Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen mendekotasun organikoa eta funtzionala zehazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: ---
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 2630
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/28
- Argitaratze-data: 2012/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa
Testu legala
Bai Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuak, bai Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuak, xedapen iragankor bana dute, eta xedapen horien arabera, Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileek organikoki Baliabide Orokorren Zuzendaritzapean jarraituko dute, eta funtzionalki Zuzendaritza horren menpean eta Giza Baliabideen Zuzendaritzapean, harik eta poliziako unitate eta zentroetako buruen mendekotasun funtzional esklusiboa gauzatzen den arte.
Arau hori jasotzen zuen xedapenaren izaera kontuan izanik, ulertzekoa da langile horien mendekotasun organiko eta funtzionalari buruzko arauaren iraupena edo ultraeraginkortasun iragankorra arautzen zela. Izan ere, mendekotasun hori araubide berriak arautu zuen, edo gutxienez mendekotasun berria erabakitzen zuen, alegia, organikoki orduko Baliabide Orokorren Zuzendaritzapean jarraituko zutela, eta funtzionalki Poliziako unitate eta zentroetako buruen mendean, baina erabaki horren ondorioak geroko uzten ziren, egitura-dekretuaren garabiderako, eta horretarako, Herrizaingoko sailburua generikoki gaituta zegoen.
Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan aurreikusita dago Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituela Segurtasun Administrazioko langile-kontuak, baina ez dio ezer langile horien mendekotasun organikoari eta funtzionalari buruz, soilik bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa, zeinen arabera Ertzaintzako funtzionarioek legez esleituta ez dauzkaten laguntzaile-lanak, burokratikoak eta Ertzaintzari laguntzekoak ez ezik beren burutzek ematen dizkieten laguntzaile-lan burokratikoak eta laguntzekoak ere esleitzen baitzaizkie Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei.
Aurreikuspen horrek aurreirudikatzen du burutzetako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen mendekotasun funtzionala. Horrek ez du esan nahi, ordea, langile horien mendekotasun organiko eta funtzionala argitu behar ez denik.
Ertzaintza berrantolatu eta modernizatzeko planean proposatzen da polizia-burutzek zuzendaritza funtzional bana izatea, eta zuzendaritza horrek bere baliabide guztiak kudeatzea, langileak poliziak nahiz lan-itunpekoak izan.
Baina Giza Baliabideen Zuzendaritzak du Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten lan-itunpeko langileen mendekotasun organiko eta funtzionala, eta giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa Herrizaingo Saileko administrazio-organo eskudunek emandako agindu, jarraibide eta gomendioei kasu eginez egin beharko da, eta batez ere kontuan hartuko da Giza Baliabideen zuzendaritzek, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzak eta Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzak diotena.
Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan eta 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dagozkidan ahalmenez baliatuaz, honako hau
Lehenengoa. Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileak organikoki Giza Baliabideen Zuzendaritzapean egongo dira, eta funtzionalki, ordea, beraiek lan egiten duten Poliziako unitate eta zentroetako buruen mendean. Buru horiek behar diren laguntzaile-lan burokratikoak eta laguntzekoak agindu ahal izango dizkiete, kontuan hartuta Giza Baliabideen zuzendaritzek, Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzak eta Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzak ematen dituzten jarraibideak eta aginduak.
Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileek, gainera, kudeaketa ikuskatzeko ahalmena izango dute, organikoki gainean duten zuzendaritzak emana.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 28a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.