Arautegia
InprimatuAGINDUA, Herrizaingoko sailburuarena, 2012ko ekainaren 28koa, bingo-joko elektronikoaren araudia onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3347
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/28
- Argitaratze-data: 2012/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Gernikako Autonomia Estatutuaren 10.35 artikuluak eskumena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari kasinoen, jokoen eta apustuen arloan. Eskuduntza horren indarrez onetsi zen, hain zuzen ere, azaroaren 8ko, 4/1991 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duena.
Aipatu legea garatzeko eta bingo-jokoari dagokionez, eman zen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onesten duena.
Bingo-jokoaren araudiaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, zilegi da araudi hori garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak ematea. Eskumen horren bidez egin da araudi hau.
Horiek horrela, bingo-jokoaren araudiak kontuan hartzen du bingo-joko deribatua, bingo-jokoaren modalitateen artean; izan ere, horren bertsio diferituan, bingo elektronikoaren oinarriak ezartzen baititu; hain zuzen ere, agindu honen xede baita.
Edonola ere, otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuan jasotako araudia garatu egin behar da, zertarako eta xehetasunez arautzeko bingo bertsio horren ezaugarri teknikoak, funtzionalak eta operatiboak; izan ere, bingo-joko elektronikoa euskarri elektronikoetan egiten eta kudeatzen da osoki, jokorako terminal informatikoen bidez.
Bingo-joko elektronikoaren funtzionamenduak argia eta gardena izan behar du. Horretarako, sistema horiek kontrolatzeko behar besteko bermeak ezarri behar dira; besteak beste, sistema horiek Administrazioarekin konektatuta egon behar dute denbora errealean.
Agindu honek ezartzen duenez, autonomia-erkidegoetako bingo elektronikoko aretoek, bingo-jokorako baimena dutenek, elkarri konektatuta egon behar dute. Horren helburua da sari komunak eskaintzea, joko modalitate hori erakargarria izan dadin erabiltzaileentzat, bai eta gutxieneko betekizun batzuk ezartzea ere, joko-sistemaren segurtasun eta fidagarritasun teknikoa bermatzeko.
Azken batez, agindu hau eman da Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onesten duen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren Lehenengo azken xedapenean eta araudi horren 45. artikuluan eta artikulu horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia aintzat hartuta, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoan elkarri konektatutako bingo elektronikoko sistemak dituzten zerbitzu-enpresek hitzarmenak egin ahal izango dituzte beste autonomia-erkide batzuetako antzeko enpresekin, zertarako eta elkarri konektatutako sariak eskaintzeko. Hitzarmena izenpetu duten autonomia-erkidegoetako bingo-aretoetako erabiltzaileentzako sarien guztizkoa zenbat izango den zehaztuko da, eta poltsa komun bat eratuko.
Elkarri konektatutako bingo elektronikoko sistemak baimentzeko, eskakizun hauek bete beharko dira:
Bingo-jokoaren partidek ezaugarri komunak izan beharko dituzte autonomia-erkidego guztietan.
Sariak eskuratzeko konbinaketa irabazleak berberak izan beharko dira autonomia-erkidego guztietan.
Beste autonomia-erkidegoetako bingo-joko elektronikoko sistemen eta instalazioen ekipoen azpiegitura teknikoak agindu honen II. eranskinean jasotako elementuak izan beharko ditu gutxienez, bai eta berme- eta segurtasun-maila jakin bat ere, Euskal Autonomia Erkidegoak exijitutakoaren antzekoa gutxienez.
Joko modalitate hori kudeatzen duen erkidegoz gaindiko interkonexio-sistemaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak konexio bat izango du linean, eta konexio horren bidez, kudeaketa-tresnak izango ditu informazio hau eskuratzeko:
Saio bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoan jokatutako zenbatekoak.
Saio bakoitzean interkonexio-sistemaren bidez eskuratutako sariak.
Interkonexio-sistemari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-aretoetan jarri diren sistemak blokeatu ahal izatea.
Kudeatze sistemaren kontrola.
Joko gaietan eskumena duen saileko titularrak baimendu beharko ditu hitzarmenak.
AZKEN XEDAPEN. Indarrean jartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 28a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Agindu honen xedea da bingo elektronikoa antolatzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko arauak onartzea, bingo deribatuaren bertsio gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia onesten duen otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuak arautzen du bingo deribatua.
