Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretan instrukzioa egiteko eskumena duten organoak zein diren zehaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 3740
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/14
  • Argitaratze-data: 2012/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 12.2 artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio laneko legeriaren arloko Estatuko legeak betearaztea, bere gain hartuz Estatuak lan-harremanen inguruan gaur egun dituen ahalmenak eta eskumenak; bai eta, Estatuko goi-ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatzeko, gidatzeko eta zaintzeko ahalmena ere, lan-arloko legegintza betearazteko, lan-baldintzak gizartearen garapen eta aurrerapen mailaren araberakoak izan daitezen, langileen kualifikazioa eta prestakuntza integrala sustatuz.

Bestalde, bakarreko eskumena izan gabeko gaietan Estatutu honek 20.4 artikuluan Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkion betearazte-egitekoek administratzeko ahalmena hartzen dute, eta baita zerbitzuak antolatzeko barne-araudiak ematekoa ere, hala dagokionean.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuak lan-arloko arau-hausteen zehapenak ezartzeko eskumena Sailaren hainbat erakunderi esleitzen dio, lurralde eskumenaren eta administrazio-zehapen motaren arabera.

Aipatu dekretua indarrean sartu eta gero, lan-arloko arau-hausteen araubidean aldaketa handiak gertatu dira.

Honela, ekainaren 3ko 772/2011 Errege Dekretuaren bidez, Lan-arloko arau-hausteengatik zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio-espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua aldatu da; honela, 18. artikulua berridatzi da, eta bertan dio Autonomia Erkidegoei dagokiela zehapen-espedienteei instrukzio- eta antolaketa-egintzak burutzeko erakunde eskudunak zein diren zehaztea.

Aipatu aldaketak Konstituzio Epaitegiaren otsailaren 16ko Epaian du jatorria, izan ere, epai horretan aipatu araudiaren 18.3 artikuluaren konstituzio-kontrakotasuna deklaratu zen, ikuskatzailea zehapen-prozeduren instrukzio-egile bilakatzen baitzuen, eta honela, zehapen-prozeduren instrukzio-egilea zehazteko Autonomia Erkidegoen eskumena urratzen.

Halaber, aipatu ekainaren 3ko 772/2011 Errege Dekretuak Lan-arloko arau-hausteengatik zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio-espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren idazkera aldatzen du, eta zehapen-aktek ebazteko eskumena duen organoa eta zehapen-espedienteei instrukzio- eta antolaketa-egintzak burutzeko eskumena duen organoa islatu beharra ezartzen.

Bestalde, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoari Funtzio Publiko Ikuskatzailearen, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren arloko egitekoak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa onartzeko ekainaren 28ko 138/2011 Dekretuaren bidez, ekainaren 24ko 895/2011 Errege Dekretuan ezarritako moduan, transferentzia hori Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen du.

Aurretik esandako guztiaren ondorioz, argi dago lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretan instrukzioak egiteko eskumena ematea zehaztu beharra dagoela.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuaren 2.A artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, sail horretako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan xedatutako eskumenak gauzatzea.

Honela bada, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokio sail horren ordezkaritza, zuzendaritza, kudeaketa eta ikuskaritza egitea, baita bere sailaren arloetako administrazio xedapen orokorrak eta ebazpenak ematea ere.

Azkenik, martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuaren Azken Xedapenetatik Lehenengoan xedatutakoaren arabera, aipatu dekretua garatzeko behar diren xedapenak emateko gaitua dago Enpleguko sailburua.

Beraz, eta aurretik azaldutako guztiarengatik,

Lehenengoa. Lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretan instrukzioa egiteko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko organoak zein diren zehaztea, Lan-arloko arau-hausteengatik zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio-espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onartua, zeinaren ondorioz, ondokoa ezartzen baita:

  1. Lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretako instrukzioa Lan Zuzendaritzako Aholkularitzako arduradunari egokituko zaio, zehapena ezartzeko eskumena Laneko Zuzendaritzari, Laneko Sailburuordetzari edo Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokionean.

  2. Lan-arloko arau-hausteak direla eta, zehapen prozeduretako instrukzioa lurralde-ordezkaritza bakoitzeko Zehapen Unitateari dagokion Aholkularitza Juridikoaren arloko arduradunari egokituko zaio, zehapena ezartzeko eskumena lurralde-ordezkaritza horiei dagokionean.

    Bigarrena. Lehenengo puntuan zehaztutakoaren arabera, instrukzio-egile izendatutako pertsonak ez daudenean, eri daudenean edo halakorik ez dagoenean, pertsona hauei egokituko zaie aipatu zehapen-prozeduretan instrukzioa egitea:

  1. Dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzako aholkulari juridiko bat, zehapena ezartzeko eskumena lurralde-ordezkaritza horiei dagokienean.

  2. Laneko Zuzendaritzako aholkulari juridiko bat, zehapena ezartzeko eskumena Laneko zuzendaritzari, Laneko Sailburuordetzari edo Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokionean.

    Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 14a.

    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

    MARÍA Gemma ARÁNZAZU Zabaleta Areta.