen-irizpideak aldatu egin daitezke Teknologia Garbien EAEko Zerrendaren hurrengo eguneraketetan, martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuaren 3.3 artikuluan xedatutako irizpide teknikoetara moldatzeari utzi gabe.

Martxoaren 14ko 64/2006 Dekretuaren 2.2 artikuluak xedatzen duen bezala, organo eskudunari kasuan kasuko zerga-onura eskatu baino lehen, agindu honetan sartutako ekipoetan edo instalazioetan inbertsioak egiten dituztenek Ihobe SAri jakinarazi beharko diote ondoko informazio hau, batzorde teknikoko kidea den aldetik:

Inbertsioa egin duen jardueraren izen soziala eta EJSNa.

Inbertsioaren kokapena.

Ekipoaren identifikazio-kodea eta izena.

Erositako ekipoen kopurua.

Ekipoaren kostu hautagarriak.

Indargabetuta geratzen da Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2006ko ekainaren 30eko Agindua: Teknologia Garbien Euskal Zerrenda onartzen duena.

Lehenengoa. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 10a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.