Bingo elektronikoa, bingo deribatuaren bertsio bat den aldetik, bingo tradizionalean oinarritutako apustu mota bat da, hain zuzen bingo-aretoetan egiten dena, bingo tradizionalean erabiltzen ez diren sistema, euskarri eta ekipo informatikoen bidez. Joko gaietan eskumena duen sailak homologatu eta baimendu behar ditu sistema, euskarri eta ekipo informatiko horiek.
Bingo elektronikoan, jokalariek, euskarri edo kartoi elektroniko deritzen joko-unitateen bidez, partida bat jokatzen dute batera eta aldi berean; horretarako, jokorako terminal edo euskarri elektronikoak erabiltzen dituzte. Saria lortuko dute irabazi-planean aldez aurretik ezarritako konbinazioak osatzen badituzte.
Bingo elektronikora jokatu ahal izango da bingo-areto batean edo, aldi berean, hainbat aretotan, datuak prozesatzeko unitate zentral bat eta bingo-aretoetako areto-zerbitzariak elkarri konektatuz.
Bingo-joko elektronikoa garatuko da araudi honetan jasotako xedapenen arabera, eta ordezko izaeraz, bingo-jokoaren araudian ezarritako arau orokorren arabera.
Bingo elektronikoan jokatzeko, erabiltzaileek kartoi edo euskarri elektronikoak eskuratu beharko dituzte beren kontu elektronikoaren bidez. Jokatzen hasi aurretik, erabiltzaileek kontu elektroniko bat ireki beharko dute, beren jokorako postu elektronikoan eskudirua sartuz. Joko gaietan eskumena duen zuzendaritzak eskudirua ez den beste ordainketa-sistema batzuk baimendu ahal izango ditu; esate baterako, txartel elektronikoak, txartel-sistemak edo helburu bera betetzen duen edozein sistema. Edonola ere, sistema horiek homologatuta egon beharko dute.
Kartoi edo euskarri elektronikoak dira aplikazio edo programa informatiko baten bidez sortutako joko-unitateak. Kartoi edo euskarri elektronikoek zenbaki, serie, balio eta segurtasun-kode bakar bat izan behar dute, eta bingo-kartoi gisara erreproduzituko dira grafikoen bidez bideo-pantailan. Bolak atera ahala jakinaraziko da kartoi horietako zein zenbaki datozen bat ateratzen diren bolen zenbakiekin.
Serie bakoitzeko kartoi guztiak ezberdinak izan behar dira.
Kartoi edo euskarri elektronikoen ageriko balioak ezingo du sei eurotik gorakoa izan.
Bingo elektronikoko partida bakoitzean, kontzeptu guztiengatik, gehienez 200 euro jokatu ahal izango dira.
Bolak aterako dira ausaz ateratzeko sistema informatiko baten bidez. Sistema horrek kontuan hartuko ditu zozketaren zenbakiak, bai eta saria duten konbinazioak ere.
Bingo elektronikoan aritzeko, jokoa segurua eta gardena dela bermatu behar duten joko-sistema batzuk erabiltzen dira. Era berean, behar bezala funtzionatzen duela ere kontrolatu egin beharra dago. Horietara sartu ahal izango du joko gaietan eskumena duen zuzendaritzak. Horretarako, egindako eragiketen erregistroaren gaineko trazabilitate-mekanismoak izan beharko dituzte sistema horiek, eta egindako partida bakoitzaren datuak bildu beharko dituzte; hau da, saldutako kartoi kopurua, salmenten guztizko zenbatekoa, ateratako zenbakiak, saritutako kartoiak eta eskuratutako sarien zenbatekoa.
Ezinbesteko da araudi honen II. eranskinean deskribatutako bingo elektronikoko sistemak eta instalazioak izatea. Joko gaietan eskumena duen zuzendaritzak homologatu beharko ditu sistema eta instalazio horiek.
Bingo-areto bateko bingo-joko elektronikoaren ustiapena aretoaren enpresa titularrari dagokio.
Bingo elektronikoaren jokoa, bingo-areto bakoitzean garatzeaz gain, bingo-areto batzuekiko elkarri konektatuta badago, interkonexioaz arduratuko den zerbitzu-enpresa batek kudeatuko du, eta joko gaietan eskumena duen zuzendaritzaren Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egongo da.
