Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 30ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren egiturari buruzko Agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 2631
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/30
- Argitaratze-data: 2012/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Agindu honen bidez aldatu egiten da Ertzaintzaren egitura onartzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 17ko Agindua (2011ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.), Ertzaintzak ematen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko asmoz.
Horretarako, honako aldaketa hauek egin dira orain arte indarrean zegoen egituran:
Ertzaintzaren hainbat atalen zerbitzura aritzeko duen zeharkako funtzionaltasuna kontuan hartuta, Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Atalari atxikita zegoen Euskarri Operatibo eta Teknikoko Unitatea zuzenean Ertzaintzaren Burutzaren menpe egotera pasatzen da.
Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Atalari atxikitako lurralde-burutzetatik honako arlo hauek bereizi egiten dira: Plangintza eta Kudeaketa, Ikerketa Kriminala eta Azterketa Kriminala.
Plangintza eta Kudeaketa arloa, kalitatea kudeatzeko sistemari lotutako prozesuak beste unitate batzutara zabaltzen direlako; beraz, eginkizun horiek Ertzaintzan ezarrita dagoen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eskumena eta erantzukizuna duen alorrari dagozkio, hau da, Ikuskaritza eta Administrazio Atalaren Administrazio Unitateari.
Ikerketa Kriminala eta Azterketa Kriminala arloa, eginkizun horiek egun Krimen Gaietarako Poliziaren Ataleko Krimen Gaietarako Guardiako Ikerketa Unitateak egiten dituelako.
Azkenik, Lehergailuen Unitatea, Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Atalari atxikita zegoena, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Ataleko Babeserako eta Ekintzetarako Baliabideen Arlora pasatzen da.
Aurrekoaren ondorioz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera,
Bere eginkizun nagusia da betiere Herrizaingo Saileko zuzendaritza-organoek emandako jarraibideen arabera Ertzaintzako atal, lurralde-unitate, unitate eta/edo sekzioen ekintzetarako agintea betetzea eta horien guztien jarduera operatiboaren zuzendaritzan, koordinazioan eta ikuskapenean erantzukizuna bere gain hartzea.
Horretarako, irizpide eta jarraibide polizialak eman eta segurtasun-premiei erantzuteko estrategiak planifikatuko ditu. Halaber, atalen eta unitateen helburu operatiboak eta kudeaketa-helburuak ezarri, berorien emaitzak ebaluatu eta prestakuntzan eta baliabide materialen arloan dauden beharrak identifikatuko ditu.
Orobat, Herrizaingo Saileko zuzendaritza-organoei aholku emango die segurtasun publikoaren arloan eta Ertzaintzarekin zerikusia duten alderdi guztietan.
Ertzaintzaren Zuzendaritzak Ertzaintza ordezkatuko du ekitaldi publiko eta pribatuetan zein erakunde arteko kanpo-harremanetan.
Euskarri Operatibo eta Teknikoko Unitatea Ertzaintzaren Burutzara atxikitzen da. Herritarren segurtasun- eta ikerketa- eta informazio-zereginak burutzeko laguntza operatiboa eta teknikoa ematea da unitate horren eginkizun espezifikoa.
Ertzaintzaren Zuzendaritzari haren zuzendaritza-eginkizunen ohiko kudeaketan zuzeneko laguntza emateko ardura duen unitatea da. Orobat, giza baliabideen, baliabide materialen eta azpiegituren esparruetan planak proposatzeko ardura izango du eraginkortasunik handiena bilatzeko eta Ertzaintzak Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiarekin ohiko solaskidetza lortze aldera, eremu horren barruan sartuta dauden langile guztien kudeaketarako, baita Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzarekin ere, ohiko materialei eta hornigaiei, ibilgailuei, instalazioei eta sistemari eta material informatikoari loturiko baliabideen kudeaketarako. Bestetik, elkarrizketarako organoa ere izango da, hain zuzen, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzarekin eta segurtasun-arloan ardura duten beste erakunde eta instituzio batzuekin.
Bere eginkizun nagusia Ertzaintzaren zerbitzu guztien etengabeko hobekuntza da. Asmo horrekin, ebaluazio eta berrikuspen-jarduerak burutuko ditu eta beroriek garatzean Segurtasun Sailburuordetza jakinaren gainean jarri eta lagunduko du, baita polizia-egitekoaren antolaketa eta objektibazio-prozedurak kalitate-estandarren arabera aplikatzean ere.
Bere ardurapean dago Kalitatea Kudeatzeko Sistema garatzea eta Ekintzetarako Zuzendaritzari eta atalak mantentzen laguntzea, baita Ertzaintzaren zerbitzuen ikuskapena sustatu, koordinatu eta garatzea ere. Orobat, premiak detektatu eta Ertzaintzaren unitateentzat prestakuntza-planak garatzeko irizpideak proposatuko ditu, zeinak Euskal Herriko Polizia Ikastegira igorriko baitira.
Ematen zaizkion azterlanak egiteaz arduratuko da interes polizialeko gaiei buruzkoak badira.
Ertzaintzaren Lurralde Burutzak.
Lurralde Historiko bakoitzean daude kokatuta eta lurralde bakoitzean beren eskumenekoak diren ertzain-etxe, sekzio eta zerbitzuek burutzen dituzten herritarren segurtasuneko polizia-jarduerak planifikatu, koordinatu eta zuzentzea da beren helburua.