Eskaera egitean, bingo-aretoaren enpresa titularrak idatziz jaso beharko du:
Jarri nahi den jokorako terminal informatikoen kopurua.
Areto-zerbitzaria non jarriko den.
Joko-elementuak eta bingo-joko elektronikoa ustiatzeko behar diren sistema eta instalazioak.
Bingo elektronikorako ekipamendua eta azpiegitura emango duen enpresaren ziurtagiria, joko-programan jasotako konbinazio irabazle guztiak dituena.
Horretarako bereziki atxikitako aretoetan bingo elektronikoan jokatuz gero, eskaerarekin batera lokalaren planoa aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek egina. Horretan azaldu beharko da non dauden jokorako terminal informatikoak eta areto-zerbitzaria eta segurtasun-araudi teknikoaren eskakizunak betetzen direla ziurtatuko da.
Bingo elektronikoa hainbat bingo-aretotan aldi berean ustiatzeko, beharrezkoa izango da joko eta ikuskizun gaietan eskumena duen zuzendaritzaren baimena izatea, interkonexioaz arduratuko den zerbitzu-enpresak eskaera egin aurretik.
Horretarako, aurreko artikuluak aipatu bingo-areto bakoitzari dagokion informazioa eta dokumentazioa emateaz gainera, interkonexio-sistemaren berariazko elementuen xehetasunak ere eman beharko dira eta unitate zentrala eta interkonexio-sistemaren laguntzako unitatea non jarriko diren adierazi beharko da.
Bingo-areto bakoitza zenbait bingo elektronikoko interkonexio-sistemari atxikita egon ahal izango da. Dena den, areto bakoitzak mendekotasunik gabe funtzionatuko du, bingo-joko elektronikoaren araudia onartzen duen aginduaren xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoari kalterik egin gabe.
Bingo elektronikoa bingo-areto batean edo, aldi berean, zenbait aretotan ustiatzea baimentzen duen ebazpenak, gutxienez, xehetasun hauek jasoko ditu:
Bingo elektronikoa ustiatzeko baimenaren titularra.
Horretan jokatzeko baimena duten bingo-aretoen zerrenda.
Bingo elektronikorako baimena duten postuen guztizko kopurua eta bingo tradizionalerako gordetako postuen guztizko kopurua.
Bingo-aretoan edo aretoetan jarriko diren jokorako terminal informatikoen kopurua. Terminalak areto batean baino gehiagotan jarriz gero, areto bakoitzean jarriko diren terminalen kopurua.
Zer sistema informatiko erabiliko den eta non jarriko den areto-zerbitzaria edo zerbitzariak eta datuak prozesatzeko unitate zentrala, halakorik badago.
Joko-programa zer artxibategitan dagoen.
Bingo elektronikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-arauak.
Hasiera-data.
Joko-programari edo bingo elektronikoa ustiatzeko baimen-ebazpenaren edukiari eragingo dion funtsezko edozein aldaketa egin aurretik, baimena lortu beharko da; horretarako, joko gaietan eskumena duen zuzendaritzak ebazpena eman beharko du.
Joko-programa osatzen dute sari kategoria guztiek, sari kategoria bakoitzari esleitutako ehunekoek, sarituko diren konbinazioen osaerak eta sariak lortzeko baldintzek.
Bingo elektronikoaren sisteman joko-programari edo baimen-ebazpenaren edukiari eragiten ez dion aldaketaren bat eginez gero, joko gaietan eskumena duen sailari aldaketa horren berri eman beharko zaio, noiz eta aldaketa egin baino hamar egun lehenago.
Interesdunari entzun ondoren, bingo elektronikoa ustiatzeko baimenak ezeztatu egingo dira, baldin eta jokorako elementuetan eta sistema eta instalazioetan irregulartasunen bat aurkitzen bada edo jokoari, jokatutako eta apustuan jarritako zenbatekoei, emandako sariei edo jokatutako zenbatekoen itzultzeei buruzko datuak zehatzak edo egiazkoak ez direla ikusten bada.
Araudi honen 4. artikuluan jasotako ordainketa-bideak erabiliz, kartoi edo euskarri elektronikoak eskuratu dituzten pertsonek jokatu ahal izango dute bingo elektronikoan.
Kartoi elektroniko bat erosten duenak eskubidea izango du dagokion partidan jokatzeko, sariak kobratzeko, hala badagokio, eta kartoia eskuratzean ordaindutako zenbatekoa atzera jasotzeko, hala dagokion kasuetan.
Terminal elektroniko bakoitzari jakinaraziko zaio noiz hasiko den kartoien salmenta.
Terminal bakoitzean, areto bakoitzaren informazio-sistemaren bidez jakinaraziko da zenbat denbora duten jokalariek kartoiak eskuratzeko.
Partida hainbat aretotan egiten bada, datuak prozesatzeko unitate zentralak areto guztietako zerbitzariei emango dizkie kartoi elektronikoak, jasotako eskaeren ordenaren arabera.
Salmentarako denbora igaro ondoren, ezingo da kartoirik saldu. Hortaz, kartoien ordena-aldaketarik ez da gertatuko, jasotako eskabideen arabera.
Partida berean, ezingo dira bi kartoi berdin saldu.
Kartoien salmenta amaitu ondoren, jokalariei jakinarazi egingo zaie, terminal elektronikoen eta areto bakoitzaren informazio-sistemaren bidez, zenbat kartoi saldu diren, bai eta zein den eskaintzen diren sarien zenbatekoa ere.
Hori egin ondoren, partidari ekingo zaio.
Bolak aterako dira ausaz ateratzeko sistemaren bidez.
Ateratako bolen zenbakiak, automatikoki eta elektronikoki, ezabatuko dira, jokalariek eskuratutako kartoietan. Eta terminal elektronikoen eta informazio-sistemaren bidez, honen berri emango da: kartoi horien aurrerapena, ateratako bolen ordena, zenbakien segida eta eskuratutako sariak. Horri kalterik egin gabe, sistema teknikoak bestelako mekanismo osagarriak ezarri ahal izango ditu. Mekanismo horien bidez, erabiltzaileek, partidan parte hartzeaz gain, eskuz zirrimarratu ahal izango dituzte sistemak fisikoki erreproduzitzen dituen kartoiak. Edonola ere, irabazitako saria egiaztatzeko euskarri ofizial bakarra kartoi elektronikoa izango da.
Sari bat eskuratzean, partidak amaitu arte jarraituko du, sari horri dagokion informazioari kalterik egin gabe. Jokorako sistemek edo instalazioek eman beharko dute informazio hori.
Horretarako, joko-terminal bakoitzak argi-sistema bat izango du agerian. Sistema hori sariak lortzean aktibatuko da, eta irabazitako zenbatekoa automatikoki sartuko du erabiltzailearen kontuan.
Batez bestean, partidek ezingo dute 30 segundo baino gutxiago iraun, eta ezingo dira hirurogei partida baino gehiago egin ordu batean.
Partida amaituko da jokalari batek edo batzuek kartoi bateko edo batzuetako zenbakiak osatzean edo saria duten konbinazio guztiak ateratzean.
Partida bat hasi aurretik, bertan behera uztera bultzatzen duen akats edo matxuraren bat gertatzen bada sistema teknikoan edo araudi honetako elementuren batean, jokalariek eskubidea izango dute kartoi elektronikoak erostean erabilitako zenbatekoak atzera jasotzeko.
Akatsa edo matxura gertatzen bada partida hasi ondoren eta ezin bada jokoa behar bezala egin, partida bertan behera utzi beharko da eta jokalariei itzuli egin beharko zaizkie apustuan jarritako zenbatekoak. Jokalariei ez zaie apustuan jarritakoa baino gehiago atzera emango.
Interkonektatutako bingo elektronikoari dagokionez, akatsek edo matxurek interkonektatutako aretoetako baten sistemei edo elementuei eragiten badie eta gainerako aretoetan partida egin edo partidarekin aurrera jarraitu ahal bada, matxura duen aretoko partida bertan behera utziko da, eta jokalariei apustuan jarritako zenbatekoak itzuliko zaizkie. Gainerako aretoetan, partida egiten jarraituko dute.
Konbinazio irabazleak izateko, kartoi edo euskarri elektronikoko zenbakiek kokapen jakin bat izan behar dute, bingo elektronikoaren jokorako sistemak ezartzen duenaren arabera.
Bingo-joko elektronikoaren sistemaren enpresa fabrikatzaileak edo hornitzaileak zehaztuko du zein diren konbinazio irabazleak. Konbinazio horiek jasota geldituko dira joko gaietan eskumena duen sailaren homologazio-ebazpenean. Edonola ere, erabiltzaileek erraz eskuratuko ahal izango dituzte joko-terminalen bidez irabazi-plana edo konbinazio irabazleak.