Beren eginkizunak betetzeko, Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema gainbegiratu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren langileak eta zerbitzuak izango dituzte, baita premiazko giza baliabideak eta baliabide materialak ere.
«Laugarren artikulua. Aldatuta geratzen da Ertzaintzaren egiturari buruzko Aginduaren I. eranskinaren III.1 atalaren («Herritarren Segurtasuna») 1.1 puntua («Ertzain-etxeak»). Aurrerantzean, honela geratuko da:
Beren eginkizuna da dagokien lurralde-eremuan herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea, horretarako, polizia-jarduerak planifikatuz eta garatuz. Hona hemen beteko dituzten zereginak: ordena publikoa eta herritarren segurtasuna prebenitu, mantendu eta, hala badagokio, berrezartzea; trafikoaren eta bide-segurtasunaren zaintza eta kontrola; erakundeen zaintza eta jagoletza, zuzenean zein Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeen artean zaintzaren eta atxilotuak, presoak eta zigortuak garraiatzearen ardura duten segurtasun pribatuko zerbitzuei laguntza emanez.
Berari dagozkio alorreko jarduerak koordinatu eta gainbegiratzeko zereginak, bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistemaren kontrola eta esleituta dituen giza baliabideen eta baliabide materialen plangintza. Halaber, mehatxupean edo arriskuan dauden pertsonentzako segurtasun-zerbitzuak egiteko ardura du.
Erreskate eta Laguntza Taktiko Polizialaren Unitatea.
Istripuetan, hondamendietan eta lazeria publikoetan parte hartzea du helburu.
Airetiko babesa ere emango die ataletako unitateei eta zerbitzuei, prenbentzio, ikerketa edo esku-hartze lanetan.
Larrialdietako zerbitzuei ere laguntza emango die.
Esku-hartze Unitatea.
Ertzaintzaren beste unitate batzuei segurtasun handiko estaldura emateko eginkizunak ditu.
Txakur Unitatea.
Bere eginkizun espezifikoa Ertzaintzaren beste unitate batzuei txakurren bidezko laguntza ematea da.
Babes eta Segurtasuneko Unitatea.
Bere eginkizun espezifikoa agintari edo goi-kargudun izaera duten edo izan duten pertsona jakin batzuei eta mehatxatutako pertsonei babes espezializatua eskaintzea da, baita enpresa pribatuek ematen duten zerbitzu hori kontrolatzea ere.
Eraikinen segurtasuna.
Bere eginkizun espezifikoa eraikin eta instalazioetan segurtasun-zerbitzuak ematea da, haiek duten interes bereziagatik edo arriskuagatik hala behar dutenean, baita enpresa pribatuek ematen duten zerbitzu hori kontrolatzea ere.
Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea.
Bere eginkizun espezifikoa da izaera nuklear, erradiologiko, bakteriologiko edo kimikoa duten gai leherkorrak edo lehergailuak neutralizatu behar diren egoeretan esku hartzea.
Bere eginkizun nagusiak dira erakunde terroristek egindako delituak ikertzea eta jazartzea, baita informazioa biltzea, tratatzea eta aztertzea ere, baldin eta informazio hori askatasunez baliatzearen eta pertsonen segurtasunaren kontrako mehatxuei aurrea hartzeko eta ordena eta segurtasun publikoa bermatzeko interesgarria bada.
Bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema gainbegiratu eta kontrolatzeko behar diren langileak eta zerbitzuak izango ditu, baita horretarako premiazkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzeko ere.
Eginkizun horiei erantzuna emateko honako unitate eta zerbitzuak ditu:
Ikerketa Unitatea.
Talde edo erakunde bortitz eta terroristek egindako arau-hauste penalen ikerketa antolatzea, kudeatzea eta zuzentzea da bere eginkizun espezifikoa. Bere egitura egoitza nagusi batek eta lurralde-egoitzek osatzen dute. Lurralde-egoitzak Lurralde Historiko bakoitzean kokatuta daude.
Informazio Unitatea.
Terrorismoari aurrea hartzeko eta ordena eta segurtasun publikoa mantentzeko interesgarria den informazioaren bilketa, tratamendua eta azterketa antolatzea, kudeatzea eta zuzentzea da bere eginkizun espezifikoa. Bere egitura egoitza nagusi batek eta lurralde-egoitzek osatzen dute. Lurralde-egoitzak Lurralde Historiko bakoitzean kokatuta daude.
Koordinazio Unitatea.
Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Atalaren arduradunei laguntza ematea da bere eginkizun espezifikoa, hain zuzen, Ertzaintzaren unitateek erakunde bortitz eta terroristei buruz egindako ikerketa eta informazioarekin loturiko irizpide operatiboak koordinatu eta gainbegiratzeko zereginetan. Halaber, erakunde terroristei buruzko ikerketa- eta informazio-arloan beste polizia eta erakunde batzuekiko koordinazio- eta lotura-eginkizunak betetzen ditu.
Bestetik, Terrorismoaren aurkako eta Informazioko Atalean giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzeko eginkizuna du.
Errekurtsoak. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio Herrizaingoko sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean. Bi kasuetan errekurtsoak jartzeko epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 30a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.