Konbinazio irabazleak aldatuz gero, joko gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari eman beharko zaio aldaketa horren berri, noiz eta konbinazio horiek bingo-joko elektronikoan sartu baino hamar egun natural lehenago.
Egingo diren partidetan guztira banatuko diren sarien ehunekoa joko-terminal guztietan kartoi elektronikoen salmentaren bidez bildutako zenbatekoen % 70 izango da gutxienez.
Interkonektatutako bingo elektronikoari dagokionez, aurreko idatzi-zatian ezarritako ehunekoaren % 40 erabiliko da gutxienez bingo-areto bakoitzeko sarietarako.
Edonola ere, sarietarako erabiliko den gutxieneko ehunekoak agerikoa izan beharko du, eta argi eta garbi adierazi beharko da harrera-zerbitzuan, bai eta bingo elektronikoa egiten den aretoan ere.
Sariren bat lortuz gero, dagokion terminalaren bidez jakinaraziko zaio saria lortu duen jokalariari.
Jokoan den sariren batean konbinazio irabazle bat baino gehiago badaude aldi berean, gutxienez bermatu egingo da sarien zenbatekoa bidezko moduan banatuko dela konbinazio horiek lortu dituzten jokalarien artean.
Lortutako sariak sari horiei dagozkien kredituen bidez pilatu ahal izango dira jokalariaren kontu elektronikoan (araudi honen 4. artikuluan aipatzen da kontu elektronikoa).
Saldo erabilgarria kontu horretan egongo da eta jokalariek edozein unetan eskatu ahal izango dute kobratzeko.
Sariak eskudirutan kobratuko dira edo, bestela, txeke adostu bidez, betiere jokalariak kobratzeko bide horrekin bat datorrela esaten badu aldez aurretik.
Sari mota hauek ezarri dira:
Apustu kopuru jakin baten araberako saria. Sariaren balioa jokalariek apustuan jarritako zenbatekoekiko proportzionala da. Zozketa bakoitzean bildutako guztizko zenbatekoa oinarri hartuta, bingo elektronikoa ustiatzeko baimena duen enpresak ehuneko jakin bat proposatuko du sari horientzat.
Zenbateko finkoko saria. Sariaren balioa aldaezina eta zehatza da, eta enpresa edo erakunde baimendunak proposatuko du. Edonola ere, sari hori atera beharko da batera bildutako zenbatekoetatik, joko-terminal guztietan kartoi elektronikoak saltzearen ondorioz.
Bingo elektronikoa ustiatzeko baimena duen enpresak edo erakundeak sarien ezaugarriei eta sariak lortzeko moduei buruzko arauak ezarri ahal izango ditu, aldez aurretik ezarritako denbora zati edo sekuentzia bati dagokionez.
Bingo elektronikoa eta bingo-joko tradizionala bereizirik egingo dira.
Bingo-aretoan, joko elektronikoetarako terminalak joko-areto barruan edo kanpoan instalatu eta erabili ahal izango dira, edo behar bezala egokitutako aparteko aretoetan, behar beste joko modalitate batzuei eragozpenik egin gabe; edonola ere, kontrol- eta harrera-zerbitzuaren ondoren instalatuko dira.
Areto bakoitzean instalatuko diren joko elektronikoetarako terminalen kopuruaren araberakoa izango da bingo-aretoaren guztizko edukiera, bingo-jokoaren araudiaren 5. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Bingo elektronikoa ustiatzeko baimena duten aretoek panel argidunak izan beharko dituzte, areto osoan ikusteko modukoak. Bertan, areto barruan zer bingo mota dauden jakinaraziko da.
Joko modalitate horren publizitate- eta sustapen-araubidea bingo-jokoaren araudian jasotakoa da.
Bingo-areto bakoitzean, bingo-joko elektronikoaren arauei buruzko jarraibideak egongo dira erabiltzaileen eskura Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan.
Bingo elektronikoan jarduteko ordutegia bat etorriko da oro har bingo tradizionaleko aretoen ordutegi baimenduarekin. Nahiz eta areto berean bingo tradizionalik ez egon, bingo elektronikoan jokatu ahal izango da, eta alderantziz.
Bingo elektronikoaren datuak prozesatzeko Unitate Zentrala.
Bingo-joko elektronikoa abian jartzeko beharrezkoa da datuak prozesatzeko unitate zentrala; hori ezinbestean eta etengabe konektatuta egongo da bingo-areto guztietako zerbitzariekin.
Bingo elektronikoaren datuak prozesatzeko unitate zentralak sistema informatikoa izan beharko du jokoa kudeatzeko eta kontrolatzeko. Unitate hori euskarri tekniko, elektroniko eta informatikoa izango da, eta eragiketa hauek erregistratu eta kontrolatuko ditu: kartoi-euskarriak eskuratzea eta sariak kobratzea; bolak automatikoki eta ausaz ateratzeko sistema baten bidez bolak ateratzea, partidari dagokion zenbaki-segida kontuan hartuta; sarien zenbatekoak zehaztea, partida bakoitzean kartoien salmentaren bidez bildutako diruaren arabera; jokoan zer kartoi dauden jakinaraztea joko-terminal guztiei; konbinazio irabazleak jakinaraztea; saritutako kartoiak egiaztatzea; dagokion joko-terminalak partida bakoitzean zer sari lortuko duen ezartzea; sortutako informazioa jasotzea, informazioa sortu bezain laster; eta informazioa artxibatzea, aztertzeko eta estatistikak egiteko.
Unitate hori prestatuta egon beharko da teknologiaren aldetik, igorritako datu guztien segurtasun-kopiak gordetzeko hirurogei egunez, gutxienez.
Datuak prozesatzeko Unitate Zentralak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du eta bigarren bat izan beharko du, edozein arazo dela medio unitatea zerbitzuz kanpo gelditzen bada, abian jar dadin.
Edonola ere, datuak prozesatzeko Unitate Zentralaren eta areto bakoitzeko zerbitzarien arteko informazioa transferitzen dela bermatu beharko da, ezinbesteko baldintza baita hori bingo-jokoaren modalitate horretan aritzeko.
Halaber, sistemak bide eman behar du jokoaren kontrol eta ikuskapen-zerbitzuek edozein unetan jokoa behar bezala dabilela egiazta dezaten, bai eta datuak prozesatzeko unitate zentrala, areto-zerbitzaria edo bingo-aretoetan jarritako jokorako terminal informatiko batzuk edo guztiak automatikoki blokea daitezkeela egiazta dezaten ere; joko gaietan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpen batek exiji dezake elementu horiek blokeatzea, hain zuzen.
Sistemak abian egon beharko du bingo-aretoak irekita dauden denbora guztian, bingo-aretoak bingo elektronikoaren sarearekin konektatuta egon daitezen eta beren jardunaren jarraitutasuna eta segurtasuna bermatuko duten bitarteko teknikoak izan ditzaten.
Jokoaren fidagarritasuna eta gardentasuna uneoro bermatzeko, hainbat segurtasun-maila egongo dira.
Bingo elektronikoko areto-zerbitzariak.
Bingo-areto baimendun bakoitzak areto-zerbitzari bat izan beharko du eta horrek ekipo informatiko bat izango du, honela osatuta dagoena: hutsegiteak toleratzen dituen hardwarea eta etenik gabe elikatzeko sistema, hain zuzen, jokoa kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema instalatuta duena.
Joko gaietan eskumena duen zuzendaritzaren ikuskapen-zerbitzuaren esku egon beharko dute routerraren, ordenagailuen eta sistema eragilearen sarbide-gakoak, bai eta datu-baseen eta programen administratzailearen kontuen sarbide-gakoak ere.
Areto-zerbitzariak izango du aretoan jokoa kudeatzen eta kontrolatzen duen sistema informatikoa. Sistema hori euskarri teknikoa eta informatikoa izango da, eta eginkizun hauek izango ditu:
Kartoiak saltzeko eta sariak ordaintzeko euskarriak eskuratzearekin lotutako eragiketak erregistratzea eta kontrolatzea.
Partida bakoitzean jokalariek erosten dituzten kartoi elektronikoak joko elektronikoetarako terminalei esleitzea. Kartoi elektronikoetan, partidan zer bola ateratzen diren adieraziko da.
Partida osatzen duen zenbaki-segidarekin bat datozen bolak hartzea. Sistema zentralak ausaz aterako ditu bola horiek.
Partida osatzen duen zenbaki-segidarekin bat datozen bolen berri ematea jokorako terminal informatikoei.
Banatzekoak diren sarien zenbatekoak jakinaraztea jokorako terminal informatikoei. Zenbateko horiek sistema zentralak zehaztuko ditu, partida bakoitzean kartoien salmentaren bidez bildutako diru kopuruaren arabera.
Aretoko joko elektronikoetarako terminaletan jokatzen ari diren kartoietako batek jokoan diren sarien konbinazio irabazleren bat lortzen duen kontrolatzea, bai eta jokorako terminal informatiko bakoitzari zer sari esleitu zaizkion kontrolatzea ere.
Datuak prozesatzeko unitatearekin komunikazioa etenez gero, partida eta likidazioa berez bertan behera geldituko dira aretoan. Aretoko terminalei mezu bat bidaliko zaie, partida bertan behera gelditu dela esateko, bai eta ordura arte lortutako sariak eta terminalean edo terminaletan likida dezatela esateko ere.
Joko-aretoko terminal informatikoek sortzen duten informazioa erregistratzea, informazioa sortzen den unean bertan.
Horretarako, bingo-aretoek komunikazio-sare egoki bat izan beharko dute, bai eta beharrezko bitarteko informatikoak ere.
Jokorako terminal informatikoak.
Banakako euskarri informatikoak dira. Haien bidez, jokalariek kartoi elektronikoak eskuratzen dituzte, bingo-jokoaren modalitate horretan parte hartzen dute eta areto-zerbitzariak eta datuak prozesatzeko unitate zentralak bingo-jokoaren modalitate hori abian denean sortzen duten informazio guztia jasotzen dute.
Joko elektronikoetarako terminal bakoitzak mekanismo bat izan beharko du kartoiak saltzeko eta sariak kobratzeko euskarria identifikatzeko.
Halaber, bingo elektronikoko terminalak informazio osoa eta xehea eman beharko die jokalariei eskuratutako kartoi kopuruari buruz, bai eta erabilgarri duten kredituari buruz ere. Kredituak behera egingo du jokalariek kartoi elektronikoak erosten dituzten bakoitzean, erosten dituzten kartoi elektronikoen kopuruaren arabera, eta gora egingo du jokalariek konbinazio irabazle bat eskuratzen duten bakoitzean.
Terminalak areto-zerbitzariari lotuta egon beharko du eten gabe. Hala ez bada, argi eta garbi adierazi beharko da terminala ez dabilela.
Komunikazio-sistema.
Aretoa komunikazio-sistema baten bidez komunikatuko da bingo elektronikoaren datuak prozesatzeko unitate zentralarekin. Komunikatzeko sistemek bermatu egin beharko dute joko-sistema horren komunikazioa. Edonola ere, backup-linea bat egon beharko da beti.
Areto barruko komunikazioa, bai eta areto-zerbitzariaren eta datuak prozesatzeko unitate zentralaren arteko komunikazioa ere, informazioa segurtasunez erabiliko dela bermatuko duten segurtasun-protokoloak erabiliz egingo da.
Komunikazio-sistemak uneoro bermatu beharko du datuak prozesatzeko unitate zentralera eta aretora telematikoki sartu ahal izatea, bai eta joko gaietan eskumena duen zuzendaritza langileak eta lurralde historikoetako foru aldundietako langileak beste edozein elementu aktibotara sartu ahal izatea ere. Halaber, komunikazio-sistemak teknologiaren aldetik aurrera egingo duela bermatu beharko da.
Transakzio ekonomikoak.
Transakzio ekonomikoak egingo dira kutxa-sistema seguru eta zentralizatu baten bidez. Sistema horrek kobrantza eta ordainketa-mekanismoak babestu behar ditu, eta informazio hori biltzen eta trazabilitatea ahalbidetzen duen datu-basea segurtasunez kudeatuko dela bermatu.
Sistema egiaztatzea eta kontrolatzea.
Bingo elektronikoaren joko-sistemak bide eman behar du bingo elektronikoaren zerbitzari nagusia eta joko gaietan eskumena duen Administrazioaren organoen ekipo informatikoak denbora errealean eta modu seguruan elkarri lotuta egon daitezen administratiboki eta fiskalki, zertarako eta sisteman erregistratutako informazio osoari buruzko edozein kontsulta egiteko. Konexio horrek erabilgarri egon beharko du aretoak abian eta publikoari zabalik dauden bitartean.